DONOSTIAREN HISTORIA

By EHtikM
  • ERDI AROA
    Dec 3, 1180

    ERDI AROA

    Donostiari (bertako monasterioari) buruzko lehendabiziko aipamenak X eta XI. mende hasierakoak diren arren, Nafarroako Antso Jakitunak 1180. urte aldera eman zion hiri-gutuna. Jose Luis Orellak azaldu du hiri-gutun hori Lizarrako 1164ko foru hedatuan oinarritu zela.
    ç
  • Period: 1200 to 1500

    1200-1500 URTEAK

    1266tik aurrera, hiriak hainbat sute jasan zituen. Donostiaren mugetan Usurbil eta Orio sortu ziren 1371 eta 1379an. Gainera, hainbat istilu izan zituzten donostiarrek Hernaniko olagizonekin. 1397. urtean, Donostiak Gipuzkoako Ermandadea sortzen lagundu zuen oinaztarren eta ganboatarren arteko lehia bete-betean, zailtasunak ekartzen baitzizkien donostiarrei barne merkataritzan. 1459an, Donostia guztiz sartu zen Gipuzkoan
  • ARO MODENOA
    1489

    ARO MODENOA

    1489an, sute latz batek hiria kiskali egin zuen, baita aro berri baten hasiera iragarri ere.Harrezkero, hiria gerra-gotorleku bihurtzen hasi zen, Gaztelaren eta Frantziaren artean. Gaztela-Aragoiko errege-erreginek donostiarrak babestu zituzten, hainbat zergatatik salbuetsi eta abar. 1521ean, laguntza eman zion Komuneroen Matxinadaren kontra eta enperadorearen tropei Nafarroako gudan.
  • Period: to

    1597-1700

    1597an, berriz, izurrite bubonikoak hiria eta Pasaia astindu zituen, baita 650 hildako utzi ere Donostian, eta 364 Pasaian.Gorabeheron erdian zorpetuta zebilela eta, udalak zerga berriak jarri zizkion artileari portuetan (bereziki Pasaiakoan), baita ondorio larriak eragin ere.1682an, Kontsulatua eta Kontratazio Etxea sortu ziren Donostian.
  • Period: to

    UTRECHT ITUNA

    1713ko Utrechteko Ituna oso kaltegarria izan zen hiriarentzat, donostiarrek Ipar Atlantikoko arrantza-urak galdu baitzituzten.
  • ARO GARAIKIDEA

    ARO GARAIKIDEA

    Tentsio politiko handiaren erdian, 1794ko abuztuan, frantses iraultzaileak Donostiara sartu ziren, eta Gipuzkoaren independentzia-aldarrikapen bat ere gertatu zen Donostiako burgesiak bultzatuta. Espainiako agintariek Donostiako udala zigortu zuten ustez (espainiar) «abertzaletasun» epela erakusteagatik
  • Period: to

    1813-1936

    Wellingtongo dukeak zuzendutako britaniar eta portugaldar tropek setioa jarri zioten Donostiari eta, 1813ko abuztuaren 31n, hirira sartu eta kiskali zuten, baita biztanleriaren zati bat sarraskitu ere. Irail hasieran, Donostiako familia aberatsenek hiria berreraikitzea erabaki zuten, Pedro Manuel Ugartemendiaren zuzendaritzapean.1828an, Donostiak berreskuratu zuen Amerikarekin salerosketan aritzeko eskubidea.1936ko otsaileko hauteskundeetan, Fronte Popularrak irabazi zuen Donostian.
  • Period: to

    1936-XXI. mende hasiera arte

    1936ko otsaileko hauteskundeetan, Fronte Popularrak irabazi zuen Donostian.1950ko urteen amaieran hasita, hainbat zerbitzu publiko hobetu ziren; adibidez, hezkuntzan eta osasun-arloan.Diktadorea hil ondoko urteak tentsio handikoak izan ziren. 1977an, Amnistiaren Legea onartu zen, eta euskal preso politiko ugari itzuli ziren. Hala ere, grebak, manifestazioak eta liskarrak poliziekin ugaldu egin ziren.

Looking for a timeline maker?

Create timelines for projects, roadmaps, history, lessons, legal cases, and stories with Timetoast. Timetoast is a timeline maker for work, school, research, and stories.