Antzinaroa

ANTZINAROA

  • 6000 BCE

    Mesopotamia

    Mesopotamia
    Gaur egun Irak dagoen tokian, bada bi ibairen igarobide den lautada zabal bat, Tigris eta Eufrates ibaien artean. Ibaiek hainbat meandro eta inguru zingiratsu osatzen dituzte, beren urek eta beren ibaiadarretakoek neguak hotzak izaten dira eta euri gutxi egiten du. Horixe da Mesopotamia deitu zuten.
    Duela 8.000 urte inguru, giza taldeak ibaien ertzetako lurrak lantzen hasi ziren.
  • 5000 BCE

    Bi erresuma Egipto

    Bi erresuma Egipto
    K.a. 5000 urte inguruan Afrikako lautadetatik zetorren giza taldeak Nilo Bailaran lurra lantzen eta abereak hezten hasi zen. Hasiera batean herri txikiak eraiki zituzten, pixkanaka elkartu, eta herri handiagoetan bildu ziren. Bi erresuma sortu ziren orduan, Egipto Garaia, hegoaldean, eta Egipto Beherea.
  • 3300 BCE

    Artea mesopotamian

    Artea mesopotamian
    Tenpluak adreiluz egiten ziren eta harresiz bidez inguratzen ziren, herriko gainerako guneetatik babesteko eta gune sakratua adierazteko.Hasieran, lurraren gainean eraiki ziren, baina, gero, oinarri gisa terraza moduko bat jartzen zitzaien eraikinei. Horrela, zigurat edo tenpluaren dorreak sortu ziren.
  • 3300 BCE

    Artea Egipton

    Artea Egipton
    Arkitekturan hilobiak eta tenpluak izan ziren nagusi. Harriz egiten ziren, gehiago iraun ziren.
    Mastabak izan ziren lehenengo hilobiak: piramide-enborraren formako eraikinak ziren. Gero, piramide mailakatuak egiten hasi ziren, eta elkarren gainean kokatu ziren.Eskultura, arkitektura erlijiosoarekin eta hilobietakoarekin oso lotuta zegoen. Faraoien emazteen, eskultura ugari egin ziren, kalitate handikoak gainera, eta, gehienetan, besoak gorputzari itsatsita eta hankak ekarrekin zuten.
  • Period: 3100 BCE to 100 BCE

    Egiptoko konkistatu

    Menes edo Nermer erregeak K.a. 3100 urte inguruan iparraldea konkistatu eta bereganatu zuen arte. Bailara inguruko basamortuek muga naturala osatzen zuten eta horregatik oso zaila zen hortik inbasioren bat heltzea. Horrela Egiptoko kulturak, eta ia aldaketarik gabe, 3.000 urtez iraun zuen.
  • 2380 BCE

    Politika mesopotaian

    Politika mesopotaian
    K.a. 2380 urte inguruan, Lugalzagesik, Umma herriko printzeak, Ur, Uruk, Larsa eta Lagash herrien boterea hartu zuen, eta Sumer herrialdea lehen aldiz batzea lortu zuen.
    Geroago, jatorri ezezaguneko pertsonaia batek, Sargonek, Kish herriko boterea hartu zuen eta lurralde osoa bere menpe eduki zuen.
  • 2370 BCE

    Lehenengo inperioa

    Lehenengo inperioa
    Kristo aurreko 2.370 urte inguruan, Akad herriko Sargon erregeak inguruko herriak konkistatu eta batu zituen, eta Mesopotamian lehenengo inperioa hedatu zuen.
  • 2355 BCE

    Akaden inperioa

    Akaden inperioa
    (K.a. 2355-2279), hiri-estatu sumertarrak batuta geratu ziren eta horrela sortu zen historiako lehen inperioa, Akaden Inperioa; zituen lurraldeak Mediterraneoa eta Turkiaraino hedatu ziren.
  • 332 BCE

    Greziak Egipto konkistatu

    Greziak Egipto konkistatu
    Greziak Egipto konkistatu zuen (K.a. 332). Alexandro Handia hil eta gero, horren jeneral izan zen Ptolomeok dinastia bat fundatu zuen, erromatarrek bere inperioko probintzia bihurtu arte, 300 urtez gobernatuko zuena.
  • 196 BCE

    Rosetta harria

    Rosetta harria
    Egiptoko Rosetta herritik hurbil, hiru alfabeto desberdin (hieroglifikoa, demotikoa eta grekoa) erabiliz garbatutako basaltozko harri bat aurkitzea -oinarrizkoa izan zen Egiptoko idazketa hieroglifikoa deszifratu ahal izateko. Rosettako harria (K.a. 196) Napoleonen armadaren soldaduek aurkitu zuten 1799an.