-
Jean Valjean, Victor Hugok idatzitako Los miserables eleberriko protagonista nagusia, 1769. urtean jaio zen Frantzian, Faverollesen. Txiroa zenez, bere familia elikatzeko ogia lapurtzeagatik kartzelean 19 urte pasa behar izan zituen, eta ondoren, begiak ireki zizkion apaiz bati esker, aberastea lortu eta behartsuei laguntzen ahalegindu zen bere bizitza osoan zehar. -
Javert Victor Hugoren Los miserables eleberriko protagonistetako bat da. Kontakizun guztian zehar Jean Valjean jarraitzeari ekiten dio. Frantziako prisio batean jaioa, bere gurasoak preso bat eta iragarle bat ziren. Heldutzen denean, gorrotoa die bera txikitan izan zen bezalakoak direnei, horregatik bizitza osoa presoak ordaintazten eta legea betetzen ez dutenak zigortzen pasatzen du. -
Napoleondar Inperio bezala ere ezagutzen da, eta 1804ko maiatzaren 18an hasi, eta 1815eko uztailaren 7ra arte iraun zuen. Napoleon Bonaparte izan zen enperadorea, eta denbora tarte honetan Frantziak Europako zati handi bat menperatzea lortu zuen, eta haien artean Espainia.
-
1808ko apirilaren 20ean jaio zen Parisen, eta 1873ko urtarrilaren 9an hil zen Londresen. Izenaren bidez ikus dezakegun bezala, Napoleon I.ren iloba zen. 1848ko bigarren errepublikako lehen presidentea izan zen eta, ondoren, Frantziako enperadorea Napoleon III.aren izenpean; Frantziako azken monarka izan zen. -
Luis XVIII.a Frantzia eta Nafarroako erregea izan zen 1814 eta 1824 artean, eta Borboien berrezarkuntzaren ondorengo lehen erregea izan zen. Erbesteratua izan zen arren, senatuaren laguntzaz Frantziara bueltatu zen 1814.urtean, errege izendatu zutelako. Bere erregealdiaren tartean, Napoleon I.ak inperioa berreskuratu zuen Ehun Egunak izeneko denboraldi batean, 1814ko martxotik ekainera.
-
Cosettere Victor Hugoren Los miserables eleberriko pertsonai nagusietako bat da. Bere ama, Fantine, ezkongabea zen, eta gazte hil ondoren, Madeleine jaunak, hau da, Jean Valjeanek zaindu zuen bere alaba izango balitz bezala. Aldi berean, 1815.urtean kokatzen da Los miserablesen hasiera, Waterlooko batailaren ondoren, Frantziako gizarteak egoera penagarria jasaten duen bitartean. -
Carlos X. 1757ko urriaren 9an jaio eta 1836ko azaroaren 6ean hil zen, eta Frantziako azken errege Borboia izan zen. Luis XVIII. seme-alaba gabe hil zenez, Carlos X. bere anaiak hartu zuen erregetza. Anaiak ez bezala, Carlosek monarkia absolutua berrezarri nahi zuen. Ondorioz, gatazkak eduki zituen burgesekin. Herritarrak 1830ean matxinatu ondoren abdikatu zuen.
-
Monarkia absolutua batez ere XVII.mendean eman zen gobernu sistema mota bat da, non erregeak nahi duena egiteko eskubide duen, eta botere guztiak bere menpe eta bere baitan dauden. Erregeari boterea Jainkoak ematen zion, ondorioz, inork ez zuen erregeari aurre egiteko eskubiderik. 1824 eta 1830 bitartean erreinatu zuen Carlos X.a monarkia absolutua berrezartzen saiatu zen, baina ez zuen lortu herria altxatu zelako.
-
Carlos X.aren gobernuaren aurkako matxinada izan zen, Luis Felipe Frantziakoa errege bihurtu zuena. Frantzian pobrezia eta gosea ziren nagusi eta egoera ekonomikoa ez zen ona. Gainera, herriak eskubideak eskatzen zituen arren (adibidez adierazpen askatasuna prentsan edo herritar guztiek bozkatu ahal izatea) Carlos X.a erregeak ez zituen onartzen eta horren aurka altxatu ziren. Orduan Luis Felipe Frantziakoa errege bihurtu zen. -
Eugène Delacroix 1798ko apirilaren 28an jaio, eta 1863ko abuztuaren 13an hil zen, eta artista frantses oso famatua izan zen. 1830. urtean margotutako "Askatasuna herria gidatzen" da bere lan famatuena, eta urte berean gertatutako Uztaileko Iraultzan dago inspiratuta. -
Luis Felipe Frantziakoa 1773ko urriaren 6an jaio, eta 1850eko abuztuaren 26an hil zen, eta Frantziako azken erregea izan zen, 1830 eta 1848 bitartean. Carlos X.ak abdikatu ondoren izendatu zuten errege, eta erregetza 1848. urtean utzi behar izan zuen, 1848ko iraultzaren ondoren, eta Ingalaterrara erbesteratu behar izan zen.
-
Luis Felipe I.aren erregealdiak iraun zuen bitartean Monarkia Konstituzionala egon zen ezarrita Frantzian. Monarkia Konstituzionala boterea erregea eta konstituzio-sistemaren artean banatzean oinarrituta dagoen sistemari esaten zaio; hau da, erregeak boterea edukitzen jarraitzen du, baina kasu hontan boterea ez dio Jainkoak ematen, oinordekotza edo bozkaketaren bidez lortzen du boterea, eta konstituzioaren pean dago.
-
Borboiak boterera bueltatu ziren eta Lamarque Antzinako Erregimenaren aurkarietako bat bihurtu zen. Horregatik, familia errealaren aldeko altxamenduak ixilarazten saiatu zen. Horreztaz gain, Luis Filipe Frantziakoaren monarkiaren aurkaria ere izan zen. -
Valjeanek ihes egin ostean, Marius eta Cosette ezkondu egiten dira eta bertan Marius matxinadaren egunean Valjeanek salbatu zuela konturatzen da. Beraz, bere bila joaten da bikotea eta hilzorian dagoela aurkitzen dute. Berarekin egoten dira hiltzen den arte. -
Herritar batzuek boterea eta dirua zuten bitartean, beste askok jateko ere ez zuten. Horietako batzuk merkatariak ziren, burgesia, eta nekatuta zeuden aberatsen botereaz. Gainera, herri xehea haien egoerataz jabetzen hasia zen eta horren aurka borrokatzeko prest zegoen. Iraultza honen ondorioz Luis Felipe I.ak abdikatu egin behar izan zuen eta honek Frantziako bigarren errepublika ekarri zuen. -
Luis Felipe Frantziakoak abdikatzean, gobernu bat sortzen dute errepublikar moderatuz, erradikalez eta sozialistez osatua. Hala ere, gizonen sufragio unibertsalarekin egindako lehen hauteskundeak eta gero erradikalak eta sozialistak gobernutik kanporatzen dituzte. Honek manifestazioak ekarri zituen Parisko kaleetan. Errepublikaren amaiera Luis Napoleon Bonaparteren estatu kolpeak ekarri zuen.
-
Luis Napoleon Bonaparte errepublikako presidenteak boterearekin ezingo duela jarraitu ikusita, estatu kolpea ematen du diktadore bihurtuz eta horrela hasten da Frantziako bigarren inperioa. -
Haussmannek Paris erreformatzea erabaki zuen eta bertan gastatutako diru guztia lurraldea salduz berreskuratzen zuen eraikin berriak egin nahi zituzten sustatzaileei. Honek irabazi asko ekarri zituen arren, pixkanaka sistema hau zorrak ekartzen hasi zen. -
Frantziako bigarren inperioa Luis Napoleon Bonaparteren estatu kolpearekin hasi zen eta errepresioa eta askatasun falta nabarmenak izan ziren garai hartan (zentsura eta adierazpen askatasuna batez ere). Inperioaren amaiera Luis Napoleon Bonaparteren abdikazioak ekarri zuen.
-
Victor Hugok Miserableak liburua argitaratzen du, eta honek gizartea egoerataz konturatzeko balio du, liburuan haien egoera tamalgarria oso ondo azaltzen baitu eta honen kritika da, hau da, eleberri soziala da. -
André Léo idazle eta kazetari frantsesa izan zen eta 1868an genero berdintasunari buruzko testu bat publikatu zuen, lehen talde feminista frantsesa sortuz. -
Napoleon III.aren aurka herriak zuen haserrearen ondoren Sedaneko porrota eta gero, Bigarren Inperioa amaitu eta Hirugarren Errepublika hasten da. Honetan nagusi dira Frantziaren koloniekin gatazkak, klase sozialen arteko desberdintasunek ekartzen dituzten gatazkekin batera. Hau 1940an amaitu zen naziek Frantzia hartu zutenean.
-
Parisko komuna Parisen agintean egon zen gobernu sozialista eta erradikala izan zen. Paris langile-klasearen gune garrantzitsu bat zen eta altxamenduak egon zirenean, tropek tiro egin eta segituan hasi zen iraultza. Hau zabaltzean, Thiers presidenteak Versallesera egin zuen ihes eta Guardia Nazionalak aginteari uko egitean, komunan hateskundeak egin ziren. -
Gerra Zibila Frantzian Karl Marxen argitalpen bat izan zen. Honetan, Marxek Frantziako langileak haien borrokaren garrantziaz jabetzea bultzatzen zituen eta Priseko komunetan borrokatzearen garrantzia azaltzen zien bertan.