Aro Garaikidea

  • Period: to

    Iraultza industriala

    XVIII. mendean, Euskal Herriak gorakada ekonomiko berria ezagutu zuen, neurri batean, siderurgiaren garapenari esker. Euskal Herriko industrializazio prozesu biziak, Bizkaian eta Gipuzkoan bere meategietako burdinari hasiera eman zion altzairua fabrikatzeko, eta itsasontziak, bizikletak, armak, makineria eta trenbideak eraiki ziren. XIX. mendearen erdialdean, siderurgia-enpresa desberdinak eraikitzen hasi ziren, eta horren batuketak, 1901ean, Altos Hornos de Vizcaya sortuko zuen.
  • Period: to

    Lehen Gerra Karlista

    Lehen Gerra Karlista edo lehen karlistada 1833-1840 bitartean Espainian izandako gerra zibilari deritzo. Funtsean, tronuaren ondorengotza arazoagatik suertatu zen. Euskaldun askok karlisten alde egin zuten,foruetan ezarritako euskal erakundeak ez desagertzea defendatzeko. 1839an, karlistak garaituak izan ziren.
  • Period: to

    Bigarren Gerra Karlista

    Hego Euskal Herrian eta Espainian gertatutako guda zibila izan zen. Alde batetik, Espainiako koroa aldarrikatzen zuen Karlos VII.a eta haren jarraitzaileak zeuden eta, bestetik, Amadeo I.a, Espainiako Lehen Errepublika eta Alfontso XII.aren gobernuak.
  • Period: to

    Hirugarren Gerra Karlista

    Hirugarren Gerra Karlista 1872ko apirilean hasi zen, Karlos VII.ak Espainiako koroa eskuratzeko zuen eskubidea aldarrikatu zuenean. Euskal Herrian, partida karlistek Serrano jeneralak zuzendutako armada errepublikarrari aurre egin behar izan zioten. Karlistek gerra galdu ondoren, Antonio Canovas del Castilloren gobernuak foruak ofizialki abolitu zituen 1876an, eta Euskal Herriko historian etapa berri bati eman zitzaion hasiera.
  • EAJren sorkuntza

    1893 Sabino Aranak EAJ alderdi jeltzalea sortzen du Bilboko Larrazabal baserrian. Euzko Alderdi Jeltzalea Euskal Herriko independentziaren aldeko alderdi kristaua eta errepublikarra zen. Jatorriz alderdi separatista eta katolikoa izaki, egun EAJk euskaldun, demokratiko, parte hartzaile, plural, akonfesional eta humanista modura definitzen du bere burua.
  • Period: to

    Bigarren Errepublika Hego Euskal Herrian

    Espainiako Gerra Zibilak Bigarren Errepublikaren amaiera eta Francoren diktaduraren hasiera adierazi zuen.
    Euskal Herriari dagokionez, Hego Euskal Herrian eragin izan zuen. Errepublikaren garaian antolakuntzak izan zuen bilakabidearen berezitasunik handiena ez da bakarrik karlismoaren eta abertzaletasunaren oinarri sozialak zuzpertzea, edo errepublikanismoaren eta sozialismoaren hedatzea, baizik eta egoera politiko berria sortzea, aipaturiko gertaera horiei gauzatzeko aukera eman ziena.
  • Period: to

    Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian

    Espainiako Gerra Zibilak Euskal Herrian 1936ko uztailetik 1937ko ekainera iraun zuen, estatu kolpea eman zenetik tropa frankistak Bilbora sartu eta mendebaldeko Bizkaiko mugaraino okupatu arte. Espainian gerra amaitu arte (1939ko apirila), Hego Euskal Herria erretagoardian geratu zen, elikagaien eskasia eta errepresio gogor bat pairatuz.
  • Period: to

    Frankismoa Euskal Herrian

    Frankismoak bere menpeko lurralde guztietako jendea politikoki, ideologikoki eta sozialki berdintzeko ahalegin handia egin zuen. Euskal Herriari dagokionez, espainiarra ez zen naziotasun sentimentu oro zapaldu zuten.
    Mugimendu ezkertiar zein abertzaleak debekatu eta jazartzeaz gain, erregimenak ezartzen zuen Espainia bakar eta batu horretatik urruntzen ziren edonolako ekitaldiak debekatuak ziren. Hizkuntzan izan zuen, bereziki ondorioa
  • Period: to

    Euskal gatazka

    Euskal gatazka edo Euskal Herriko gatazka XX. mendearen erdialdean abiatutako gatazka izan da, mutur banatan, batetik, Euskal Herriaren Nazio Askapenerako Mugimendua eta, bestetik, Espainiako Gobernua eta Frantziakoa elkarren aurka izan dituena. Gatazka armatu hori izan du adierazpen agerikoena eta latzena, baina tentsio horrek Euskal Herriko eta Espainiako gizarte, politika, kultura eta ekonomiako elementu eta eragile ugari ukitu ditu.
  • Period: to

    Trantsizioa Euskal Herrian

    Espainiako trantsizioa Francoren diktaduraren amaieratik hasi eta Mendebaldeko herriek demokratikotzat onartutako estatua bihurtu zen arteko denbora da. Garai honetan, Juan Carlos I.ak bere erregetza hasi zuen, frankismoaren legalitatea apurtu gabe. Gainera, garai honetan Carlos Arias Navarrok 1976eko urtarriletik uztailera lehen gobernua eratu zuen. ETAk atentatuekin jarraitzen zuen, Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa lortzeko helburuarekin.