ANTZINAROA

  • Period: 100 to 50

    Garai helenistikoa

    Herriek hartzen zuten lurraldearen iparraldera Mazedonia zegoen. Bertako biztanleek atzerritartzat hartzen zituzten heleniarrak, izan ere, grekoaren antzeko hizkuntza batean mintzatzen baziren ere, beren gobernu-modua nahiko desberdina izateaz gain, oso ekonomia-maila oinarrizkoa zuten. Gainera, lurralde horretan ia ez zegoen herririk…
  • Period: 500 to 500

    Garai klasikoa

    K.a. 500 urtetik, Asia Txikian, gaur egungo Turkian, kokatuta zeuden polis helenikoak Persiarren menpe egon ziren. Horietako batzuk altxatu egin ziren, eta laguntza eskatu zieten gainerakoei, baita Atenasek eta beste polis batzuek erantzun ere. Horixe izan zen, Mediar gerren hasiera. Dario errege Persiarraren armadak menpean hartu zituen, ordea, eta Mileto suntsitu zuen, Persiarren lehen erasoei gogotik eutsi bazien ere. Gainera, Dariok gainerako polisak menpean hartzea erabaki zuen.
  • Period: 900 to 900

    Garai Arkaikoa

    Zibilizazio mizenikoa desagertu ondoren, antzinako Greziaren bizimoduaren adierazgarri gisa herrixkek baino ez zuten iraun. Ziurrenik, bailara edo eskualde bereko biztanleak inguruko tokiren batean bilduko ziren produktuak trukatzeko, jainkoak gurtzeko, lurraldearen defentsaz hitz egiteko… Horrela, K.a. 900.urtetik aurrera, herri batez eta zenbait herrixka, zelai eta basoz osatutako estatu txikiak sortzen hasi ziren; polis izena eman zitzaien.Independenteak ziren eta eskubide,