1519297173 367712 1519312072 noticia fotograma

Dulceidak izandako polemika ezagunaren bilakaera

  • Lehenengo bideoaren argitalpena

    Lehenengo bideoaren argitalpena

    Dulceida youtubelari famatuak hainbat neska ezagunekin batera bideo bat igo zuen bere youtubeko kanalera. Bideoaren izenburua Errespetua da. Bertan emakumeak barruko arroparekin azaltzen ziren beren gorputzengatik jasotako kritikak eta iruzkin negatiboak kontatuz. Influencerrak zioen bideoaren helburua gorpuzkera ezberdinak normalizatzea zela.
  • Bideoaren inguruko iruzkinak

    Bideoaren inguruko iruzkinak

    Orokorrean, bideoak jasotako iruzkinak nahiko positiboak izan ziren, Dulceidari horrelako bideoak eskertzen zizkioten jarraitzaileak. Hala ere, zenbait iruzkinetan kritikatzen zen potoloago zegoen emakumearen bularretakoa desberdina izatea, ez baitzegoen bere neurria, eta hori hedatutako mezuarekin nahiko kontraesankorra zen.
  • Bideoaren parodia

    Bideoaren parodia

    Carolina Iglesias komikoak bere kide batzuekin batera Dulceidaren bideoaren parodia bat igo zuen bere youtubeko kanalera, Benetako errespetua tituluarekin. Bertan, agerian uzten zituzten aurreko bideoaren kontraesan batzuk eta ikuspuntu komiko batetik kritikatzen zuten.
  • Parodiaren harrera publikoaren artean

    Parodiaren harrera publikoaren artean

    Orokorrean, bideo honek ere oso iruzkin positiboak jaso zituen. Gehienek aipatzen zuten horrelako parodiak egIteko beharra zegoela eta bideoaren parte hartzaileen inguruko eta erabilitako umorearen aldeko iruzkin ugari egon ziren.
  • Bere bainujantziak promozionatzeko argazkia

    Bere bainujantziak promozionatzeko argazkia

    Dulceidak bere lagunekin batera Ibizan ateratako argazki bat igo zuen Instagramera. Momentu horretan atera berri zituen bainujantzien publizitatea egiteko igo zuen post hori.
  • Jendearen erreakzioak

    Jendearen erreakzioak

    Ikusita Dulceida igotako argazkian agertzen diren neska guztiek gorputz berdina zutela eta atera zituen bainujantzien neurriak soilik S, M eta L zirela, sareetan kritika asko jaso zituen, bereziki, Twitter bidez. Jendeak gehien kritikatzen zuena bideoaren eta bere ekintzen arteko kontraesana zen. Hala ere, oso kritika mingarriak eta lekuz kanpokoak azaldu ziren.
  • Dulceidaren erantzuna

    Dulceidaren erantzuna

    Azkenean, hainbeste kritika jasanezin bilakatu zen eta justifikatzen saiatu zen arren, azkenean bere Twitterreko kontua ixteko erabakia hartu zuen. Dulceida twitterren komunitatearen artean polemiken aurrean ohikoak diren jarrerak gogor salatu zituen eta gaur egun oraindik ez du bere twitterreko kontua berriro erabili.