-
Lehenengo edizioko hiru egunetan 40 talde baino gehiago pasa ziren Bilboko jaialditik. Guns n'Roses, Ben Harper eta Placebo kartel buruek 50.000 pertsona baino gehiago erakarri zituzten.
-
Jaialdiaren bigarren edizioan orain ezagutzen den izenera aldatu zuen eta bi asteburuetan banatu zen festibala. Ia 100.000 pertsona bertaratu ziren, Metallica-ren eguna nabarmenduz 40.000 laguneko asistentziarekin.
-
Jaialdiaren sustatzaileak Kobetasonik metaleroa antolatu zuen, BBK Live pop-era bideratutako jaialdia bihurtuz. The Police eta R.E.M. taldeek izan ziren erreklamo nagusienak eta ia 80.000 pertsona erakarri zituzten.
-
Nahiz eta asistentzia baxua izan, 50.000 pertsona gutxi gorabehera, datuek agerian utzi zuten Erresuma Batuko eta Frantziako jendea sekula igo egin zela. Depeche Mode izan zen pertsona gehien erakarri zuen taldeak.
-
75.000 pertsona baino gehiago igo ziren jaialdiaren bosgarren ediziora. Igoeraren arrazoiak Kobetasonik festibalaren amaiera eta Pearl Jam talde famatuaren kontratazioa izan ziren.
-
Seigarren edizioa gogoratuko da izan ahal eta izan ez zen urtea bezala. Izan ere, Amy Winehouse soul izarrak joko zuen, baina bira osoa kantzelatu zuen (geroago haren heriotza izango zen). Suede talde britainiarrak bete zuen Amy-k utzitako lekua, baina Coldplay izan zen urte horretako erreklamo nagusia bertaratutako 100.000 pertsonentzako.
-
FIB jaialdia data berdinetan ospatu arren, festibalak 110.000 pertsona erakartzea lortu zuen, historiako kota altuena. Errua Radiohead eta The Cure kartel-buru ezagun eta distiratsuek izan zuten.
-
105.000 pertsona igo ziren jaialdiaren zortzigarren ediziora. Programazioa nabarmendu zen urte honetan eskaintza zabal eta oso interesgarri batekin non Depeche Mode, Kings Of Leon eta Green Day buruek gailentzen ziren.
-
Bederatzi edizio pasa ziren jaialdiak haren lehenengo "sold out" lortu arte. 120.000 pertsona (asistentzia topea) bertaratu ziren publiko gaztea bilatzen zuen programazioaz gozatzeko.
-
Jaialdiak hamar urte bete zituen eta ospatzeko berriro dena saldu zuen. Horren errua Muse talde britainiarrak izan zuen, gaur egungo erreklamo nagusienetarikoa.
-
Festibalaren azken edizioaren berririk nabarmenena Basoa eszenatokia izan zen. DJ sesioak antolatu ziren jaialdiaren gune berezi honetan. Horrez gain, kalitatezko kartel batek, Arcade Fire eta Pixies burututa, 110.000 pertsona erakarri zuen.