-
Bigarren Industria Iraultza (1870-1914)
Bigarren Industria Iraultza 1870 inguruan sortutako aldaketa ekonomiko sakona izan zen. Energia-sortzaileak petrolioa eta elektrizitatea izan ziren eta industriak hainbat lurraldetan izan zuen eragina: AEB eta Alemaniako herrialdeen ekonomiak igoera nabarmena izan zuten eta Japoniak ere urte gutxitan izugarrizko garapen ekonomikoa lortu zuen. Horrez gain, gizakien bizitzak ere erraztu ziren, hala nola, mugikor, argindar, automobil... sorkuntzei esker eta langileriaren baldintzak hobetu ziren. -
Kolonialismoa
XIX. mendean inperio kolonialek aldaketa handiak jasan zituzten, batez ere Amerikan: espainiar eta portugaldar inperioek behera egin zuten eta ia desagertu egin ziren gerra napoleonikoek (1800-1815), Estatu Batuetako independentzia-gerrek (1775 eta 1783) eta Iraultza Frantsesak (1789-1799) eragindako kolonien independentzia-prozesuarekin. Ondorioz, Europako herrialde askoren hedapenarekiko interesa beste kontinente batzuetan jartzea eragin zuen, hala nola, Afrika, Asia eta Ozeanian. -
Suezeko kanala
Suezeko kanala Afrika eta Asia eta Mediterraneoa eta Itsaso Gorria batzen dituen ubide artifiziala da. 1875ean, Egiptoren kanpo zorra arindu nahian, kanalaren akzioen gehiengoa salmentan jarri zen. Ingalaterrako Lehen Ministroa bizkor ibili zen eta, Viktoria erregina konbentzituz Indiarako bidea kontrolpean izatearen onuraz, akzioak erosi zituen. Rothschild bankuek mailegu lagungarriak eskeini zizkioten Israeli eta horrek ingelesen kanalaren gaineko agintea lortzea erraztu zuen. -
Rothschild familia
Europako monarkiei Napoleonen aurkako gerretan laguntzeagatik jaso zuen Rothschild familiak erregeen laguntza, eta bere egoitzen nazioarteko sareak eskaintzen zion ekonomia-egituraz baliatuta, parte zuzena izan zuen Industria Iraultzaren bilakaeran. Ingalaterrari lagundu zion gerra irabazten eta horren ordez, juduentzat herrialde bat eskatu zuten bizitzeko (Palestina eta Israel). -
Period: to
Berlingo Kongresua
1878ko ekainaren 13tik uztailaren 13ra izandako biltzar diplomatikoa izan zen. Bertan orduko europar sei potentzia nagusiek (Errusia, Ingalaterra, Irlanda, Frantzia, Austria-Hungaria eta Italia), Otomandar Inperioak eta Balkanetako lau estatuek parte hartu zuten. Helburua Balkanetako penintsulan Errusia-Turkia Gerraren ondorengo estatu eta mugak ezartzea zen. Kongresua Bismarck-ek zuzendu zuen, Ingalaterraren, Errusiaren eta Austria-Hungariaren interes desberdinak orekatzeko konpromisua hartuz. -
Aliantza hirukoitza
Hasiera batean, Bismarcken ekimenez, Austriar-Hungariar Inperioak eta Alemaniako Bigarren Inperioak osatu zuten koalizioa izan zen. Bismarcken xedea Frantzia isolatuta mantentzea zen eta Italia eta Alemaniarekin elkartuz, potentzia handi izatera heltzea. Hiru herrialdeek, elkarlaguntza adostu zuten Frantzia edo Errusiak erasoz gero. Ituna, zenbait alditan berretsia izan zen 1913 arte. 1916an Italiak koalizio hautsi eta aliatuekin batera borrokatzea erabaki zuen (Entente Hirukoitzarekin). -
Káiser Guillermo II (1859-1941)
Alemaniako azken enperadorea (Kaiser) eta Prusiako azken erregea (König) izan zen 1888-1918 bitartean. Agintea bere eskuetan hartu eta Bismarck egotzi zuen, ez baitzetorren bat haren politikarekin. Lurralde aurreratu bateko buruzagi izan nahirik, "bide berria" (neue Kurs) ireki zuen, Alemania Europako industriaren gidari bihurtzeko, baina lege aurrerakoiak bultzatu bazituen ere, ezin izan zion aurre egin langileen ezinegonari (politika kolonial konkistatzailea bideratu zuen Bülow-en eraginez). -
1890, Bismarcken erretiratzea
Alemaniar inperioaren bultzatzailea izan zen. Bismarkek garai hartan, Europako gainerako potentziak ez bezala, egoera inperialistatik urrun eduki zuen Alemania. Hain zuzen ere, neurri horrek enperadore berriaren kontra jarri zuen (Gilermo II), Alemaniako inperioa itsasotik beste aldera zabaltzearen aldekoa baitzen. Auzi horrek Bismarcken erorketa eragin zuen 1890ean. Guillermo II enperadorearen laguntza falta izan zuenean, Bismarckek dimisioa aurkeztu zuen 1890ean. -
Parisko Ituna
Espainia-Estatu Batuak Gerrari amaiera emateko sinatutako ituna izan zen; Espainiak Kuban zituen interesak abandonatu behar izan zituen. Kubak independentzia lortu zuen, Guam eta Puerto Rico Estatu Batuen eskuetara pasa ziren. Filipinak AEB-ri saldu zizkien, baina amerikarren aurka altxatu eta Filipinak-Estatu Batuak Gerra hasi zen. Ituna sinatzeko unean lurraldeen ordezkariak ez ziren bertan egon eta horrek desadostasuna areagotu zuen, bereziki AEB-ren eskuetan gelditzen ziren lurraldeetan. -
1906, Algeciraseko Konferentzia
Konferentziaren helburua Frantzia eta Alemania aurrez aurre jartzea zen Marokoko Lehen Krisia konpontzeko. Akta horren arabera, Espainiak, Frantziarekin batera, Maroko aldean protektoratu bat egiteko betebeharrak hartu zituen.
Krisi hori 1904an sortu zen, Frantziak eta Espainiak, Britainia Handiko eta Irlandako Erresuma Batuaren oniritziarekin, sinatu zuten akordioaren ondorioz, potentzia kolonial horiek Afrikako zein eremutan eragina izango zuten adostu zuten. -
La Triple Entente
Frantzia, Britainia Handia eta Errusia. Errusiari komeni zitzaion Serbiak Autro-Hungariarekiko independentzia lortzea, bere inperioa zabaldu eta mediterraneoko itsasoa kontrolatzeko. Austro-hungariako boterea gutxitzeko. -
Woodrow Wilson
Ameriketako Estatu Batuetako 28. presidentea izan zen. Politika berritzailea egin zuen eta berrikuntza demokratiko ugari abiarazi zituen: aduana zergak murriztu zituen, bankuei kontrol federala ezarri zien, trusten eragina murrizteko ahaleginak egin zituen, zortzi orduko laneguna ezarri zuen eta emakumeei boto eskubidea ezagutu zien (1920). Nazioartean, Hego Amerikako lurraldeen gaineko kontrola areagotu nahi izan zuen; horretarako armak eta neurri ekonomikoak erabili zituen. -
Fernando artxidukearen hilketa (lehen mundu gerraren hasiera)
Franz Ferdinand Austria-hungariako inperioko koroaren oinordekoa eta bere emaztea Sarajevon hil zituen Gavrilo Princip-ek, “Mano Negra” Serbiako erakunde nazionalistako kide batek. Austro-hungariarrek Serbiari erakundea desegitea eta errudunak aurkitzea eskatu zioten, baina ez zuten azkeneko hau bete. Errusiak Serbia babestu zuen, Astro-hungariak Serbiari gerra deklaratu zion. Alemaniak austro-hungariarrak babestu zituen eta biak sartu ziren Errusia, Frantzia eta Britainia Handiaren kontra. -
1917, Vladimir Ilich Uliánov
Errusiar iraultzailea izan zen, boltxebikeen alderdiko burua eta leninismoaren sortzailea (ideia marxistak) izan zen. Lehen Mundu Gerra hasi zenean, Lenin erbesteratua zegoen, eta Errusiak gatazkan esku hartzearen aurka agertu zen. Horrez gain, 1917an Otsaileko Iraultzan“Apirileko Tesiak” idatzi eta boterea lortu zuen. Errusiako Sobieten II. Kongresuak Herriaren Komisarioen Kontseiluko lehendakari izendatu zuen eta baita estatu berriaren buruzagi. -
Estatu Batuek gerra deklaratzen diote erdialdeko Inperioei
Alemaniak mugen arteko gerra sortu nahi izan zuen Estatu Batuak eta Mexikoren artean, gainera, aurretiaz, Alemaniak estatubatuarren itsasontzi bat hondoratu zuen, ondorioz, Estatu Batuak Alemaniari gerra deklaratu zion, Lehen Mundu Gerran sartuz. -
1917, Otsaileko iraultza
Otsaileko iraultza 1917an gertatu ziren altxamendu batzuk izan ziren, tsar Nicolas II.a eta ondoren behin behineko gobernua kentzeko egin ziren matxinada horiek. Matxinadak tsarraren abdikazioarekin amaitu ziren. -
Zimmermannen telegrama
Zimmermannen telegrama sekretupean eta telegrafoz 1917an Alemaniako atzerri ministroak Mexikori eskeinitako aliantza militar bat izan zen. Britainiar intelegintziak dekodifikatutako mezu honetan, Lehen Mundu Gerran Mexiko Alemaniarekin bat egin eta AEBren aurka borrokatzeko eskatzen zitzaion. Honek eragingo du AEB gerran sartzea eta honek desorekatuko du kontua. -
1918, Brest Litovsk Ituna
Errusiako boltxebikeak eta Erdialdeko Inperioek hitzartutako bake akordia izan zen egungo Bielorrusian nonErrusia LMGtik kanpo geratu zen.
Errusiak Finlandia, Polonia, Estonia, Livonia, Kurlandia, Lituania, Ukrainia eta Besarabiaren dimisioa eman zituen, hortik aurrera Erdialdeko inperioen nagusitasun eta ekonomia ustiapenen menpe zeuden. Ardahan, Kars eta Batumi ere entregatu zituen Otomandar Inperiora. Itun honekin, Alemaniak mendebaldeko frontea indartu zuen ekialdeko tropekin. -
1918, Parisko Konferentzia
Lehen Mundu Gerran garaitutako herrialdeek osatzen zuten,bake- hitzarmenak adosteko asmoarekin. Europako hiru inperioak bertan behera geratu ziren (Otomandarra, Autria-Hungariarrena eta Alemaniarrena) eta estatu berriak sortu ziren Europan, hala nola, Txekoslovakia eta Jugoslavia.
Hona hemen sinatutako zenbait herrialdeen bake akordioak: Versaillesko Ituna Alemaniarekin, Saint- Germain- en-Layeko Ituna... -
1919, Versaillesko Ituna
Parisko Bake Konferentziaren barruan Versaillesko Ituna izan zen garrantzitsuena. Alemania eta Aliatuen artean LMGri amaiera eman zion. Gerra eragitearen erantzukizun osoa Alemaniari eta bere aliatuei leporatzea izan zen itunaren puntu nagusiena. Herrialde horiek kalteordainak ordaintzera behartuta zeudela defendatu zuten. 1922an Hitlerren etorrerak ez zuen asko lagundu. Alemania oraindik zorretan zegoen eta ezin izan ziren ordaindu berriro Alemaniaren bateraketa gauzatu arte. -
1921, Politika Ekonomika Berria
Errusiako Iraultzaren ondoren eratutako Sobietar Batasun estatu berrian Leninek proposatutako politika ekonomikoa izan zen. Liberalizazio ekonomikoa ekarri zuen berekin.Stalinen etorrerak bertan behera utzi zuen sistema. Gerrako komunismoak sortutako gabeziei aurre egiteko planteatu zen. Nekazaritza sektoreko produkzioak gora egin zuen, gainera, inflazioa igo eta nekazari eta merkatarien aberastasuna gaildendu zen. Industria handia, banka zein garraiobideak estatuaren esku geratu ziren. -
1922, Iosif Stalin
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako idazkari nagusi bilakatu zen. Estalinismoa zabaldu zuen eta diktadura bat ezarri zuen. Ministro Kontseilu ere izan zen. Boterea egonkortu eta alderdi barreneko aurkari guztiak espetxeratu edo hil zituen. Lenin hil ostean, borroka gogorra hasi zen Trotski eta Stalinen artean, Batzorde Zentralaren ardura bere gain hartzeko. Trotskik komunismoa defendatzen zuen eta Stalinek Sobietar Batasunean finkatu nahi zuen iraultza. -
1922, Erromako Martxa
Italian Benito Mussolinik antolatutako ibilaldia izan zen. Honi esker, Alderdi Nazional Faxistak boterea lortu zuen. 25.000faxista inguru hartu zuten parte eta kaleetan zehar desfile bat izango balitza bezala irten ziren.Viktor Emanuel IIIak, Italiako erregeak, gobernua eratzeko eskatu zion Benito Mussoliniri. Borrokaldiak eta istiluak ere izan ziren eta zaurituak, 200 baino gehiago izan ziren. Lehen Ministro berriak segurtasun armatuei edozein istilu erreprimitzeko agindua eman zien. -
1923, Hitlerren estatu kolpearen saiakera
Gerra ostean, Errepublika aldarrikatu zen Alemanian soziodemokraten nagusitasunarekin (Weimarreko Errepublika ahula 1919-1933). Alde batetik, ezker muturreko taldeek, Errusian antzeko erregimen komunista ezarri nahi zuten. Kontserbadoreek, errepublikako gobernuak Alemania saldu zuela uste zuten Versaillesko Ituna sinatzerakoan. Alderdi Nazionalsozialistam bildu zen, Hitlerrek 1920an sortutako alderdia, eta 1923an estatu kolpe saiakera egin zuten baina porrot egin zen. -
1923, Adolf Hitler
Austriar jatorriko alemaniar diktadorea izan zen. Langile Alderdi Nazionalsozialistao burua eta Hirugarren Reicheko kantzilerra. Bigarren Mundu Gerra berak eragin zuen, bere ideologia inperialista, antikomunista, militarista eta arrazistak zirela medio. Horrek miloika heriotza eragin zituen. Nazismoari eman zion hasiera eta mugimendu ugariko agintaldia izan zuen. Esaterako, Mussoliniren ereduari jarraituz, Weimarko Errepublikaren kontrako altxamendu bat antolatu zuen Munichen 1923an. -
1929, Depresio Handia
Mundu mailako krisi ekonomikoa izan zen, Bigarren Mundu Gerraren hasiera arte iraun zuena. Kisi ekonomikoa, produkzio industrialaren jaitsiera, nazioarteko merkataritzaren geldierak, demokraziaren ahutzea... Bigarren Mundu Gerraren hasiera erakarri zuen. 1928ko ekainean, burtsak jaitsiera gogorrak izan zituen, baina New Yorkeko burtsan akzio-kontratazioa markak ontzen ari zen astero. Baina 1929an, AEBko produkzio industriala jaitsi zen eta kredituen jaitsiera gogorrak izan ziren. -
1929, Krisiak eta Ondorioak
Estatuek hainbat neurri hartu zituzten. Langabezia izurgarri igo zen, enpresak itxi egin ziren eta ez zen lanpostu berririk sortzen. Bizi mailaren jaisierak eragin handia izan zuen gizarteetan. Pobrezia areagotzeak jaiotza tasak behera egin zuen Estatu Batuetan, eta demografia beherakada eragin zuen. Demokrazia eta kapitalismoa gainbehera zihoan.