-
Giza taldeak ibaien ertzetako lurrak lantzen hasi ziren.
-
Herri batez eta zenbait herrixka, zelai eta basoz osatutako estatu txikiak sortzen hasi ziren; polis izena eman zitzaien.
-
K.a. 500 urtetik, Asia Txikian, gaur egungo Turkian, kokatuta zeuden polis helenikoak Persiarren menpe egon ziren.
-
-
Mesopotamiarrek kodeetan biltzen zituzten legeak erabiltzen zituzten beren bizimodua gobernatzeko. Guztietan ezagunena Hammurabiren kodea da. Hammurabi K.a. 1.700 urte inguruan Babiloniako erregea izan zen.
-
K.a. 2380 urte inguruan, Lugalzagesik, Umma herriko printzeak, Ur, Uruk, Larsa eta Lagash herrien boterea hartu zuen, eta Sumer herrialdea lehen aldiz batzea lortu zuen.
-
Sargon I Handiaren erregetzan (K.a. 2355-2279), hiri-estatu sumertarrak batuta geratu ziren eta horrela sortu zen historiako lehen inperioa, Akaden Inperioa; zituen lurraldeak Mediterraneoa eta Turkiaraino hedatu ziren.
-
Akaden inperioaren goieneko unea Naram-Sin-en (K.a. 2254-2218) erregetzan lortu zen, baina, hura hil eta gero, barruko arazo batzuek (konspirazioak, independentziaren aldeko mugimenduak etab.)
-
K.a. 2120 urterako, Ur-Namuk III. Ur dinastia sortu zuen, eta garai horretan lehenengo zigurata eraiki zuen.
-
K.a. 5000. urte inguruan, Afrikako Erdialdeko lautadetatik zetorren giza talde bat Nilo bailaran lurra lantzen eta abereak hezten hasi zen eta herri txikiak eraikitzen hasi ziren. Herri horiek, pixkana-pixkana, elkartu egin ziren eta herri handiagoak sortu zituzten.
-
Bi erresuma sortu ziren orduan, Egipto Garaia, hegoaldean, eta Egipto Beherea, iparraldean, eta etengabe borrokan ibili ziren, hegoaldeko Menes edo Nermer erregeak K.a. 3100. urte inguruan iparraldea konkistatu eta bereganatu zuen arte.
-
Bailara inguruko basamortuek (“lur gorria”) muga naturala osatzen zuten eta, horregatik, nahiko zaila zen hortik inbasioren bat iristea. Horrela, Egiptoko kulturak 3.000 urtez iraun zuen ia aldaketarik gabe.
-
Barneko matxinadek Inperio Zaharraren suntsiketa ekarri zuten. Horren ondorioz, ezegonkortasuna nabarmena izan zen; ondoren, Erdiko Inperioa sortu zen (XI. dinastiatik XIII.era ). Garai hartan ureztatzeko lan handiak egin ziren. Hicso Asiako herriaren inbasioarekin batera, K.a. 1700 urte inguruan, bukatu zen garai hau.
-
K.a. XVI. mendearen erdialdean, Egiptoarrek inbaditzaileak botatzea lortu zuten, eta inperioa berrezarri egin zuten. Inperio Berria deiturikoa (XVIII. dinastiatik XX.era), Egiptoko Historiako garairik garrantzitsuena da, eta faraoirik ospetsuenetariko batzuek gobernatu zuten: Tutmotsis I.a, Tutmotsis II.a, Tutankamón, Ramses II.a, Ramses III.a, etab. Politika militarista erabili eta lurraldearen garapen handia lortu zuten.
-
Gerora, Egiptok barruko krisi handia nozitu zuen (nahaspila administratiboa, apaiz-kastaren esku-sartzea gobernuan, batasun politikoaren zatiketa etab), eta K.a. XI. mendearen hasieratik aurrera, “itsasoko herriak” deitutakoak inbaditzean, okerrera jo zuen. Horrek inperioaren etengabeko ahultzea eta Hirugarren bitarteko garaiaren hasiera ekarri zuen.
-
Ondoko herri batzuen, asiriar edota persiarren inbasioa jasan ondoren, Greziak Egipto konkistatu zuen (K.a. 332). Alexandro Handia hil eta gero, horren jeneral izan zen Ptolomeok dinastia bat fundatu zuen, erromatarrek bere inperioko probintzia bihurtu arte, 300 urtez gobernatuko zuena. Garai hartan, grekoa izan zen hizkuntza ofiziala, baina Egiptoko kultura errespetatu zuten, eta horri esker biziraun zuen.
-
Egiptoko Rosetta herritik hurbil, hiru alfabeto desberdin (hieroglifikoa, demotikoa eta grekoa) erabiliz garbatutako basaltozko harri bat aurkitzea -oinarrizkoa izan zen Egiptoko idazketa hieroglifikoa deszifratu ahal izateko. Rosettako harria (K.a. 196) Napoleonen armadaren soldaduak aurkitu zuten 1799an.