Emakumeak zientzian

  • 150

    Maria Hebrearra

    Lehen alkimista zientzialaria izan zen. Lehen emakume asmatzailea ere konsideratzen da. Bere hiru asmakuntzak: tribikosa, kerotakisa eta Maria bainua.
  • 400

    Hipatia

    Hipatia
    Zientziaren ezaugarri eta jakituriaren mezularia izan zen.
    Berrogei liburu baino gehiago idatzi zituen, hauen artean Diofantoren Kanon Astronomikoa. Plasnisferioa asmatu zuen eta zenbait intsrumentu zientifiko ere bai, astrolabio laua eta hidroskopioa besteak beste.
  • Caroline Lucretia Herschel

    Caroline Lucretia Herschel
    Abeslari izatetik astronomo izatera pasatu zen. Prusian jaio zen, 1750ean. Kometa bat aurkitu zuen lehen emakumea izan zen eta Urano planeta berria aurkitzeagatik bihurtu zen astronomoa. 1848an hil zen, 97 urterekin. Zientzien urrezko domina eman zioten.
  • Sophie Germain

    Sophie Germain
    Matematikari iraultzailea izan zen. Parisen jaio zen 1776an eta 1831ean bularreko minbiziak jota hil zen. Bere bizitzan zehar lan hau landu zuen bereziki; kurbatura. Bizitza osoa matematika egiten pasatu zuen eta ez zen inoiz ezkondu. Zientzien akademiako saria irabazi zuen.
  • Mary Anning

    Mary Anning
    Fosilen bilaketan ibilitako paleontogo autodidakta izan zen. Familia oso txiro batean jaio zen 1799 an. Iktosauro eta plesiosauro baten lehen eskeletoa aurkitu zuen. Bere lana ezinbestekoa izan zen prehistoria ulertzeko eta paleontologiaren jaiotzerako.
  • Florence Nightingale

    Florence Nightingale
    Gaur egungo erizaintzaren aitzindaria da. Florentzian jaio zen 1820an eta 1910ean hil zen. Jakinduria matematiko handia zuen eta ospitaleko heriotza tasa %42tik %2 jeistea lortu zuen.
  • Marie Curie

    Marie Curie
    Ikerketarako grin handia zuen. Polonian jaio zen 1867an eta 1934ean hil zen. Bi nobel sari jaso zituen eta bi nobel sari jaso dituen pertsona bakarra da. Erradioa aurkitu zuen.
  • Henrietta Swan Leavitt

    Henrietta Swan Leavitt
    Astronomo kalkulatzailea izan zen. 1868an jaio zen. 2400 izar aldakor aurkitu zituen eta izar distantzia handiak finkatzeko neurri sistema finkatu zuen. 1921ean minbiziak jota hil zen. Nobel sarira aurkeztu nahi izan zuen baina bere heriotza dela ezin izan zuen.
  • Rosalind Elsie Franklin

    Rosalind Elsie Franklin
    Biofisikaria eta kristalografoa zen. 1920an jaio zen eta 1958an hil. ADNaren egituraren, birusaren, ikatzaren eta grafitoaren inguruko testu zientifiko ugarien egilea da. Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen. Tabako-mosaiko birusaren eta polibirusaren inguruko zenbait punta-puntako lan ere zuzendu zituen. X-izpiekin lan egin zuen eta honek heriotzera eraman zuen.
  • Frances Elizabeth Allen

    Frances Elizabeth Allen
    Konpiladoreen optimizaioko aintzindaria da. 1932an jaio zen. Bere lorpen garrantzitsuenen artean konpiladoreen inguruko lan originalak eta kodeen optimizazioa-paralizazioa aurki ditzakegu. 2007aren hasieran Association for Computing Machinery-k emaniko Turing saria jasotzen lehen emakumea izan zen.
  • Chien-Shiung Wu

    Chien-Shiung Wu
    Fisikaren lehen dama izan zen. 1912an jaio zen eta 1997an bihotzeko batek emanda hil zen. Prienceton-eko Unibertsitatean "honoris causa" doktoretza jasotzen lehen emakumea izan zen. Nobel saritik baztertuta geratu zen. Amerikako Fisika Elkartearen lehenengo emakume lehendakaria izan zen.
  • Jane Goodall

    Jane Goodall
    Bizi osoa primateen aldeko defentsan eman zuen. 1934ean jaio zen. 1965ean Cambridgeko Unibertsitate-ko ohorezko doktoratua lortu zuen Etologian. Jane Goodall institutua sortu zuen. 100 sari baino gehiago lortu ditu, hauen artrean Asturiaseko printze saria. Nazio Batuen Bakearen enbaxadorea da. Gaur egun animalien defentsaren aldeko borrokan dabil.
  • Rita Levi-Montalcini

    Rita Levi-Montalcini
    Turinen jaio zen 1909an. Ehun urteko burua izan zen. Hazkunde faktorea aurkitu zuen eta honi esker nobel saria jaso zuen. 2012an hil zen 103 urte zituela. Gaixotasun neurlogikoen tratamendua bizkortu zuen.