-
XVIII.mendeko burgesiak boterea eskuratzeko urratsak emango ditu. Frantziako erregeek gerrekin jarraitzen zuten eta Alemania eta Austriako tropak Parisen sartzeko zirenean erregeak armak hartzeko agindua eman zuen. Herritarrak elizaren, Luis XVI.a erregearen eta feudalismoaren aurka altxa ziren. Euskal Herriko iparraldeko lurraldeetan matxinada honek eragin zuzena izan zuen.
-
Frantziako Inperioa eta Espainiako Erreinuen arteko guda 1808-1813 urte bitartean gauzatu zen. Carlos
IV-ak abdikatu eta Fernando VII-ak koroari uko egin ostean, Frantziako tropal sartu ziren Jose I erregearen atzetik. Gudan zehar tropa biek izugarrizko exakzioak egin zituzten. Foruak zirela medio, Euskal lurretan gertatzen ziren gudak bertako erakundeek ordaindu behar zituzten. -
1833-1840 urte bitartean. Fernando VII zendu ostean, Isabel II-ak koroa eskuratzen du. Karlosek ez du Isabel onartzen "Lege salikoa" delakoan oinarriturik. EH Karlosen alde kokatu zen, hiriburuak eta herri gutxi batzuk ezik. Liberalek irabazita, Espainia zentralizatzeko joera ezarri zuten zigorretan oinarritutako estrategiaren bidez: foruak kendu, mugak Bidasoara aldatu eta usadioak debekatu zituzten. Gudak izugarrizko eragina izan zuen EHan eta aurreko Lege zaharraren gainbehera izan zen.
-
1873-1876. Urte gatazkatsu eta aldakorrak, Saboiako Amadeo, Errepublika, II Karristada eta Alfontso XIIaren garaipena elkarren segidan. EHan, I Karlistadan nekazaritzaren gainbehera ematen bada, II Karlistadaren ostean desagertzen hasiko da, mundu nazionalista garaikide batean urtzeko. Bizkaiko burdin meategiak desamortizatu ostean, Administrazio Zentralak Bizkaiko burgesia nagusiari zein jauntxo batzuei eman zizkien euren ustiapenaz aberastu zitezen. Labe Garaiko garaian sartzen ari gara.
-
1883an Euskal Herrian Fakundo perezaguak PSOE-ren lehenengo taldea sortzen du Bilbon. 1890-92ko meategietako grebak izan ziren eta sozialismoak arrakasta handia lortu zuen langile talde honetan. 1893an Sabino Aranak PNV alderdi jeltzalea sortzen du Bilboko Larrazabal baserrian.
-
Bilakaera handia izan zuen erreibindikazio nazionalistak eta batez ere, jelkideen aldetik, autonomiarenak nola bereganatu zuen lehentasuna. Izan ere, 1930az geroztik, eta bereziki,
ll. Errepublika aldarrikatu zutenetik, autonomiaren eskabideak ordezkatu edo aitortuko zuen antzinako foruen berreskurapena. -
1936-1939. Gerra Zibila piztu zen Espainian. Gerra horren baitan Eusko Jaurlaritza indarrean zegoen, baina Bilbora frankistak iritsi zirenean bertan behera gelditu ziren neurriak. Gernikako bonbardaketa urte honetan gertatu zen. Gerra EHan 1937ko udan bukatu zen ikuspuntu militarretik, baina ondorio sakonak izan zituen hurrengo urteetan.
-
Memoria historikoaz hitz egiten dugunean sarritan mugatzen dugu hori hildakoen eta desagertuen giza esparrura.
Baina badaude beste arlo batzuk oso inportanteak: barne errepresioa (kartzelaldiak, isunak, lan depurazioak, hizkuntzen debekua...) edota erbesteratzea. Frankoren diktadurak 20 urte iraun zuen 1975 urtean ohean hil zen arte. -
60.hamarkadan hainbat herri mugimendu sortu ziren Frankoren diktaduraren kontra. ETA ere urte hauetan sortu zen euskal nazionalismoaren sustraietatik. Sindikatuen lanak ere hamarkada hauetan indarra hartu zuten: ELA, CCOO, UGT...
-
Diktadorea hil bezain laster azkartu egin ziren borrokak eta mobilizazioak, kartzeletan zeudenak askatzeko. Kartzelak hustea, Espainia osoko arazoa zen, baina Euskal Herrian egoera larriagotzen zen preso gehienak euskal hiritarrak zirelako. Hori dela eta, 1974az geroztik, behin eta berriro greba orokorrak suertatu
ziren Euskal Herrian. Greba eta mobilizazioetan beste puntu eta helburu politikoak zeuden, alderdien legalizazioaren aldekoak eta beste eskaeren gainetik ere, amnistia.