ezagutudurango

  • San Pedro Eliza
    1394

    San Pedro Eliza

    Tradizioaren arabera, Bizkaiko zaharrenetarikoa da. Eraikin gotikoa da, oinplano laukizuzenarekin.
  • 1483

    Magdalena Eliza

    Magdalenaren eliza zaharraren eta San Lazaro ospitalearen kokapenean eraiki zen.
  • Kurutziagako Gurutzea
    1500

    Kurutziagako Gurutzea

    4,30 metroko altuera duen hareharrizko gurutzea da.
  • Andra Mari Eliza
    1510

    Andra Mari Eliza

    1510.urtean eraiki zuten eta XVII.mendearen erdialdean zaharberritu. Egurrezko elizpe izugarria du nabarmengarri, Euskal Herriko handiena. Monumentu nazionala da.
  • Santa Ana arkua
    1566

    Santa Ana arkua

    Antzina Durango inguratzen zuen harresiak zituen 6 ateetatik gelditzen den ondare bakarra da.
  • Santa Ana Eliza

    Santa Ana Eliza

    Santa Ana plazan jatorriz beste eliza bat zegoen, XV.mendekoa.
    1722an hasi ziren eliza berria eraikitzen baina kanpandorrea ez zen bukatu 1745era arte.
  • Lariz Dorrea

    Lariz Dorrea

    Hiri-jauregi errenazentista da, eraikuntzaren aldetik kalitate handikoa eta apaindura jorikoa. 2009an berriztatu zuten.
  • Mikeldiko Idoloa

    Mikeldiko Idoloa

    Mikeldiko idoloa gisa ezagutzen den eskultura zoomorfoa Mikeldiko San Vicente ermitan aurkitu zuten 1864an, Durangon, baina gaur egun, jatorrizkoa Bilboko Euskal Museoaren klaustroan dago.
  • Merkatu Plaza

    Merkatu Plaza

    Durangon handizkako merkatu bat dago, herritarrek kalitatezko produktuak eros ditzaten.
  • Durangoko Udaletxea

    Durangoko Udaletxea

    XVI.mendeko udaletxea da, baina 1937ko bonbardaketek larriki kaltetu, eta berritu behar izan zuten. Berritze horretan, jatorrizko pintura rokokoak irudikatu zituzten fatxadan.
  • Etxezarreta Jauregia

    Etxezarreta Jauregia

    Durangoren erdialdean dagoen eraikin zibila da, Ezkurdi eta Pinondo enparantzen artean kokatutakoa. XVIII.mendean José Joaquín de Etxezarretak egin zuen eta 1984tik Arte eta Historia Museoa moduan berriztatu zuten.
  • Landako Gunea

    Landako Gunea

    Azokagune bat da, eta bertan, mota guztietako aisialdi-jarduerak eta ikuskizun publikoak antolatzen dira. Horien artean, Durangoko Azoka da aipagarriena.
    2003an inauguratu zuten gunea.