Denbora Lerroa: Frantzia XIX.mendean.

  • Period: to

    Monarkia: Luis XVIII

    Frantziako erregea izan zen (Versalles, 1755-Paris, 1824). Probentzako konde izenburuagatik zen ezaguna eta bere anaia Luis XVI.a zen. Bere erreinaldian zehar jarrera aurreratzailea izan zuen, Ilustraziotik gertuk zegoen pentsamendua zuen eta 1789. urteko Frantziar Iraultza onartzera iritsi zen.
  • Los Miserables

    Los Miserables

    "Los Miserables" Victor Hugok 1862an idatzitzako eleberria izan zen. Frantzian dago kokatuta, XIX.mende hasieran. 1815.urtean hasi eta 1832an amaitzen da, Paris hiriko Ekaineko Matxinadarekin. Eleberrian zehar pertsonai ugari agertzen dira, horien artean hauek dira esanguratsuenak:
    - Jean Valjean, eleberriko protagonista.
    - Javert, polizia burua.
    - Marius, gazte iraultzailea .
    - Fantine, Cosette gaztearen ama.
    - Cosette, Fantine izeneko emakumearen alaba. Ondoren, Jeanen kargu geratuko dena.
  • Lamarque

    Lamarque

    Jean Maximilien Lamarque Saint-Severen, Landesen, jaio zen 1770eko uztailaren 22an eta 1832. urteko ekainaren 1an hil zen koleraren eraginez. 1815. urtean, Lamarque Erregimen Zaharraren itzuleraren aurka jarri zen pertsona garrantzitsuenetako bat izan zen. Borboien errestaurazio garaian, Frantziako general ofizial bat izan zen eta Iraultza zein Imperioko armadetan hartu zuen parte, baina esan daiteke Vendée zein Espainiako gerretan gailendu zela.
  • Period: to

    Absolutismoa

    Botere guztia banako baten eskuetan oinarritzen den antolaketa politikoari deritzo absolutismoa, banako horri erregea deritzogu. Gobernante honen botereak ez zuen inolako muga instituzionalaren menderik, Jainkoaren legetik kanpoko agintaria kontsideratzen baitzen. Honek, herriarekiko zein bere azpian kokatzen direnekiko kontrol guztia izango du. Erregimen zaharrean indarrean egon zen sistema politiko hau.
  • Uztaileko iraultza

    Uztaileko iraultza

    1830.urteko uztailean, gatazka ugari sortu ziren, horien artean ideia liberalek eraginda "Uztaileko Iraultza" deritzogun matxinada. Horren bitartez, abuztuaren 9an, Luis Filipe errege jarri zuten, ultrakontserbadorea zen Karlos X. tronutik kanporatuz. Azken honek, Antzinako Erregimena berrezartzea nahi izan zuen, absolutismoa defendatuz. Hala ere, liberal eta burges ugari erregearen aurka azaldu ziren, eta matxinadari eman zioten hasiera. Horrela, erregeak abdikatzea erabaki zuen.
  • Delacroix

    Delacroix

    Eugene Delacroix margolari erromantiko frantsesa izan zen. Askok diote XIX. mendeko lehen herenean agertutako mugimenduko artista entzutetsuenetako bat izan zela. Delacroixek "Askatasuna herriaren gidari" izeneko margolana egin zuen 1830. urtean eta gaur egun Pariseko Louvre Museoan aurkitzen den historiako artelan famatuenetakoa da. Pintura horrek 1830eko uztailaren 30eko Iraultza irudikatzen du.
  • Period: to

    Monarkia Konstituzionala

    Monarkia absolutuaren oposizio gisa sortu zen antolamentu politiko bat da monarkia konstituzionala. Kasu honetan boterea banako soil baten gainean kontzentratu ordez botere banaketa bat ematen da: monarkak botere exekutiboa izango du eta botere legegilea aldiz batzar edo parlamentu bate, zeina osatuko duten partaideak normalean herritarrek aukeratuak izango diren.
  • Period: to

    Monarkia: Luis Felipe I

    Carlos X. kontra altxatu zirenean, hau tronutik kanporatzea lortu zuten. Ondorioz, beste errege bat ezarri zuten Frantzian, Luis Felipe I. Luis Felipe I., errege burgesa zen, barrikaden erregea. Bere erregetzak 1830. urtetik 1848. urtera iraun zuen eta bertan, monarkia “konstituzionala”-rekin aurrera jarraitu zuen.
  • Ekaineko Matxinada

    Ekaineko Matxinada

    Frantziar errepublikanoek orduko monarkiaren aurka altxatu ziren gertakaria zian izan. Victor Hugo idazle eta poetak bere eleberrian argi eta garbi irudikatzen du matxinada hau. Nahiz eta matxinada ez zen behar bezala amaitu, Polizia Nazionalak mendean hartu zituelako matxinoak, Frantziako Historian zehar leku handia betetzen du gertaera honek.
  • 1848ko Iraultza (Paris)

    1848ko Iraultza (Paris)

    Luis Napoleon Bonaparte presidente zen bitartean, 1848ko Iraultzaren ondorioz, Luis Filipe erregearen tronuari amaiera eman zitzaion, azken hau kanporatuz eta Frantzian II. Errepublika aldarrikatuz. Egindako hauteskundeek herri-altxamendua eragin zuten, liberalek lortu baitzuten garaipena. Horrela, ideia demokratikoak aldarrikatzen zituztenak liberal burgesen boterearen auka jarri ziren.
  • Period: to

    Bigarren Errepublika

    Frantzian ezarritako erregimen politiko errepubilkarra izan zen. Garai honetan zehar erreforma esanguratsuak gertatu ziren: gizonen sufragioa eta kolonietako esklabotzaren abolizioa (lan eskubideak ezartzea ekarri zuena).
  • Estatu Kolpea

    Estatu Kolpea

    1851ko abenduaren 2an, Frantziako Errepublikako presidente zen Luis Napoleon Bonapartek boterea lortu nahian, estatu kolpea eman zuen, ezin baitzen berrautatua izan. Diktadore bihurtuz, Asanblada Nazionala desegin zuen, oposizioko partaide nagusiak atxilotuz.
  • Period: to

    Inperioa

    Frantziako bigarren Inperioa Napoleon III.aren agintaldia da, 1851ko abenduaren 2an eman zuen estatu-kolpearekin eman zion hasiera, (ofizialki, 1852ko azaroan) eta 1870ean Prusiaren aurkako gerra galdu zuenean amaitu zen.
  • Haussmann

    Haussmann

    Georges-Eugène Haussmann (Paris, 1809ko martxoak 27-27 de marzo de 1809 - París, 11 de enero de 1891) funtzionario publiko, diputatu eta senatari frantsesa izan zen. Napoleon III.aren baroi titulua jaso zuen eta harekin elkarlanean jardun zuen Parisko berritze famatuan. Berritze horri esker bi hamarkada baino gutxiagotan Paris erdiaroko munduko hiririk modernoenetako batean bihurtu zen.
  • Luis Napoleon Bonaparte

    Luis Napoleon Bonaparte

    Napoleon Bonaparte (Ajaccion, Korsikan, jaio zen 1769. urtean eta Santa Elenan hil zen 1821. urtean) militarra, lehen kontsul eta frantsesen enperadore izan zen. Frantziako Iraultzaren testuinguruan eman zuen Estatu Kolpe bati esker lortu zuen lehen kontsul izatearen titulua eta hortik aurrera bere boterea handituz joan zen.
  • Hirugarren errepublika

    Hirugarren errepublika

    Hirugarren Errepublika 1780tik denbora luzez nagusitu zen lehen erregimen frantsesa izan zen.
  • Karl Marx

    Karl Marx

    Karl Marx (Treveris, Mendebaldeko Prusia, 1818-Londres, 1883) alemaniar jatorriko pentsalari bat izan zen eta sozialismo zientifikoaren aitatzat hartzen zuten. 1871. urteko apirilaren erdialde eta maiatzaren bukaera aldera, Karl Marxek egunkari ingeles, frantses eta alemanetatik Pariseko langile erraldikalak eta Versalleseko indar kontserbadoreak aurrez aurre jarri zituen Pariseko Komuneko aurrepenaren inguruko ebakinak bildu zituen.
  • Pariseko komuna

    Pariseko komuna

    Pariseko komuna, matxinatuek 1871ko martxoaren 18ko iraultzaren ondoren sorturiko gobernu iraultzaile, autogestionatu eta sozialista erradikala izan zen. Esan daiteke, langile klasearen gertaera handienetakoa izan zela, izan ere, haien lehen gobenua izan zen. Iraultzan, bizi zuten zapalkuntza eta esplotazioarekin amaitzeko asmoz, langileek oso baldintza gogorretan borrokatu zuten.