Ariketa ebaluagarria Gizarte

  • 19,979 BCE

    Willendorf-eko venusa

    Willendorfeko venusa (alemanez: Venus von Willendorf) emakumezko estatua antropomorfo txiki bat da. Willendorfetik gertu dagoen paleolitoko aztarnategi batean topatu zuen, Danubioko ibaiertzean, Josef Szombathy izeneko arkeologo austriar batek 1908an.
  • 5000 BCE

    Brontzezko gerlaria. La Bastida de les Alcusses

    La Bastida de les Alcusses herrixka K.a. IV. mendeko kokaleku bat da, Serra Grossaren hego-mendebaldeko muturrean kokatua. 1 Mogenteko mugapean dago (Valentziako probintzia, Espainia), muino luze eta isolatu baten gailurrean, itsas mailatik 741 m-ra. CV-652 Mogθ-Fontanares errepidetik sartzen da, 10,5 km-an seinalatuta. Ibilgailuan igo daiteke herriko aparkalekuraino.
  • 350 BCE

    Aljeriako labar-artea

    Aljeriako labar-artea
    Labar-pintura, labar-artea, haitzuloetako pintura edo haitzulo pintura leizeetan egindako margoa da, normalean historiaurrean egindakoa. Batik bat, animalia basatiak irudikatzen dituzte margo hauek, zaldiak, oreinak eta zezenen familiakoak, ziur aski ehizarekin lotutako erritu funtzioarekin. Munduan ezagutzen ditugun labar-pinturarik zaharrenak Erdi Paleolitokoak dira, orain dela 40.000 bat urte egindakoak.
  • 1 CE

    Laokoon eta bere semeak

    Laokoon eta bere semeak (italieraz: Gruppo del Laocoonte) Antzinako Erromaren garaiko eskultura-multzoa da,[1] Haitzurdin zuriz egina, 2,08 metroko altuera du eta egun, Vatikanoko Museotean dago. Laokoon troiar apaizaren heriotza irudikatzen du, bere bi semeekin batera itsas-sugeek itota hiltzera zigortua.