5fdc54b773140

Napoleon Bonaparte (1769-1821)

  • Period: to

    Bere karrera militarraren hasiera

    Napoleonek bederatzi urte zituela beka bat lortu zuen Brienneko Akademia Militarrean ikasteko, Frantzian. Han egon zen 15 urte bete arte. Handik gutxira, Parisera joan zen, Frantziako akademia militar garrantzitsuenetako batera. Han jarraitu zuen 16 urte bete arte. Akademiatik irten zen ofizial tituluarekin. 1785an, bere aitaren heriotzaren ondoren Korsikara itzuli zen eta han independentzia lortzeko gatazkak zirela eta, familiak eta berak Frantziara ihes egin behar izan zuten 1793 inguruan.
  • Toloneko bataila

    Toloneko bataila
    1793an Napoleon Toloneko gudan borrokatu zen. Espainiarrak eta ingelesak frantziar monarkikoen alde borrokatu ziren indar errepublikanoen aurka, baina galdu egin zuten Napoleon Bonapartek gidatutako tropen aurrean. Komandanteak, taktika berriei eta zenbakizko nagusitasunari esker, aliatuen erresistentzia gainditu zuen. Batailan izan zuen talentuagatik, Konbentzioak general izendatu zuen. Handik aurrera, Napoleonen egoerak ez zuen gora baino egin.
  • Konbentzio Nazionalaren alde

    Konbentzio Nazionalaren alde
    Napoleon Bonapartek, 1795an, hogeita bost mila errealista, Konbentzio Nazionala uzkaili nahi zutenak, garaitu zituen bere agindupean bost mila troparekin, eta berrogeita lau kanoi erabiliz.
  • Italiako kanpaina

    Italiako kanpaina
    1796ko martxotik 1797ko apirilera arte, Bonaparte gaztearen jenio militarra Italiako penintsulan izugarriki nabaritu zen; Lodi (1796ko maiatza), Arcole (1796ko azaroa) eta Rivoli (1797ko urtarrila), historiara pasa ziren bataila nagusien eszena gisa, non austriar tropak gailendu baitziren, eta Italiaren iparraldean hainbat lurralde lortu ziren. Fratziko tropen buru izan zen Italian.
  • Egiptoko kanpaina

    Egiptoko kanpaina
    Egipto eta Siriako kanpaina Bonapartek egindako espedizio militarra izan zen. Helburua Egipto konkistatzea zen, britainiarrei Indiarako bidea ixteko. 1798ko maiatzaren 19an, Napoleon Alexandriara abiatu zen, eta bi hilabete geroago, Piramideen batailan, tropa otomandarrak sakabanatu zituen, Siriako basamortuan sartzeko. Baina bere arrakasta-aukera guztiak kolapsatu egin ziren Ingalaterrak ontzi-armada hondoratu zuenean. Espedizioak porrot egin arren, berraurkitu egin zen kultura faraonikoa.
  • Period: to

    Lehen Kontsul bihurtzen da

    Egiptoko kanpainatik itzulita eta Frantziako Direktorioaren ahultasun politikoa aprobetxatuz, estatu-kolpe harrigarria eman zuen herritarren eta armadaren laguntzarekin, Iraultzako ideologo batzuekin batera. Kontsulatua sortzen du, eta bera lehen kontsul izendatzen da, Sieyés eta Ducos-ekin batera.
  • Period: to

    Gerra Napoleonikoak

    Europaren jabea izatearen asmoarekin, Napoleonek bere trebetasun militarra erakutsi zuen estratega bezala, bere tropen mugikortasunean eta eraso azkarretan oinarrituz.
    Kontsulatuak iraun zituen bost urteetan eta Inperioaren hamar urteetan zehar, Napoleonek ia etenik gabe egin zuen borroka potentzia europarren kontra. Azken hauek sei koalizio antolatu zituzten Frantziaren kontra.
  • Period: to

    Biziarteko Kontsul bihurtzen da

    Frantzian izan zuen harrera aprobetxatuz, Napoleonek Konstituzioa aldatu zuen eta kontsul bakar, biziarteko eta herentziazko boterea zuena izendatu zen.
    Kontsulatuak aurrera eramandako erabaki politiko nagusiak:
    - Ordenaren berrezarpena askatasun konstituzionalen (1804).
    - Ekonomiaren berpiztea industria eta merkataritza babestuz.
    - Kode Napoleonikoaren aldarrikapena, iraultzaren ideiak jasotzen zituenak.
    - Irakaskuntzaren birmoldaketa.
    - Eliza katolikoarekin harremanen berrezarpena.
  • Period: to

    Lehen Inperio frantzesa

    1804ko maiatzaren 18an, senatuan eraginik handiena zutenek, gainerako kideen iritziak nahi bezala erabiliz, Napoleon enperadore izendatu zuten aho batez. Koronazioa Parisko Notre-Dame katedralan eraman zen aurrera, Pio VII. Aita Santuaren baimenarekin. Italiako Errepublika monarkia bihurtu zuen eta bere burua hango errege egin zuen 1805ean. Napoleonen boterea neurrigabeki handitu da. 1814ko apirilaren 6an, Napoleonek abdikatu egiten du.
  • Trafalgarko guda

    Trafalgarko guda
    Trafalgarko guda 1805eko urriaren 21ean Trafalgar lurmuturrean gertatutako itsas borroka izan zen, Napoleondar gerren barruan. Frantziar eta espainiar armadak baturik, Ingalaterraren armadaren aurka borrokatu zuten. Ingelesek irabazi zuten, hauen itsas armada oso indartsua zelako. Trafalgar Cádizko probintziako lurmuturran gertatu zen guda hau, Gibraltarko itsasartearen ipar-mendebaldean.
  • Austeriltzeko guda

    Austeriltzeko guda
    Austerlitzeko guda 1805. urteko abenduaren 2an frantziarren eta austro-errusiarren artean Austerlitzen izandako gudua izan zen. Hiru Enperadoreen Gudua ere deitu zitzaion. Napoleonek Austria eta Errusiako enperadoreak garaitu zituen. Guda honen hondorioz, bake itun bat sinatu zen, eta Rineko Konfederazioa (1806-1813) sortu zen, Frantziak gobernatuko zuena.
  • Blokeo ekonomikoa Ingalaterrarekiko

    Blokeo ekonomikoa Ingalaterrarekiko
    Napoleonek Blokeo Kontinentala ezarri zuen 1806an, non Europa osoko portuak merkataritza britainiarrarentzat itxita geratzen ziren. Baina britainiarren itsas aarmadak zaildu egin zuen Blokeo Kontinentala aplikatzea, eta porrot egin zuen Bonaparteren politika ekonomiko europarrak.
  • Iberiar Penintsularen inbasioa

    Iberiar Penintsularen inbasioa
    1807an, Napoleonen tropak Iberiar Penintsulan sartu ziren. Hasieran, Espainia Frantziaren aliatua zen, eta Napoleonek Espainiaren lankidetza bilatu zuen Portugalen inbasioan, Portugal Ingalaterrarekin komertziatzen aritzen zelako. Napoleonek, Portugal inbaditu ondoren, 1808an, Espainia traizionatu eta inbaditzen du.
  • Period: to

    Espainiako Independentzia Gerra

    Okupazioa Espainiako errege moduan Jose Bonaparterekin amaitu zen.
    Eliteek Estatu egitura berri baten sorkuntzan lagundu zuten. Hala ere, 1808ko maiatzaren 2an honen aurkako herri matxinada bat gertatuko da, behin behineko gobernu baten sortzea eta Ingalaterra eta Portugalen laguntzarekin frantziar ejertzitoa botatzeko aliantza bat ekarriko duena. Gerra hau Frantziak galtzeak Napoleonen boterearen amaieraren kausa bat izan zen. Gerra bukatzean, Fernando VIII.ak boterea berreskuratu zuen.
  • Napoleon eta Austriako Maria Luisa artxidukesaren ezkontza

    Napoleon eta Austriako Maria Luisa artxidukesaren ezkontza
    Napoleon Austriako Maria Luisa artxidukesarekin ezkondu zen, Francisco I enperadorearen alabarekin, aurreko emaztea, Josefina de Beauharnais, ez zelako gai haurdun geratzeko.
    Maria Luisak eta Napoleonek seme bat dute 1811n, Napoleon II.a, Inperioaren jaraunslea eta Erromako Errege izango dena
  • Errusiar kanpaina

    Errusiar kanpaina
    Errusiako kanpainan bostehun mila soldaduk parte hartu zuten eta porrot handian amaitu zen. Momenturarte gertaera militar handiena izan zen. Alexandro I. zarrak Moskuri sua ematearen eta alde egitearen agindua eman zuen eta tropa frantziarrak hornidura gabe atzera egin behar izan zuten, neguaren erdian eta errusiar tropek garaituz. Berrogeita hamar mila soldaduk bakarrik biziraun zuten. Arrakasta gabeko kanpaina hau Naqpoleonen boterearen bukaeraren kausa bat izan zen.
  • Leipzigeko gudua

    Leipzigeko gudua
    Napoleondar Gerretako gudurik handiena izan zen. 1813. urteko urriaren 16tik 19ra bitartera iraun zuen batailak, Leipzigen izan zen, eta Napoleon Bonapartek inoiz izan zuen porrotik handiena jasan behar izan zuen, bere tropak ahulduta zeudelako, Errusiako porrotagatik. Seigarren Koalizioaren garaipen erabakigarriarekin. Porrota honen ondoriz Napoleonek abdikatu eta Elbako irlara eramaten da, eta Frantzian, 1814an, berriro esartzen da monarkia, Luis XVIII.arekin (Luis XVI.aren anaia) buru.
  • Seigarren Koalizioa

    Seigarren Koalizioa, Errusiak, Prusiak, Austriak, Sueziak, Ingalaterrak, Portugalek eta Espainiak osatzen zuten.
  • Ehun Egunak

    Borboien akatsek eta herriaren haserreak jarduteko aukera eman zioten Napoleoni, Elbatik ihes egin zuena, Europari aurre egiteko. 1815eko martxoan, mila gizonekin bakarrik sartu zen Frantzian, nahikoa izan zena, tiro bakar bat egin gabe, Napoleonek berriro bereganatu zuelako boterea Parisen. Momentu horretatik hasten da Ehun Egunen etapa.
  • Waterlooko guda

    Waterlooko guda
    Waterlooko gudua, 1815eko ekainaren 18an burutua, Bonaparteren azken guda izan zen. Porrot egindakoan, bere inperioa bertan behera geratu zen. Belgikako Waterloo udalerrian gertatu zen. Ingalaterra, Probintzia Batuak, Prusiako Erresuma, Hannoverreko Erresuma, Nassau eta Braunschweigko dukerria aritu ziren Napoleonen tropen aurka guda honetan.
    Waterlooko porrotak Ehun Egunei, eta Napoleonen erregimenari amaiera eman zion.
  • Napoleonen heriotza

    Napoleonen heriotza
    Waterlooko guda galdu ondoren, Bonaparte entregatu eta Ingelesek Atlantikoan duten irla txiki batera eramanten dute. Han pasatzen dituz bere bizitzako azken urteak. 1821eko maiatzaren 5ean Napoleon Bonaparte Santa Helenako irlan hil zen, Urdaileko kantzer baten ondorioz.