-
Elisabet Gaztelakoa eta Fernando Aragoikoa Penintsulako bi koroa handienen oinordekoak ziren. 1469 an ezkondu ziren.
-
1478an, Inkisizioaren Auzitegia sortu zen. Haren eginkizuna zen heresia- susmagarriak edo fede-delituak epaitzea eta kondenatuak zigor eredugarriekin zigortzea.
-
1479an tronua iritsi zirenean, entitate politiko berri bat sortu zuten: monarkia hispaniarra.
-
1492an, kristautzera behartu zituzten juduak (judukristatuak), eta hori egin ez zutenak jazarri eta kanporatu egin zituzten.
-
Granada konkistatu ondoren, musulmanei (mudejarrak) beren erlijio eta tradizioak mantentzea bermatu zitzaien. 1499tik aurrera, ordea, erlijio-tolerantziari amaiera eman zitzaion, eta 1502an kristautzera (moriskoak) behartu zituzten, edo, bestela, alde egitera.
-
Fernando erregaren Gaztelako armadak Nafarroko Erresuma inbaditu zuen, Fernandok oinordetzako eskubideak eskatzen baitzituen. 1515ean, Nafarroa Gaztelan sartu zen, baina bere lege eta erakundeei eutsi zien (Gorteak).