-
Metroa 1995eko azaroaren 11n inauguratu zuten, goizeko 11:11etan. Bertan Jose Antonio Ardanza lehendakaria, Josu Ortuondo Bilboko alkatea eta Josu Sagastagoitia Metro Bilbaoren gerentea, besteak beste, egon zirelarik. -
- urteko ekainaren 24an Gobelako geltokia zabaldu zen
-
Urte bereko azaroaren 1.an Zazpikaleetako geltokia ireki zen, metro sarearen lehenengo geltoki intermodala sortuz, metroa eta Euskotren Trenaren Txorierriko trenbidearen artean. -
Hurrengo urtean, martxoaren 21ean, metroaren 2. linea eraikitzeko lanei ekin zitzaien, Ansion. -
1997ko uztailaren 5ean Santutxu, Basarrate eta Boluetako geltokiak zabaldu ziren. Boluetan, metroa eta Euskotren Trenaren Bilbo-Donostia, Durangalde eta Urdaibaiko lineekin bigarren intermodala jarri zen martxan. -
- urtean, Santimami/San Mamés geltokian, beste intermodal bat sortzeko lanak abiatu ziren, gaur egun metroaz gain Renfe Aldiriak, Euskotren Tranbia eta Termibus zerbitzuak batzen diren geltokia egiteko.
-
2002ko apirilaren 13an metroaren 2. linea inauguratu zuten, Gurutzeta/Cruces eta Urbinagako geltokien artean. -
2003ko martxoaren 6an zabaltze lanak hasi ziren Portugaleten
-
- urteko urtarrilaren 8an Sestao eta Etxebarriko geltokiak inauguratu zituzten.
-
2007ko urtarrilaren 20an, metroa Portugaleteko geltokira heldu zen, Abatxoloko geltokia ere ireki zela. -
2014ko ekainaren 28an, Santurtziko udalerrian Kabiezesko geltokia inauguratu zen, 2. lineari amaiera emanez. -
2017ko apirilaren 8an Metroaren 3. linea martxan hasi zen, sareari sei geltoki berri gaineratuz.
-
2017ko apirilaren 10ean 1. linean Sopela eta Plentzia arteko trenbidea berrireki zen, eta Urdulizko lurpeko geltokia inauguratu zen -
2020ko ekainaren 15ean 1. linean Ibarbengoako geltokia inauguratu zen, bi helburu nagusi dituelarik, alde batetik Getxoko Andra Mariko auzoan eraikiko den 8.000 etxebizitzetako bizilagun berrien garraio beharra asetzea, eta bestetik disuasio-aparkalekudun geltokia izatea, autoa hobaridun tarifarekin aparkatu eta bezeroak garraio publikoko sarera pasarazteko.