Logo 3.a

BILBOKO GUNE KULTURAL GARRANTZITSUENEN SORRERA

  • ARRIAGA ANTZOKIA

    ARRIAGA ANTZOKIA
    1890ko maiatzaren 31an inauguratu zen Bilboko Antzoki Berria bezala, baina herriak laster aldatu zion izena Arriaga Antzokiagatik, Juan Crisóstomo de Arriaga konpositore bilbotarraren omenez. Joaquín Rucoba izan zen proiektuaren arduraduna.
  • AZKUNA ZENTROA

    AZKUNA ZENTROA
    Alhóndiga Bilbao delakoa 1905ean hasi zen eraikitzen eta beste lau urte behar izan ziren obrak amaitzeko. Proiektuaren diseinua Ricardo Bastidaren lana izan zen. Izatez ardo biltegi bezala jaio bazen ere, gaur egun aisialdirako gune berritua da eta bere izena 15 urtez Bilboko alkate izan zenari zor dio: Iñaki Azkuna jauna.
  • ARTE EDERRETAKO MUSEOA

    ARTE EDERRETAKO MUSEOA
    Lehenengo Arte Ederretako Museoa eta Arte Modernoko Museoa batzearen ondorioz sortu zen gaur egungo Bilboko Arte Ederretako Museoa. Bi instituzioak eta euren kolezioak 1945ean batu ziren azkenik, Fernando Urrutiak eta Gonzalo Cárdenasek planifikatutako eraikinean.
  • GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA

    GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
    Guggenheim Bilbao Museoak 1997ko urriko 18an ireki zituen ateak eta barruan gordetzen dituen obrak arte garaikidekoak dira. Frank Ghery arkitektoa izan zen diseinuaren arduraduna eta eraikina kareharriz, kristalez eta titanioz eginda dago.
  • EUSKALDUNA JAUREGIA

    EUSKALDUNA JAUREGIA
    Euskalduna Jauregia iraganean Euskalduna ontziolak hartzen zituen lur eremu berdinean kokatzen da eta enpresa horretatik datorkio izena. Eraikina altzatzeko obrak 1999. urtean amaitu ziren eta Federico Soriano eta Dolores Palacios diseinatutakoa da.