Denbora lerroa

  • Amerikako Iraultza 1775-1783

    Amerikako Iraultza 1775-1783
    Gerra hau hainbat kausek egin zuen baina honek ziren garrantzitsuenetarikoak, adibidez, berdintasuna, askatasuna... Baina kausa nagusiena ekonomikoa zen.
    Britainia Handiak Amerikako Ipar ekialdeko hainbat lur konkistatu
    eta kolonizatu zituen.
    Politika aldetik, independentzia eskatuko dute, askatasun gehiago eukiteko.
    Tearen matxinada 1773.urtean gertatu zen Bostonen te kargamendu bat bota zutelako itsasora eta inportazioko zergak igo zuten, beraz matxinada bat egon zen.*
  • Lehenengo industria iraultza 1780-1860

    Lehenengo industria iraultza 1780-1860
    Lehen eskuz egiten ziren lan guztiak mekanizatu egiten ziren. Ondorioz, prezioak jaitsi egin ziren merkeagoa zelako pieza bera ekoiztea, produktibitate handiago zuten. Horri esker, biztanleen bizi kalitatea igo egin zen, denek ahal zutelako erosi produktu horiek.
    Makina guztietatik arrakastatzuena, James Watt-ek asmatutako lurrun makina zen, energia gehiago aurrezten zutelako makina horrekin.
    Lan banaketa ere ezarri zen, honen helburua hurrengoa zen:produktu gehiago ekoiztea denbora gutxiagotan*
  • Iraultza Frantsesa 1789-1799

    Iraultza Frantsesa 1789-1799
    Zazpi Urteko Gerraren eta Amerikako Gerra Iraultzailearen ondoren Frantziako gobernuak zorrak zituen beste herri batzuengan. Luis XVI.ak, Frantziako erregeak, herriaren diruari ez zion erabilera ona ematen. Hori dela eta, Luisek hiru estamentu nagusiak batu zituen. Gai sozialari begiratuz, Ilustrazioak kritikatu egiten zuen Antzinako Erregimenaren ideologia, pribilegiatuek ez zutelako zergak ordaintzen.
    Absolutismoa ere egoten zen, hau da, botere gehiegikeria.*
  • Napoleonen Inperioa 1804-1815

    Napoleonen Inperioa 1804-1815
    Austerlitzeko guduan garaipen erabakigarria lortzean, Inperioak aurrera egin ahal izan zuen. Napoleonen armadak Prusia 1806an eta Errusia Polonian 1807an garaitu zituen. Ondoren, Tilsiteko hitzarmenarekin, bakea itzuli zen Europara. Waterlooko gerran galdu egin zuten eta inperioa jauzi egin zen.
    Napoleonek Frantziari ospea itzuli nahi zion, eta garaipen militarrean zentratu zen, gutxika-gutxika enperadore bihurtuz.*
  • Berrezarkuntza 1814-1820

    Berrezarkuntza 1814-1820
    Napoleon hil ostean, Europaren boterea ahuldu zen.
    Horretarako Vienako kongresua sortu zuten legitimotasuna ezarriz, hau da, lehengo boterean parte hartu ezkero geroagoko botere baten parte hartu ahal duzu. Pentsatu zuten Europak boterea berreskuratzeko absolutismoa ezarri behar zela. Botere hori ezarri ondoren, Europak boterea areagotu zuen eta dena ondo zihoan.
  • XIX. mendeko Iraultza liberala

    XIX. mendeko Iraultza liberala
    Liberalismo eta nazionalismoak, bi indar berri iraultza frantsesak eragin zutenak Europa osoan zabalduz, Vienako Kongresuan ezarritako ordenari aurre egin nahi zuten. Lehen bultzada iraultzaileak, 1820 eta 1830aren artekoak, kontinentea goitik behera astindu zuen, sistema konstituzionalak eta nazio zanpatuentzako eskubideak eskatuz.
    1820: Napoles eta Espainiar Estatuan, liberalismoa berriz.
    Grezian, Turkiar Inperiotik independentzia lortu.
    Latinoamerikan independentzia lortzeko asmoa.*
  • Bigarren industria Iraultza 1870 1914

    Bigarren industria Iraultza 1870 1914
    Iturri berriak erabiltzen hasi ziren aukera berriak ematen zituztenak: elektrizitatea eta petrolioa. Hori dela eta, bigarren industria iraultza bat eman zen. Horren ondorioz hainbat industria sortu ziren:
    Siderurgikoa: labe mota honek ekoizpen kosteak gutxitzen
    zituen.
    ELektrizitate industria: elektrizitatea ekoitzi eta banatu ahal izateko sortu zen.
    Kimikoa: Lehengai bidez,produktu berriak sortzen hasi ziren
    Garraioaren sektorea: Pretoleoarekin garraiobide berriak sortu.*
  • Italiaren bateratzea

    Italiaren bateratzea
    Bateratze prozesu horren buru izan zen Piemonteko
    Erresuma. Viktor Emanuel II.a, Cavour, eta Garibaldi iraultzailea izan
    ziren prozesu horren protagonistak.
    1859: Austriarrek Lonbardia eman zioten Italiarrei armada franko italiarrak irabazi egin ziotelako.
    1860-1861:Lehen parlamentu italiarra bildu zen Turinen, eta Viktor Emanuel II.a izendatu zuten Italiako errege, Italia eta Piemonte bat egin ondoren.
    1866:Piemontek Prusiaren alde egin zuenez Austriaren kontrako gerran Venezia bereganatu zute*
  • Alemaniaren bateratzea

    Alemaniaren bateratzea
    Alemania 39 estatutan banatuta zegoen.*
    1864:Prusiak Danimarkaren
    agintepean zeuden baina gehiengo alemaniarra zuten bi dukerri inbaditu eta bereganatu zituen, 1864an.
    1866-1869: Prusiak Austriari aurre egin zion, Prusiak, Bismarcken bultzadarekin, Holstein dukerri austriarra inbaditu zuen.
    1870-1871: Bismarckek aliantza militar bat egin zuen hegoaldeko estatu alemaniarrarekin. Frantzia eta Prusia gerran egon ziren Frantziak ez zuelako nahi Alemaniaren bateratzea, boteretsuak izango zirelako.
  • Kolonialismoa

    Kolonialismoa
    Kolonialismoa lurralde edo nazio batek duen menperatze politikoa eta ekonomikoa berak bereganatutako atzerriko lurraldeetan.*
  • Kolonialismoa

    Kolonialismoa
    Lurralde edo nazio batek beste lurralde batzuetan zuen botere ekonomikoa eta politikoa zen. Modu bat izaten zen boterea irabazteko, potentzia guztiek nahi zutelako boteretsuenak izan.*
  • Benito Mussolini

    Benito Mussolini
    Benito Mussolini 1883. urtean jaio izan zen diktadore italiarra izan zen. Lehen Mundu Gerra igaro ondoren, agertu zen. Hau, boterea irabazten joan zen bere politikan zituen argudioengandik, Italia krisi batetik igaro baitzen. Mussolini alderdi faxistako buru zen. Diktadore boteretsua zen eta Bigarren Mundu Gerran sartu zen. Bere boterea handitzeko Francisco Franco eta Adolf Hitler zituen aliatu moduan. Hitlerek eta Mussolinik jende asko hil zuten. 1945. urtean fusilatu egin zuten Italiarrek.
  • Lehen Mundu Gerra 1914-1918

    Lehen Mundu Gerra 1914-1918
    Lehen Mundu Gerra, gerrarik handienetariko bat izan zen, 8 milioi militar eta 6,6 milioi zibil baino gehiago hil ziren. Borroka egin zuten pertsonetatik %60 hil egin zen, beste batzuk desagertuta edo zaurituta zeuden bitartean.*
  • Lehen Mundu Gerra 1914-1918

    Lehen Mundu Gerra 1914-1918
    Historiako gudurik handienetarikoa izan zen, 70 milioi pertsonak nahi zuten militarrak izan, 70etik 60 europarrak ziren.*
  • Erromako Martxa

    Erromako Martxa
    Lehen Mundu Gerraren ondoren, Italia kridi ekonomiko sakonean sartu zen. Bi alderditan banatu zen, alderdi faxista eta alderdi komunista. Mussolinik martxa hau antolatu zuen 1922an, hainbat faxista joan ziren baltzez jantzita martxa horretara Italiaren boterea berreskuratzeko asmoarekin. Martxa honen ondorioz, Mussolinik estatu faxista totalitario bati eman zion boterea. Horren ondorioz, Victor Emanuel III.ak beste gorbernu bat eratzea eskatu zion gerra baten ikara zuelako
  • Nazismoa

    Nazismoa
    Nazismoa 1933. urtean heldu zen boterera, Adolf Hitlerren eskuetara. 1920.urtean sortu zen alde politiko hau. 1923. urtean Municheko Puncha ematen saiatu ziren, estatu kolpea, baina ez zuten lortu eta Hitler kartzelaratu zuten. Alemaniako Kantziller izendatu zuten eta gero 1933 hauteskundeak irabazi eta Alemaniaren buru izan zen. Erregimen totalitario eta arrazista bat ezarri zuen, faxismoaren antzekoa. Naziak faxisten aldean, bortitzagoak ziren. Juduekin ere gatazkak izaten zituzten, hil baita.
  • Alemaniako Depresio Handia 1929

    Alemaniako Depresio Handia 1929
    Alemaniak galera ekonomiko handia izan zuen Versaileseko itunak jarritako arauengatik. Lehen Mundu Gerran egin zuten kalte guztiak ordaindu behar zituzten, noski, bere herrialdeari ere lurraldeak kendu zioten. Jende asko langabezian gelditu zen krisi ekonomikoaren ondorioz. Hitler herrialdearen atzerapen ekonomikoataz baliatu zen nazismoa boterean jartzeko. Jendea bere bandora sartu zen Goebbels-ek jainko moduan jartzen zuelako Hitler, eta alderdi naziaren gauzak positiboak erakusten zituen.
  • 1929ko krisia

    1929ko krisia
    Gerra ostean, AEB-k ez zuen kalte handirik izan, orduan, potentzia ekonomikorik garrantzitsuena bihurtu zen. Ez zuenez ia kalterik, ekonomia etengabeko urteak hasi ziren 1925ean, prosperity edo urte eroak deituak. Krisi honen kausak ondorengoak ziren. Negoziorik onena, burtsa zen, akzioak erostean datza, non enpresa baten etekinen arabera, akzioak prezioz igo edo jaitsi egiten diren. Jendeak maileguak eskatzen zituen akzioak erosteko. Botere ekonomiko etengabea zuenez, superprodukzioa gertatu*
  • 1929ko krisiaren ondorioak

    1929ko krisiaren ondorioak
    Krisiak ondorio larriak izan zituen batez ere Estatu Batuetan. Hondamendi ekonomiko batean egon ziren, banketxeek ez zutelako mailegu gehiago, orduan itxi egin behar zuten eta itzelezko ilarak egoten ziren dirua ateratzeko. Diruaren falta zegoenez, gizartean arazo sozialak egon ziren. Hainbat jende pobrezian egon zen, bere langabeziagatik. Dirua ez zutenek nonondik lortu behar zuten diru hori, orduan hasi zen delinkuentziaren gorakada. Hau ez gertatzeko, estatu ekonomian parte hartzen hasi zen.*