-
Axlorreko harriak 45 000 urte inguru ditu. Gainazal lau batean, kolpe txikiak emanez, gurutzatzen diren bi marra grabatu zituzten.
-
Altxerri haitzuloan (Aia), ehunetik gora animalia daude irudikatuta, bisonteak gehienbat, baina baita elur‑oreinak, ahuntzak, azeriak, arrainak, zaldiak, uroak eta oreinak ere. Gainera, bi irudi antropomorfo ageri dira, eta hori ez da ohikoa Euskadiko labar‑artean. Grabatuek pinturek baino hobeto iraun dute, haitzuloan hezetasun handia baitago. Berriki egindako ikerketen arabera, pintura batzuek 39 000 urte izango zituzten (Europako zaharrenak).
-
Santimamiñe haitzuloa 1916. urtean aurkitu zuten. Euskadin induskatutako Historiaurreko lehen haitzuloetako bat izan zen. Haitzuloan irudikatutako animalia gehienak ikatzez eginak daudenez, beltza da kolore nagusia. Animalia gutxi batzuk horman ebakita daude. Ekain haitzuloan (Deba), duela 14 000 urte inguruko pinturak daude, eta nabarmentzekoa da animalia-mota asko daudela irudikatuta, zaldiak batez ere. Kolore erabilienak gorria eta beltza dira.
-
Badakigu garai hartan zer tribu zeuden gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean, baina ez dugu garai hartako ebidentzia arkeologiko handirik. Erromatarren aurreko herrixka ikertuenak Araban daude. Une gorena K.a. 400etik 200era bitartean izan zuten, eta zeltiberiarren eragin handia izan zuten.
-
Mesopotamian idazten hasi ziren.
-
K.a. 3500. eta 2000. urteen artean, Behe Mesopotamiako Sumer eskualdean, nekazarien kultura garrantzitsu bat garatu zen eta zenbait hiri handi sortu ziren. Hiri haiek estatu independente gisa eratu ziren.
-
K.a. IV. milurtekotik aurrera, Ilgora Emankorra izenez ezagutzen den aurreneko zibilizazio hiritar handiak sortu ziren: Mesopotamia eta Egipto.
Ibai handiek (Tigris eta Eufrates) bustitzen dituzten lur-eremu horietan, nekazaritza-produktuen ekoizpena handitu zen. Hiri handiak sortu ziren, eta artisautza eta merkataritza garatu ziren.
Zibilizazio horietan sortu zen idazkerak antzinako herrien ezagutzan asko laguntzen digu. Idazkeraren asmakuntzarekin batera, historiaren ibilbidea abiatu zen. -
Egipton jeroglifikoak idazten hasi ziren.
-
K.a. V. milurtekoan, Egiptoko lurralde osoan sakabanatuta bizi ziren. Aurrerago, K.a. 3000. urtean, Egipto Beherea eta Garaia elkartu zituen.
-
Kreta uhartean minostar kultura sortu zen. Kultura hark K.a. 2600. urtean jo zuen goiena. Uharte hartan, jauregi eder ugariko hiri bat gailendu zen, batik bat: Knosos.
-
K.a. III. milurtekoaren amaieran, Behe Mesopotamiako zenbait hirik gainerako hiriak mendean hartu zituzten: lehenik, Akad-eko erresuma sortu zen, eta, gero, Ur-eko erresuma.
-
Ur-eko erresumaren hiriburuak 200000 biztanle baino gehiago izan zituzten.
-
Nekazariak sortu zirenetik hona arazo batzuk izan dituzte.
-
Aurrerago, Goi Mesopotamiako Babilonia hiriak lurralde osoa konkistatu zuen, eta inperio bat sortu.
-
Hammurabi Babiloniako errege izan zen garaian, ezagutzen den lehen lege kodea egin zen.
-
Asiriarrek are handiagoa zen inperio bat sortu zuten zona horretan. Inperio horrek Mediterraneotik Persiar golkora arteko lurrak hartzen zituen, eta Ninive hiria zuen hiriburu.
-
·Kreta uhartean minostar kultura sortu zen. Kultura hark K.a. 2600. urtean jo zuen goiena. Uharte hartan, jauregi eder ugariko hiri bat gailendu zen, batik bat: Knosos. ·Peloponeson, mizenastar kultura sortu zuten akeoek, geroago: K.a. 1600etik 1200era bitartean.
-
Kostalde itzela eta uharte ugari zituen Greziak, eta, horregatik, greziarrak nabigatzaile trebeak bihurtu ziren. Itsasoa greziarren komunikazio- eta merkataritza-bide nagusia izan zen betidanik, eta itsasoarekiko lotura estu horrek erraztu egin zuen emigrazioa. Baina, zergatik utzi zuten greziar askok beren jaiolekua? Bada, funtsean, K.a. VIII. mendetik aurrera polisetako biztanleria hazi egin zelako, eta lantzeko lurrik gabe geratu zirelako.
-
Mazedoniak Heraldo konkistatu zuen.
-
Hammurabi Babiloniako errege izan zen garaian, ezagutzen den lehen lege-kodea egin zen.
-
K.a. V. mendean, atenastarrak persiarren aurka aritu ziren, polisa konkistatu nahi zietelako. Atenasek Persia garaitu zuen.
Persiarrek berriro eraso egin ziezaieketela eta, badaezpada ere militarki antolatzeko, Delosko Liga (K.a. 477) sortu zuten: zenbait hiriren elkartea, Atenas buru zuela. Polis bakoitzak ontziak eta dirua jartzen zituen, ontzidi bat izateko, eta Atenas zergak biltzeaz arduratzen zen, eta Delos uhartean gordetzen zituen (Delosko altxorra). -
Esparta ez zegoen ados Atenasek hegemonia izatearekin, eta, bera buru jarrita, zenbait hiriren koalizioa bultzatu zuen, Atenasi aurre egiteko: Peloponesoko Liga.
Peloponesoko Gerrak hasi ziren horrela. Amaiera latza izan zuen Atenasentzat: erabat suntsituta geratu zen, eta haren aliatuak ere bai.
Gerrek pobrezia utzi zuten. Bi hirien arteko gerrak sortu zituen. Hiri asko, tartean Atenas, tiranoen eskutan erori ziren.
Guden, finean, antzinako Greziako polis haien handitasunaren amaia izan ziren. -
Dirudienez, La Hoya herrixka (Guardia, Araba), beroien tribukoena, Euskadiko iparraldetik iritsitako familiek sortu zuten; izan ere, menditik jaitsiko ziren lur emankorren bila. Herrixka horretan aurkitutako aztarnei esker ondorioztatu da dendak eta biltegiak zeudela, elikagaiak kontserbatzeko zeramika askorekin. Horrek adierazten digu merkataritza-jarduera oso garrantzitsua izan zela eta trukean oinarritzen zela.
-
Alexandrok 20 urte zituela hil zen aita, eta Helade gehiena konkistatu berri zuen erresuma bat jaso zuen oinordetzan. Alexandrok monarkia bidezko gobernu-modua ezarri zuen Grezian.
-
Alexandrok bere armadarekin Helesponto zeharkatu zuen, Europatik Asiara igarotzeko. Troiaraino joan zen, 60 gerraontzi hartuta. Alexandro izan zen lehorrera jaisten aurrena, eta Asia jainko-jainkosek emandako ondaretzat hartzen zuela esan zuen. Gero, Akilesen hilobira eta Troiako Gerrako beste heroienera joan, eta sakrifizioak egin zituen haien omenez.
-
Asia Txikiko greziarrak Dario III.a presiar erregearen mende zeudenez, persiarren inperioari aurre eginda, kanpaina militar bati ekin zion. Hamar urteren buruan, antzinateko inperiorik handiena konkistatzera iritsi zen.
-
Dario III.ak Egipton Alexandria hiria eraiki zuen; gerora erresuma helenistikoetan aberatsena eta kulturagune nagusietakoa bihurtuko zena. Hantxe sortu zuten antzinateko liburutegirik garrantzitsuen
Egiptora iritsita, Amonen santutegira joan zen, eta apaizak, han, Amon jainkoaren semea balitz bezala hartu zuen. Erregeak galdetu zion ea Amonek unibertsoaren errege bihurtzeko patua zion gordea. Baietz erantzun zion apaizak, unibertsoko errege izatera iritsiko zela. -
Homeroren poemek (K.a. VIII. mendea) historia komun bat eman zieten, beren arbasoen balentrien eta jatorriaren berri ematen baitzieten: Iliada poemak greziarren eta troiarren arteko gerra kontatzen du (Troiako heroi Parisek Espartako erregearen emazte Helena bahitu ostean sortua). Odisea poemak Itakako errege Ulisesen abenturak ditu kontagai (Troiako gerratik itzultzeko bidaian gertatuak, hain zuzen).
-
Alexandrok Persiako inperioa inbaditu eta hango hiri handiak konkistatu zituen (Susa eta Persepolis). Gaugamelako Guduan, behin betiko garaitu zuen Dario. Plutarkok dioenez:
Persiar barbaroen jantzi tradizionalak jantzita agertu zen Alexandro jendaurrean. Bertakoen itxura izan nahi zuen, eta jende hura mazedoniarren ohiturak hartzera bultzatu. Nahaste horrek lagunduko omen zion, indarkeriak baino areago, handik alde egindakoan bere botereari egonkortasuna ematen. -
Oso gazte hil zen, 33 urterekin, paludismoak jota. Haren balentriek mito bihurtu zuten, elezaharretako heroi klasikoen pareko. Eta, horregatik, Handia goitizena eman zitzaion.
-
Euskal lurraldeak, hasieran, Hispania Ziteriorren barruan sartu zituzten erromatarrek. Erromatarrek hiriak sortu zituzten kostaldean, eta portuak eraiki (Forua Gernikako itsasadarrean eta Oiasso, Bidasoa). Barrualdean ere hiriak eraiki zituzten, gehienak Arabako probintzian. Esate baterako, Veleia. Galtzadak ere eraiki zituzten, hala nola Arabako probintziaren erditik zihoana, Pompaelo eta Flaviobriga lotzeko.
-
Porturik garrantzitsuena Oiasso zen, Bidasoa ibaiaren bokalean, Hispaniaren eta Galiaren arteko mugan. Handik gertu, gainera, zilar- eta kobre-meategiak zeuden Aiako Harrian.
You are not authorized to access this page.