-
Asiriar erregea zen eta Asirian lau hiri nagusi zeuden: Asur, Khorsabad, Nimnud eta Ninive. Lau horietako bat Tigris ibaiaren ertzean zegoen, gaur egungo Iraken. Errege batek hiriburu berria hantxe eraikitzea erabaki zuen, hiri hura garrantzi handirik gabeko gune administratibo txiki bat zenean
-
Anakreonte poeta lirikoa agintari baten gortean bizi izan zen. Era berean, Pitagoras matematikaria jaio zen uharte berean izan zen agintari gure pertsonaia ezkutua.
-
Virgilio poeta ezagunak latinezko erromatar literaturako poemarik garrantzitsuenetakoa idatzi zuen. Idazlan horretan, pertsonaia nagusiak Troiatik alde egin eta Erroma fundatu zuela kontatzen da.
-
Mesopotamiako Hamurabi erregeak lehen lege-bilduma idatzi zuen, Pariseko museoan erakusgai dagoen basaltozko zutarria.
-
K.a. 323. urtean, Alexandro Handia hil zenean, India aldean utzitako lurrak Chandragupta Maurya enperadoreak konkistatu zituen. Mendebaldean bakea lortuta, Chandragupta Mauryak hegoaldeko lurrak konkistatzeari ekin zion.
-
Pertsonaia honek Dardanoseko Hitzarmena sinatu zuen K.a. 86. urtean, Lehen Gerra Mitridatikoari amaiera emanez.
-
Ponpeiok Pompaelo (Iruñea) hiria sortu zuen herrixka zahar baten gainean. Ponpeio erromatar jeneralak, Kraso eta beste hirugarren batekin, lehen triunbiratua eratu zuen.
-
Erromatar Inperioak 500 bat urte iraun zuen, K.a. 27. urtean hasita. Lehen enperadorearen aurretik agindu zuena sarritan agertzen da Asterix eta Obelix komikietan.
-
Gaur egungo Britainia Handian bizi ziren tribu zeltek aurre egin zieten erromatarren inbasioei. Gogor borrokatu ziren inbaditzaileen aurka, eta, une batez, Londinium (gaurko Londres) hiria ere bereganatu zuten. Kaio Suetonio Paulino gobernadore erromatarrak birrindu zituen K.a. 61. urtean.
-
Txinako Xi’an hiriko ondarerik ezagunena buztin gogortuz egindako armadaren irudiak dira.
-
Ponpeiok Pompaelo (Iruñea) hiria sortu zuen herrixka zahar baten gainean. Ponpeio erromatar jeneralak, Kraso eta beste hirugarren batekin, lehen triunbiratua eratu zuen.