BIGARREN MUNDU GERRA

  • Alemaniak Austria anexionatzea

    Hitlerren proiektuaren arabera, 1938an Alemaniak militarki okupatu zuen Austria, eta erreferendum batean berretsi zen gero Alemaniaren eta Austriaren arteko batasuna.
  • Txekoslovakiako krisia

    Sudeteen Krisia 1938ko urriaren 1etik 10era bitartean gertatu ziren gertakariei emandako izena da, "Sudetendeutsche" izeneko gutxiengo etnikoa erdialdeko Europan; garai hartan Txekoslovakian bizi ziren alemanek osatua.
    Krisia Hitlerrek presioa handitzen duelako hasten da
  • SESBen inbasioaren hasiera

    1939ko irailean Frantziak eta Erresuma Batuak gerra deklaratu zioten Hirugarren Reichari. Handik egun gutxira, Sobietar Batasunak Poloniako ekialdea okupatu zuen, eta Estonia, Lituania eta Letoniako errepublika Baltikoak inbaditu zituen, baita Finlandia ere
  • Period: to

    Poloniako kanpaina

    Batez ere, Alemania naziak eta Sobietar Batasunak Polonia hartzeko egin zituzten ekintza militarrak izan ziren. Bigarren Mundu Gerra leherrarazi zuen lehenengo gertakaria izan zen
  • Frantziako kanpaina

    Frantziako Gudua, Bigarren Mundu Gerraren testuinguruan, Wehrmacht erakunde militarrak Frantzia eta Herbehereak eraso zituenean hasi zen.
  • Ingalaterrako Gudua

    Ingalaterrako gudua gerraren beste pasarte bat izan zen. Bertan alemaniar abiazioak gogortasunez bonbardatu zituzten britainiar hiriak, Erresuma batua errendiarazteko xedearekin, herrialde hura baitzen Hirugarren Reicharen kontrako gerran jarraitzen zuen bakarra. Britaniar biztanleriak eta RAF-en ekimenek lagundurik, alemaniar erasoei eutsi zien. 1941eko maiatzean bukatu zen kanpainia hau.
  • Pearl Harborreko bonbardaketa

    1941eko abenduan, Japoniak Pearl Harborko itsasontzi baseari eraso egin zion, eta, hura zela-eta, Estatu Batuak gerran sartu ziren.
  • Period: to

    Stalingradoko Gudua

    Bigarren Mundu Gerrako gudurik gogorrena eta erabakigariena izan zen. Volga eta Tsaritsa ibaien elkargunean dago hiri sobietar hau, eta puntu estrategikoa zen Kaukasiaz jabetzeko.
  • Midwayko Gudua

    Bigarren Mundu Gerran, Asian egondako guda garrantzitsu bat izan zen. 1942ko ekainaren 4tik 7ra, eta Japonia eta Ameriketako Estatu Batuetako armadek parte hartu zuten.
  • Normandiako Lehorreratzea

    Britainiar eta estatubatuar tropak arrakastaz lehorreratzen dira Normandiako kostaldean (Frantzia), eta alemaniarren aurkako "bigarren frontea" irekitzen dute.
  • Period: to

    Yaltako konferentzia

    Krimean egin zen, eta hiru buruzagiak elkartu ziren. Konferentzia hartan nazioarteko ordena berri batentzako erabakiak hartu ziren: hautoeskunde demokratikoak egitea Europa osoan, Alemania desarmatzea eta zatitzea, nazien buruzagi nagusiak epaitzea eta NBEren sorrera konferentzia egitea.
  • Period: to

    Dresdengo bonbardaketa

    Bigarren Mundu Gerran, Erresuma Batuko (RAF) eta AEBetako (USAF) hegazkineriak bitartean, Dresden hiriaren kontra burututako ekintza armatua izan zen.
  • Period: to

    Aliatuek Berlin konkistatzea

    Berlingo gudua Bigarren Mundu Gerrako Sobietar Batasuna eta Alemania Naziaren arteko amaierako guduetako bat izan zen. Gudu honen ondorioak Sobietar garaipen erabakigarria, Alemania Naziaren porrota, Aliatuen garaipena eta Europan gerraren amaiera izan ziren. Eta Berlin hiria Aliatuen administraritza pean gelditu zen
  • Period: to

    Postdamgo konferentzia

    Azkeneko konferentzia izan zen. Batzar hartan bildu ziren britainiar lehen ministro berria; Truman presidentea, Roosevelten ondorengoa, eta Stalin. Giro estu batean, Alemania desnazifikatzea eta desmilitarizatzea adostu zen, hala nola Alemania bera eta Austria 4 okupazio eremutan zatitzea.
  • Bonba atomikoa jaurtitzea

    Truman presidenteak, Japoniarren aldetik erresistentzia gogorra espero zuenez, bonba atomikoak jaurtitzea agindu zuen, Hiroshiman eta Nagasakin. Hala, Japonia ofizialki errenditu zen eta Bigarren Mundu Gerra bukatu zen.