DNA denbora lerroa Ainhoa Gonzalez eta Ainara Ibañez

  • Genetikaren jaiotza

    Genetikaren jaiotza
    Gregor Mendelek, herentziaren legeak ondorioztatu zituen. Belaunaldiz belaunaldi transmititzen ziren ezaugarrietan erregulartasunen bat bazegoela sumatu zuen Mendelek; hori frogatzeko esperimentu katea zehatza diseinatu eta burutu zuen, formulatu zituen hiru legeetan oinarrituta zegoena.
    https://youtu.be/cVl-86Sic-0
  • Base nitrogenatuen aurkikuntza

    Base nitrogenatuen aurkikuntza
    Albrecht Kosselek nukleinak (nukleoproteinak) aztertzean, DNAren egituraren oinarriak ezarri zituen, eta ikusi zuen haien zati bat proteikoa eta bestea ez-proteikoa (azido nukleikoak) zirela. Ondoren, osagaiak deskribatu zituen, adenina, zitosina, guanina, timina eta uraziloa bereiziz. Beraz, esan dezakegu Kosselek DNAren egitura argitzeko oinarriak ezarri zituen.
  • Azido nukleikoaren aurkikuntza

    Azido nukleikoaren aurkikuntza
    Richard Altmannek proteinak nukleinatik banandu zituen, lehen aldiz, eta substantzia berriari azido nukleiko izena ipini zion. Bi azido nuklieko desberdin daude: DNAn azido desoxirribonukleikoa dago eta RNAn azido erribonukleikoa.
  • Nukleotido baten egitura

    Nukleotido baten egitura
    Phoebus Levene-k nukleotidoak base nitrogenatu batez, azukre batez eta fosfato talde batez osatuta zeudela argitu zuen. Levenek, DNAk solenoide itxurako egitura eratzen zuela eta nukleotido unitateak fosfato taldeen bidez elkartuta zeudela proposatu zuen. Horrez gain, berak erribosa eta desoxirribosa azukreak aurkitu zituen.
  • Griffithen esperimentua

    Griffithen esperimentua
    Griffithek Streptococcus bakterioaren bi anduirekin lan egin zuen: R anduiak ez zien saguei patologiarik eragiten, S anduiak berriz, infekzio bakteriano hilgarria eragiten zien. Hala ere, S motako zelulak hiltzen zirenean ez zien inolako infekziorik eragiten saguei, baina R motako zelulekin elkartzen zirenean aldiz, infekzio hilgarria eragiten zuten. Esperimentu horietatik ondorioztatu zuen S zelula hiletan zerbait zegoela eta horrek R motako bakterioak S motako zelulak bilakatzen zituela.
  • DNAren aurkikuntza

    DNAren aurkikuntza
    Phoebus Levene-k frogatu zuen beste azido nukleiko batzuek bost karbonoko beste azukre bat zutela, desoxirribosa alegia, eta azido horiei DNA izena eman zien.
  • Chargaffen araua

    Chargaffen araua
    Erwin Chargaffek Chargaffen araua ezarri zuen 1940an, baseen artekeko baliokidetasuna ezartzen duena hain zuzen ere. Arau horren arabera base purikoen eta pirimidikoen kopuru bera dago DNA kate batean, hau da, adenina eta timinaren proportzio bera eta guanina eta zitosinaren kopuru bera dagoela.
  • Oswald Averyren esperimentua

    Oswald Averyren esperimentua
    Averyk Griffithen esperimentua errepikatu zuen. Berak, beroaren eraginez hildako S motako bakterioak hiru saiodi desberdinetan sartu zituen: batean,RNA suntsitzen duen entzimekin nahastu zuen, bestean, proteina suntsitzen duen entzimarekin eta azkenean DNA suntsitzen duen entzimarekin. Ondoren, nahasteei R baketerioak gehitu zizkion.Horretatik ondorioztatu zuen DNA sartzen zutenean R bakterioak S bakterioak bilakatzen zirela, DNA material genetikoa delako lehen ebidentzia esperimentala izan zen.
  • Gen bat entzima bat hipotesia

    Gen bat entzima bat hipotesia
    George Beadle eta Edward Tatum Neurospora crassa onddoarekin lanean ari zirela, gene bakar bat aldatzeak entzimek gaizki funtzionatzea eragiten duela egiaztatu zuten, onddoaren andui bat X izpien eraginpenean jartzean, entzimak mutazioak jasaten zituztelako eta ondorioz, DNA apurtzean entzimak ezin zuten ekoiztu. Hori dela eta, DNA zati zehatz batek entzima zehatz bat duela ondorioztatu zuten, entzima zelako DNAri argibideak ematen ziona. Hortaz, gene bat entzima bat hipotesia proposatu zuten.
  • Linus Paulingen hipotesia

    Linus Paulingen hipotesia
    Linus Paulingen ikerketek gene bat locus bakarrean aldatuta hemoglobina proteinaren egitura alda daitekeela frogatu zuten. Horregatik, gene batek proteina bat kodetzen duela proposatu zuen.
  • Alfred Hershey eta Martha Chasen esperimentuak: T2 S35 fagoa

    Alfred Hershey eta Martha Chasen esperimentuak: T2 S35 fagoa
    Lehenengo, T2 S35 fagoarekin egin zuten esperimentua. Sufrea (erradiaktiboa) proteinetan (Zisteina duten proteinetan) dagoenez, marka erradioaktiboa egitura proteikoan zegoen, beraz DNA-an ez. Birusa (fagoa) bakterioan DNA soilik sartu zuen, hortaz kapsidea, birusaren material genetikoa inguratzen duen bilduki proteikoa, kanpoa geratzen zen. Hori dela eta, bakterioa DNA biriko ez-erradioaktiboz infektaturik geratu zen eta zelulan sortutako fagoak ez zuten erradioakribitatea.
  • Rosalind Franklin eta 51. argazkia

    Rosalind Franklin eta 51. argazkia
  • Alfred Hershey eta Martha Chasen esperimentuak: T2 P32 fagoa

    Alfred Hershey eta Martha Chasen esperimentuak: T2 P32 fagoa
    Ondoren, T2 P32 fagoarekin egin zuten. Kasu honetan, fosforoa zen erradiaktiboa eta DNA-n dagoenez, marka erradioaktiboa DNA zuen eta egitura proteikoan ez. Aurrekoan bezala, DNA bakarrik sartzen zen bakterioan eta hortaz, bakterioa DNA biriko erradioaktiboz infektatua zegoen eta sortutako fagoak erradioakribitatea zuten.
  • Alfred Hershey eta Martha Chasen esperimentuak: ondorioa

    Alfred Hershey eta Martha Chasen esperimentuak: ondorioa
    T2 S35 fagoarekin eta T2 P32 fagoarekin esperimentua egin ostean, ondorioztatu zuten hederatzen dena DNA dela eta proteinak ez, beraz DNA darama material genetikoa belaunaldiz belaunaldi.
  • DNAren bigarren mailako egitura

    DNAren bigarren mailako egitura
    James Watsonek eta Francis Crickek DNAren bigarren mailako egitura zehaztu zuten, hau da, DNAren helize bikoitzeko egitura. Horretarako, Chargaffen arauan oinarritu egin ziren. Baina, haien hipotesia formulatzeko Rosalind Franklinek ateratako 51. argazkia ezinbestekoa izan zen, horretan DNAren egitura zehazten zelako, hain zuzen ere DNA bi katez osatuta zegoela.
  • Hipotesi erdi kontserbatiboa

    Hipotesi erdi kontserbatiboa
    Hipotesi erdi kontserbatiboan, bikoizketaren bidez DNA molekula ama batetik bi molekulakume sintetisatzen dira. Molekulakume bakoitzak ukitu gabeko molde-kate bat eta bikoiztu berria den kate bat ditu. Horretarako, Meselson eta Stahlek bi nitrogeno erabili zituzten: N14 eta N15 isotopoak. Honek, Watson eta Crickek formulatutako hipotesia egiaztatzen du. Hipotesi hau ez da bakarra, izan ere hipotesi kontserbatiboa eta hipotesi sakabanatua ere egon ziren, baina hau hiruretatik hipotesi zuzen da.
  • Beadlen eta Tatumen Nobel Sariak

    Beadlen eta Tatumen Nobel Sariak
    Beadlek eta Tatumek Fisiologia eta Medikuntza Nobel Sariak irabazi zituzten "gen bat, entzima bat" hipotesia egiaztatzeagatik.
  • Watson eta Cricken Nobel Sariak

    Watson eta Cricken Nobel Sariak
    1962an Medikuntzako Nobel Saria jaso zuten, Morris Wilkinsekin batera. Izan ere, ikertzaile britainiar hori arduratu zen X izpien errefrakzio bidez datuak emateaz. Hala ere, Rosalind Franklinek ere irabazi behar zuen Nobel Saria, nahiz eta urte batzuk lehenago hil, funtsezko datuak eman zituelako DNAren egituraren helize bikoitza aurkitzeko 51. argazkiaren bitartez. Gainera, Nobel Saria irabaztean ez zioten Rosalind Franklineri inolako meriturik eman, ez zuten ezta aipatu ere egin.
  • Alfred Hersheyren Nobel Saria

    Alfred Hersheyren Nobel Saria
    Birusak erreplikatzeko mekanismoari eta haren egitura genetikoari buruzko lanengatik, Fisiologia edo Medikuntzako Nobel saria eman zioten 1969an, Salvador Edward Luriarekin eta Max Ludwig Henning Delbrückekin batera. Alfred Hersheyk Martha Chaserekin batera egin zituen lan horiek, baina garaiko pentsaera dela eta, Marthari ez zioten Nobel Saririk eman.