-
Liburuak azkarrago argitaratzen ziren Gutenbergek inprentan eginiko hobekuntzei esker -
Fernando eta Elisabet ezkondu zirenean beren erregealdia hasi zen eta Aragoiko eta Gaztelako koroak batu egin ziren. -
Zorroztasun handiz aritu zen eliza-auzitegia eta heretikoak jazartzeaz arduratu ziren.
Geroago kristautasunera bihurtu nahi izan ez zuten juduen kanporaketa agindu zuten, 1492an.
Juduekin gertatu bezala, Espainiako musulmanen kanporaketa edo kristautzea agindu zuten 1502an. -
Kristobal Kolon Guanahaní izeneko uhartera iritsi zen Ozeano Atlantikoa zeharkatu ostean. Indietan zeudela uste bazuten ere, benetan kontinente berri bat aurkitu zuten: Amerika. -
Indiako Europako kolonia garaia hasi zen Vasco de Gama nabigatzaile portugaldarra Malabarko kostaldean lehorreratzearekin. -
Kristau mugimendu erlijiosoa izan zen, Alemanian XVI.mendean hasi zuen Martin Luterok, eta horrek eliza katolikoan zatiketa bat eragin zuen protestantismo izendapenean bildutako eliza eta korronte erlijioso ugari sortu ziren. -
Magallanes eta haren tripulazioa Amerikaren hegoaldera joan ziren kontinentearen ertzetik, bi itsasoak elkartzen zituen itsasartea igaro zuten eta ozeano Barean barna jarraitu zuten Filipinetaraino. Han hil zen Magallanes, eta Elkanok ordezkatu zuen espedizioaren zuzendaritza. Azken hori, Moluketara iritsi eta 1522an Espainiara itzuli zen. -
Hernán Cortés eta Xicotencatl Gazteak zuzenduriko hispano-tlaxcalar armadak Cuauhtemoc enperadorea eta Tenochtitlan hiriburua hartu zituenean. -
Inken armadak Cajamarcan Francisco Pizarrok zuzenduriko conquistadorrak harrera egin zuenean. Huascar eta Atahualpa arteko gerra zibila bukatu berria zen eta bileran espainiarrek Atahualpa preso hartu zuten. -
Nikolas Koperniko astronomoak Zeruko esferen birei buruz liburua argitaratu zuen. Liburu horretan teoria heliozentrikoa landu zuen: Eguzkia unibertsoaren erdigunea zela esaten zuena. -
Andres Vesalio medikuak De humani corporis fabrica liburua argitaratu zuen, liburua zuzeneko behaketan zegoen oinarrituta eta aurrerapen handia izan zen gizakiaren anatomiaren jakintzan. -
Eliza katolikoaren berrikuntza Europan doktrina protestanteen aurrerapena geldiarazteko erantzuna izan zen. Kontraerreforma horrela deitzen da, Martin Luterok 1517an hasitako erreforma protestanteari erantzuten diolako. -
Trentoko Kontzilioa bildu zen katolikoak eta protestanteak baketzeko. -
Johannes Kepler-ek planeten mugimenduaren legeak adierazi zituen, eta hizkuntza matematikoa txertatu zuen astronomian. -
Amsterdamen arrakasta komertzialaren gorena izan zen. Garai hartan, Amsterdam munduko oinarrizko merkatua zen. Askok lehenengo ekonomia modernoa izendatzen dute.
-
Filipe III.a errege bihurtu eta munduko inperiorik handi eta boteretsuena hartu zuen oinordetzan baina inperio hori mantentzeko barne-arazo handiak agerian geratzen hasi ziren. -
Indian egin zituen ahalegin handienak konpainia horrek. Bertan, faktoriak sortu zituen eta faktoria horietan, hainbat produktu erosten zituen, geroago Europan saltzeko: kotoia, tinduak... -
Galileo Galileik urrutiko objektuak ikusteko aukera ematen dion teleskopio bat zegoela deskubritu zuen. -
Zaldunen gerra bat izan zen, Oliver Cromwellek eta bere Santuen Batailoiak irabazi zutena, monarkiaren aldekoak garaituz. Oliver Cromwellen agindupean parlamentu berria eratu zen, non Karlos I. erregeak heriotza-zigorra jaso zuen. -
Espainiatik independizatu eta errepublika bihurtu ziren Probintzia Batuak. Zazpi probintziaz osatuta zegoen errepublika hori, eta bakoitzak bere Parlamentua zuen. -
Bakea sinatu eta Hogeita Hamar Urteko Gerra amaitu zen. Espainiak Probintzia Batuen independentzia aitortu behar izan zuen. -
Robert Boyle-k gasen portaeraren eta hutsaren ezagupenean aurrera egin zuen. Konbustiorako airea behar zela jabetu zen, eta elementu kimikoak zehaztu zituen. -
Newton-ek grabitazio unibertsalaren legea adierazi zuen: unibertsoko planeten mugimendua azaltzen da horrekin. -
Heriotzak gerra eragingo zuen oinordetza testamentua utziz, Espainiako monarkian dinastia berri bati, Borboiena, bide emango zion ondorengotza gerra.
You are not authorized to access this page.