-
Duela 8.000 urte inguru, giza taldeak ibaien ertzetako lurrak lantzen hasi ziren. Apiriletik ekainera bitartean, mendietako elurra urtzen zenean, ibai horiek uhaldiak izaten zituzten, eta nahiko irregularrak izateaz gain uzta bertan behera geratzeko arriskua zekarten. Arazo hori irtenbidea emateko, garai hartako biztanleak dike eta bideen bidez uhaldiak kontrolatzen ikasi zuten; era horretara ibai ertzetik urrunago zeuden lurrak ureztatzeko erabili ahal izan zuten ura.
-
-
K.a. 5000. urte inguruan, Afrikako Erdialdeko lautadetatik zetorren giza talde bat Nilo bailaran lurra lantzen eta abereak hezten hasi zen eta herri txikiak eraikitzen hasi ziren. Herri horiek, pixkana-pixkana, elkartu egin ziren eta herri handiagoak sortu zituzten.
-
-
Bailara inguruko basamortuek (“lur gorria”) muga naturala osatzen zuten eta, horregatik, nahiko zaila zen hortik inbasioren bat iristea. Horrela, Egiptoko kulturak 3.000 urtez iraun zuen ia aldaketarik gabe
-
K.a. 3000. urte inguruan, Kretako biztanleek kobrea erabiltzen hasi ziren, eta itsasontziak eraikitzen zituzten; horiekin, inguruko herriekin merkataritza-harremanak ezarri zituzten. K.a. 2000. urte inguruan, kretatzarrek edo minostarrek, Zeus jainkoaren semearen kondairaren arabera, Minos erregearen omenez hartu zuten izena, indar handia izan zuten uharteetan eta Egeo itsasoaren kostaldean, eta Egiptoko beste lurralde batzuekin harremanak ezarri zituzten.
-
K.a 3000 urtean hasi zen. Minos erregearen omenez jarri zioten izena. Nekazaritza abeltzintza eta merkataritzan egiten zuten lan gehienak. Idazten bazekiten.
-
k.a. 2380 urte inguruan, Lugalzagesik, Umma herriko printzeak, Ur, Uruk, Larsa eta Lagash herrien boterea hartu zuen, eta Sumer herrialdea lehen aldiz batzea lortu zuen.
-
Geroago, jatorri ezezaguneko pertsonaia batek, Sargonek, Kish herriko boterea hartu zuen eta lurralde osoa bere menpe eduki zuen. Sargon I Handiaren erregetzan (K.a. 2355-2279), hiri-estatu sumertarrak batuta geratu ziren eta horrela sortu zen historiako lehen inperioa, Akaden Inperioa; zituen lurraldeak Mediterraneoa eta Turkiaraino hedatu ziren.
-
Akaden inperioaren goieneko unea Naram-Sin-en (K.a. 2254-2218) erregetzan lortu zen, baina, hura hil eta gero, barruko arazo batzuk (konspirazioak, independentziaren aldeko mugimenduak etab.) eta, besteak beste, guti, amorrita eta lullubi herrien presioek, inperioaren gainbehera bizkortu zuten.
-
Hiri-estatu batuetako agintariek (Lagash Gudea, Urukeko Utu-hegal, Urko Ur-namu etab.) guztiak botatzea lortu zuten. K.a. 2120 urterako, Ur-Namuk III. Ur dinastía sortu zuen, eta garai horretan lehenengo zigurata eraiki zuen.
-
Mesopotamiarrek kodeetan biltzen zituzten legeak erabiltzen zituzten beren bizimodua gobernatzeko. Guztietan ezagunena Hammurabiren kodea da. Hammurabi K.a. 1.700 urte inguruan Babiloniako erregea izan zen
-
Barneko matxinada Inperio Zaharraren suntsiketa ekarri zuten. Horren ondorioz, ezegonkortasuna nabarmena izan zen; ondoren, Erdiko Inperioa sortu zen (XI. dinastiatik XIII.era ). Garai hartan ureztatzeko lan handia egin ziren. Hicso Asiako herriaren inbasioarekin batera, K.a. 1700 urte inguruan, bukatu zen garai hau.
-
K.a. 900. urtetik aurrera, herri batez eta zenbait herrixka, zelai eta basoz osatutako estatu txikiak sortzen hasi ziren; polis izena eman zitzaien.
-
K.a 900 urtean hasi zen
-
k.a VI. mendean sortu zen.
-
Aroko abiapuntu zehatz gisa, Atenasko azken tiranoaren erorketa izan zeneko K.a. 510 urtea jarri ohi da.
-
K.a. 509. urtetik aurrera, gobernatzeko era berri bat ezarri zen: errepublika. Errepublikaren garaian, Erroma izugarri hedatu zen. Hedapen hori, batzuetan konkista bidez eta beste batzuetan itunen bidez, lortzen zen.
-
K.a. 509. urtetik aurrera, gobernatzeko era berri bat ezarri zen: errepublika. Errepublikaren garaian, Erroma izugarri hedatu zen. Hedapen hori, batzuetan konkista bidez eta beste batzuetan itunen bidez, lortzen zen. Ituna sinatzen zuten komunitateak Erromaren aliatu bihurtzen ziren, eta diruz eta gizonak armada erromatarrera bidaliz, parte hartu behar zuten.
-
K.a. 500 urtetik, Asia Txikian, gaur egungo Turkian, kokatuta zeuden polis helenikoak Persiarren menpe egon ziren.
-
K.a VI. mendean sortu zen
-
Dario I.ak Asia Txikiko greziarrak garaitu zituen eta greziar kontinentalen aurkako espedizio bat bidali zuen Mardonio zuela buru, baina, Maratoiko gudan garaitua izan zen K.a 490. urtean.
-
k.a 490 urtean hasi zen.
-
Mediar gerrak k.a 480 eta k.a 479 urteen hartean iraun zuen, polis batzuk atenasen kontar izan ziren mediar gerrak, Dario erregeam menpean zegoen.
-
Geroago, Jerjesek beste espedizio bat bidali zuen Atenas arpilatzera, baina K.a 480. eta K.a 479. urteetan Salaminako eta Plateako gudetan garaitua izan zen. Porrot horiek eta gero, pertsiarrek Greziatik alde egin zuten.
-
K.a V.mendean egin sortu zen.
-
Alexandro handia k.a 356an jaio zen.
-
Hiri grekoak menderaturik, eta erresumaren iparraldeko mugak baketurik, K.a. 334. urtean gerra panhelenikoa jarri zuen abian grekoen aspaldiko arerioen kontra, hots, une hartan Dario III.a Kodomano buruzagi zuen Persiar Inperio erraldoiaren kontra.
-
Ondoko herri batzuen, asiria edota persiarren inbasioa jasan ondoren, Greziak Egipto konkistatu zuen (K.a. 332). Alexandro Handia hil eta gero, horren jeneral izan zen Ptolomeok dinastia bat fundatu zuen, erromatarrek bere inperioko probintzia bihurtu arte, 300 urtez gobernatuko zuena. Garai hartan, grekoa izan zen hizkuntza ofiziala, baina Egiptoko kultura errespetatu zuten, eta horri esker biziraun zuen.
-
K.a 330 Artenaseko estadioa zenean.
-
K.a. 327. urtean, Indiaren konkista hasi zuen, eta Indus ibaiaren ertzeraino heldu zen.
-
Alexandro Handiaren heriotza urtean (K.a. 323) jartzen da. Kulturan oparotasun handiko aroa izan zen.
-
k.a 323an hil zen, 33 urtekin hil zen.
-
k.a 300 urtean Atenaseko estadioa eraiki zen.
-
K.a. 272. urterako, Erromak Italiar penintsula osoa menpean hartzea lortu zuen.
-
K.a. 272. urterako, Erromak Italiar penintsula osoa menpean hartzea lortu zuen. K.a. 264. urtean, Kartagoren kontrako Gerra Punikoak hasi ziren. Garai hartan, Kartago potentzia handia zen, bai itsasoko jardunbideetan bai merkataritzan ere.
-
K.a. 264. urtean, Kartagoren kontrako Gerra Punikoak hasi ziren. Garai hartan, Kartago potentzia handia zen, bai itsasoko jardunbideetan bai merkataritzan ere.
-
Garai honetan egokitzapen batzuk izan ziren, esate batera aktoreak antzezteko eszenatoki iraunkorrak jarriz. Honi buruzko informazio gehien duen antzokia K.a. 150. urteko Priene antzokia da.
-
Bestalde, Alexandroren inperio zaharraren ekialdea, Eufratestik Indusera, iraniar potentzia berriaren eskuetan erori zen, partiarren eskuetan alegia. Augustok Egipto hartu zuenean, K.a. 30ean, desagertu zen Alexandroren konkistekin sorturiko azken erreinua, eta Erromak beretu zuen helenismoaren ondarea, Ekialdean Partiar Inperioaren kontra defenditu behar izan zuena.
-
k.a 30an garai helenistikoa amitu zen.
-
k.a 30an Alexandro handia konkistatu zuen azken erreinua desagertu egin zen.
-
K.o. 313 urtean, Konstantino enperadoreak tolerantzia erlijiosoa aldarrikatu zuen. Teodosia enperadorearekin batera, kristautasuna Inperio osoko erlijio ofizial bihurtu zen.
-
Egiptoko Rosetta herritik hurbil, hiru alfabeto desberdin (hieroglifikoa, demotikoa eta grekoa) erabiliz garbatutako basaltozko harri bat aurkitzea -oinarrizkoa izan zen Egiptoko idazketa hieroglifikoa deszifratu ahal izateko. Rosettako harria (K.a. 196) Napoleonen armadaren soldaduek aurkitu zuten 1799an.
-
Bi erresuma sortu ziren orduan, Egipto Garaia, hegoaldean, eta Egipto Beherea, iparraldean, eta etengabe borrokan ibili ziren, hegoaldeko Menes edo Nermer erregeak K.a. 3100. urte inguruan iparraldea konkistatu eta bereganatu zuen arte.