-
"Belle Epoque" moduan ezagutzen den hamarkada honetan "S" itxura nabarmentzen da, kortseen bitartez lortzen zena.
-
Hamarkada hau gerraostean kokatzen da, horregatik "outfit" erosoak erabiltzen zituzten, emakumeen formak nabari ez daitezkeenak. Coco Chanel oso garrantzitsua izan zen hamarkada honetan.
-
AEBk hartu zuen boterea hamarkada honetan. Emakumeek beraien kurbak nabarmentzea bilatzen zuten, sentsualitateak garrantzi handia izanik. Gehienek ile horia aukeratu zuten, ezpain gorriekin eta bekain arkuekin.
-
Hamarkada hau probokatzaile eta sentsual moduan gogora dezakegu. Hollywood-era heldu zen "diva" kontzeptua eta modan jarri ziren "pin-up" neskak.
-
1940ko hamarkadako kanonak mantentzen dira hamarkada honetan. "Pin-up" neskak modaren erreferenteak izaten jarraitzen dute. Hanka luzeak jarri ziren modan eta Marilyn Monroe-ren irudia agertu zen.
-
Azken hamarraldietako edertasun kanonak alda batera utzi ziren eta gorputz argalak berriro modan jarri ziren."Flappers"-ak gogorarazten dizkiguten "look"-ak nabarmendu ziren gehienbat.
-
Emakumearen gorputza gero eta argalagoa da. Bularrek garrantzi gehiago lortzen dute. Gorputz kurbatuak mespretxuarekin ikusiak dira.
-
Emakumearen gorputza gero eta argalagoa da. Bularrek garrantzi gehiago lortzen dute. Gorputz kurbatuak mespretxuarekin ikusiak dira.
-
Kate Moss-ek markatutako muturreko argaltasuneko hamarkada da hau. Aldi honetan ideal ez osasungarriak lortu nahi dituzte emakumeek, hezurrak markatzea baitzen helburua. Kirurgia plastikoa modan jartzen da.
-
Emakume perfektuaren kanonak hartzen dira hamarkada honetan, argalak, altuak eta muskulu indartuak. Victoria's Secret-eko "aingeruak" emakumeen erreferente bilakatzen dira, oso zaila den ideal bat osotuz.