Bigarren Errepublika

  • Udal hauteskundeak eta errepublikanoen garaipena

    Udal hauteskundeak Errepublika ezartzea ekarri zutenetan, Hego Euskal Herrian EAJ eta Karlistak nagusitu ziren. Errepublikak euskal autonomia estatutua lortzeko aukera eskeintzen zuen, horregatik EAJk berehala aintzat hartu zuen Errepublika eta behin-behineko gobernuarekin elkarrizketetan hasi zen autonomia eskatzeko Euskal Herriarentzat.
  • Bigarrren Errepublika aldarrikatu, Alfontso XIII.ak ihes egin

    1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zuten, Alfontso XIII.a Espainiakoa boteretik egotziz. Aurreko egunean, apirilaren 13an, Eibarko udaletxean jaso zuten Espainiako Bigarren Errepublikako bandera izango zena, beste hiriei aurrea hartuz.
  • Elizaren eraikinak erre eta errelijio-askatasuna aldarrikatu

    Hala nola eskoletatik erlijio-ikurrak kentzeko dekretua, gurtza-askatasuna eta estatua fedez kanpoko bihurtzea, Jesusen Lagundiaren desegitea, kanposantuak sekulartzea, ezkontza zibila eta dibortzioa onartzea, eta erlijio-taldeen eta kongregazio erlijiosoen legea. Horiek denak izugarrizko erasoak gertatzen zitzaizkien katolikoei.
  • Lizarrako bilera

    Ekainaren 14an Lizarran egindako euskal udalen biltzarrak estatutu proiektua onartu egin zuen. Proiektu hari Lizarrako Estatutua izena eman zaio geroztik. Gehiengo errepublikarra eta sozialista zuten udalak ez zuten parte hartu Lizarrako biltzarrean.
    Lizarrako Estatutua 1931ko irailean aurkeztu zen Gorteen aurrean, baina ez zuten onartu, erlijioaren gaian Konstituzioarekin bat ez zetorrelako.
  • Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeak

    Botereko hutsune errepublikano eta sozialisten arteko koalizio batek bete zuen, behin behineko gobernuak, Niceto Alcalá Zamora zelarik gobernuko presidente. Berehala Gorte Konstituziogileetarako deia egin zen, eta %70eko parte hartzearen ondoren, berriro ere, errepublikazale eta sozialisten arteko batasunak oso emaitza onak lortu zituen. Beraz, gorte nahiko ezkertiarrak hautatu ziren: esperientzia gabeko diputatu askorekin, baina baita zenbait intelektualekin ere.
  • Batzorde gestoreek euskal estatutuaren proiektua egin

    Estatutua aldatu behar izatean, gero eta indar gehiago hartzen ari zen EAJko sektore progresista errepublikarrengana eta sozialistengana hurbildu eta karlismotik aldentzen hasi zen.
  • Botoa emakumeei eman.

    1. urtean bozkatuko dute lehenengo aldiz emakumeak eta emakumeen boto emate horretan justifikatu zen eskuinaren gehiengoa. Guztiz azal-gaineko interpretazioa zen, benetako arazoa ezkerreko partiduen estrategia eta batasun falta izan zirelako.
  • Gorteek konstituzio berria onartu.

    Gorteek 368 alde eta 38 botu aurka zituela Konstituzio berria onartu zuten.
  • Dibortzioren legea onartu.

    Bi urte erreformistan eztabaida batzuk sortu ondoren, azkenean gobernuak beste lege batzuen artean dibortzioaren legea onartu zuen, eliza berehala lege honen aurka jarriko da .
  • Gorteek Nekazaritzaren Erreformarako Oinarrien legea eta Kataluniako Estatutua onartu.

    Proposamenaren arabera, latifundismoarekin amaitu eta jabe txikien klase ugari bat sortu nahian, erreforma honek nekazarien artean lurrak banatu nahi zituen.
    Katalanen autonomia eskaera politikoei erantzuteko, eta beti ere Konstituzioan lurraldearen antolaketari buruz erabakitakoa jarraituz, 1932ko irailean Estatut de Catalunya onartu zen.
  • Sanjurjoren altxamenduak porrot egin.

    1932ko abuztuan, gobernuak eragindako erreformen aurka ziren haien protesta Sevillan burututako Sanjurjoren matxinadan gorpuztu ziren. Militar haiek atxilotuak izan ziren, eta hasiera batean heriotza-zigorra ezarri bazitzaien ere, azkenik gobernuak betirako edo biziarteko kartzela-zigorra ezarri zien.
  • Casas Viejas-eko (Cadiz) nekazarien sarraskia.

    Baina protestak ez ziren eskuin aldetik bakarrik iritsi. Ezkertiarren sektoreetarik gobernuak ere presioa jaso zuen, eta nekazal erreformaren aplikazio motela izan zen, adibidez, Casas Viejas-en anarkistek egindako altxamenduaren kausa. Guardia Zibilak ekintza hartan parte hartu zuten hainbat nekazari hil zuen, eta ondorioz, Manuel Azañak gobernuko Presidenteak kargua utzi zuenez, Alcalá Zamorak Errepublikako Presidenteak Gorteak desegin eta hauteskunde berrien deialdia egin zuen.
  • Eudkal udalek Nafarroa estatututik kanpo uzten zuen proiektua onartu.

    Proiektuak hiru probintzietako udalerri gehienen babesa izan zuen, Arabakoena izan ezik, probintzia nabarmena baitzen karlisten indarra. Herri erreferendumean onartua izan ondoren, proiektua Espainiako Gorteetan aurkeztu zen 1933ko abenduan. Hala ere, ordurako, eskuindarrek zuten gehiengoa Gorteetan eta estatutu proiektua onesteko prozesua atzeratu egin zen.
  • Eskuin Autonomoen Konfederazioa Espainolaren (CEDA) fundazioa.

    Mugimendu katolikotik sortu zen, Konstituzio errepublikanoa aldatu nahi zuen, batez ere erlijio- eta hezkuntza- arloetan. Jose María Gil Roblesek zuzenduta, talde heterogeneoa zen: elizaren eginkizun soziala buruan sartuta zuten benetako kristau- demokratekin batera, apurka- apurka faxismoak erakarri zituen eskuin muturreko gizonak ere bazeuden.
  • Hauteskunde Orokorrak eskuinak irabazi.

    1. urtean alde batera utzi zuen EAJk Hego Euskal Herriko eskuinen koalizioa (katolikotasunaren eta eskuinaren balio tradizionalen defentsan sortu zen koalizio hura) eta berebiziko garaipena lortu zuen urte hartako hauteskundeetan. Autonomi estatutua, ordea, ez zen onartu eta bide horretatik kanpora geratu zen Nafarroa, bertako eskuinaren azpijokoaren ondorioz.
  • Azañaren gobernuaren dimisioa.

    Egoera ekonomiko kaskarrak bultzatuta, eta
    Errepublikako lehendakari Alcala Zamorak
    laguntza ukatu ziolarik, Azañak dimisioa
    eman behar izan zuen 1933ko irailean.
    Alcala Zamora gelditu zen gobernuaren
    buru, eta, urrian, Martinez Barriok, erradikala
    hura ere, hartu zuen agintea.
  • Falange española fundatu.

    Nahiz eta faxismo espainola E. Giménez Caballerok, Albiñanak eta Ramiro Ledesma JONSen fundatzaileak formulatu, 1933 hasi zen hartzen sendotasuna eta militantzia.
    1933ko urrian, José Antonio Primo de Riverak Falange Espainola eratu zuen Madrileko Komediaren Antzokian emandako hitzaldi batez.
  • Udal- hauteskundeak eskuinak irabazi.

    Krisi ekonomikoaren goreneko mementuan, gizarte-asaldura, miseria, Azañaren berrikuntzen osteko desengainua eta ezkerreko alderdien zatiketa ( hauteskundeetan bakoitza bere aldetik aurkeztu ziren) zirela eta, Errepublika goitik behera aldatu zen.
  • Erradikalen eta CEDAren gobernua. Erradikalizazio politikoa.

    Alemaniako nazismoaren gorakada eta Austrian sozialdemokratak zuten politika errepresiboa ikusi zenean, Espainian beldurra sentitu zuten Europako mugimendu horiek CEDArekin lotzen zituztenek, faxismoak erakartzen zituen eskuin muturreko gizonak bazeuden eta.
  • Asturiaseko eta Kataluniako iraultzak. Gerra - egoera, Generalitata eta Estatutua eten.

    Urriaren 6an, Lluis Companys Kataluniako Generalitateko presidenteak Gobernu zentralarekin hautsi zuen, bere ustez laialtasun errepublikano gutxiko indarren mende zegoen eta ( Estatu katalana aldarrikatu zuen Errepublika federal espainolaren barruan).
    Greba orokorra hasi zenetik, Espainia osoa Asturiasera begira ipini zen, han bakarrik zeudelako beharginak elkartuta eta borroka armaturako prest.
  • Franco Estatu Nagusi Zentralaren buru izendatu.

    Gerrako ministroaren aginduz, 1934an, Asturiasko iraultza sozialista zapaldu zuen. Hurrengo urtean, Estatu Nagusi Zentraleko buruzagitza hartu zuen, eta Gerrako Kontseilu Goreneko lehendakaritza bere esku gelditu zen.
  • Nekazaritzaren Erreformarako bigarren legea.

    Nejkazaritzan egin beharreko berrikuntzak isladatu ziren, hau da,alokairu txikiagoak eta segurtasun handiagoa jabe txikientzat, zergak murriztea, laguntza tekniko gehiago jabe txikientzat, etabar.
  • Lerrouxen dimisioa "estraapelo" delakoaren entzutetsuagatik,

    Eskuindarren gobernuaren barruan eskandalu handia sortu zen, Lerroux estraperloko auzi batean nahastu zelako. Lerrouxek dimisioa eman behar izan zuen, eta horrek kalte handia eragin zion berari eta bere alderdiari; azkenik, 1935eko urrian agintetik erabat baztertu zuten.
  • Korteak desegin eta hauteskundeak deitu.

    Fronte Popularraren garaipenarekin 1936ko otsaileko hauteskundeetan, berregin egin ziren EAJ eta Errepublikako gobernuaren arteko negoziazioak euskal autonomia estatutua lortzeko.
  • Fronte Popularraren garaipena hauteskundeetan.

    1936ko hauteskundeetan ezkerreko alderdiek Fronte Popularra izeneko koalizioa osatu zuten. Horrela hauteskundeak irabazi ahal izan zizkieten bananduta aurkeztu ziren eskiuindar alderdiei. Espainiako garai hartako biztanleriaren polarizazioaren erakusgai izan ziren hauteskundeok, ezkerrak botu kopuru txikiaz garaitu baitzituen eskuindar alderdiak.
  • Azañaren gobernua.

    Manuel Azañak bere laugarren gobernua osatu zuen; sozialistak kanpo gelditu ziren.
    Gobernu berria alderdi errepublikazaleek osatua zen, eta Fronte Popularreko gainerako alderdien babesa zuen Gorteetan. Hauek ziren gobernuaren helburu nagusiak: amnistia, eskuineko gobernuaren zapalkuntzaren biktimentzat; Konstituzioa errespetatzea; zergen erreforma moderatua; eta nekazari txikien eta merkatari ez aberatsen baldintzak hobetzea.
  • Falangisten atentatua. Jose Antonio Primo de Rivera kartzelan.

    Falange legez kanpo deklaratu zuen gobernuak, eta José Antonio Primo de Rivera atxilotua izan zen.
    Fe de las Jons Junta Politika delakoaren partaide gehienekin atxilotua izan zen. Legez kanpoko talde bezala akusatuak izan ziren eta, nahiz eta, epaileek akusazioari uko egin, Fronte Popularreko gobernuko agintarien esanetara kartzelan jarraitu behar izan zuen. Ez zuen askatasunik lortuko.
  • Castillo tenientea erail.

    Sozialisten ideologiarekin eta Fronte Popularraren politikarekin bat egiten zuen José Castillo tenientea erail zuten. Karlistak edo falangistak izan omen ziren. Bere lagunek, Fernando Condés Guardia Zibileko kapitainak bultzatuta, mendekua hartzea erabaki zuten.
  • Calvo Sotelo erail.

    Guardia de Asaltokoek José Calvo Sotelo eskuin joerako politikaria atxilotu eta bere kotxean erail zuten. Calvo Sotelo zen, besteen artean, gizarte giroan zegoen ordenaren falta zela eta ,armadaren parte hartzea eskatzen zuena.
  • Militarren altxamendua.

    Altxamendua 1936ko uztailaren 17an hasi zen Marokon. Franco jenerala, Fronte Popularraren gobernuak egotzita Kanariar Irletan zegoelarik, berehala abiatu zen Marokora, altxamenduaren buruan jartzeko. Uztailaren 18an penintsulatik zabaldu zen altxamendua, baina ez zuen herrialde osoan arrakasta izan. Horren ondorioz, Espainia bi alderditan banatu zen: Espainia nazionala eta Espainia errepublikazalea. Horrela hasi zen guda zibila.
  • Euskal Estatutua onartu.

    Gerra Zibilean murgilduta egon arren, Lizarrako Estatutuaren proiektuak aurrera egin zuen. Gorte murriztuetan geratzen ziren diputatu gutxi batzuek onartu zuten. Prieto sozialistak egindako testua aurrekoak baino laburragoa eta errazagoa zen, bizkorrago onartu ahal izateko. Estatutua bederatzi hilabetez bakarrik egon zen indarrean eta Bizkaian bakarrik izan zen eraginkorra.