-
Errepublika garaian, K.a. 400 urte inguruan, erromatar emakumeak adingabetza jotzen zituzten bizitza osoan, eta bizitza publikotik baztertuta zeudenez, ezin izaten zuten errepublika garaian botoa eman, ezta autagai izan ere. Dena den, legearen aurrean eskubide batzuk bazituzten, dibortziatzeko eskubidea, adibidez, eta greziarrak ez bezala, etxetik bakarrik irten zitezkeen, jaietan senarrarekin ager zitezkeen ate ikasi ere egin zezaketen.
-
Gizonezkoa, salbuespenak salbu emakumezkoa baino hobeto egokituta dago aginetarako; beraz, gizonak emakumea babestu eta gidatu behar du.
-
''Greziar jainko-jainkosek emakumearen izaera etxeko lan eta arduretara egokitu dute. Zuk ere, emakume bazara, etxean egon beharko duzu, eta seme-alabak zaindu beharko dituzu''
-
Emakume erromatarrek ez zuten izenik; aitaren izenez deitzen zitzaien, baina femeninoan. Zegokien gazrte taldearen araberako hezkuntza jasotzen zuten. Horrenbestez, patrizio aberatsen alabek irakasle pribatuak zituzten; plebeioen alabak, berriz, zazpi eta hamabi urteen artean joaten ziren eskolara, hamabi urterekin ezkontzen baitziren.