DE ANDRES, Jone. Ariketa 3.

  • Period: to

    XVIII

    Ilustrazioaren garaia izan zen. Ondarearen jatorria bildumazaletasunarekiko interesaren hastapenean dago.Ondarea altxortzat hartzen zen. Kontserbatu eta transmititu daitezkeen elementu bakarrak antzinako monumentu batzuk eta artelan berezi batzuk izango dira.Ondaretik abiatuta, antzinatasuna gailentzen da, kate progresibo eta ebolutibo baten erakusle gisa eratzen dena
  • Period: to

    XIX

    Aro Garaikidean, ondareak herentzia bakarrik izateari utziko dio, eta dokumentu-balioa emango zaio. Ondarea kulturatzat hartuko da. Horrela hasten da "kultur ondasunen" kontzeptua. Gainera, aldaketa ekonomiko, politiko eta sozial handiak eman ziren Frantziar Iraultza, Erromantizismo mugimenduaren sorrera, industrializazioa eta Estatu liberalen eta nazionalismoaren sorrera dela eta.
  • Period: to

    XX. mendeko lehenengo erdialdea

    Ondarea gizarteari lotzen zaio, kolektibitateari. Ez dago Ondarea gizabanakoarentzat, guztiona den "ondasun komun" bihurtzen baita eta denek izan behar dute sarbidea. Ondarea babesteko eta kontserbatzeko prozesuak oinarri hauek ditu: Identitate batzuk berresteko interesa.
  • Period: to

    XX. mendeko bigarren erdialdea

    Ondarea autofinantzatzeaz gain, garapen ekonomikorako faktore potentziala ere izan daitekeela uste da eta hori lortzeko moduetako bat turismo kulturalaren bidez da. Ondarea kontsumitu daitekeen objektu bihurtzen da. Ondarearen muturreko manipulazio hori saihesteko, beharrezkoa da gizarteak elementu errebalorizatzailetzat eta guztiz integratutzat hartzea
  • Period: to

    Gaur egun

    Ikuspegi holistikoa eta orokorra kontuan hartzen da, ondarea ikuspegi anitzetatik ikertuz- Gainera, ondare inmateriala kontuan hartzen da eta honen tratamendua gizarte zientzietako ikasgaien antolakuntzan txertatuta dago.