-
Akearrak izan ziren kultura mizenastarrak garatu zutenak.
Akearrak erresuma txikitan antolatzen ziren.Erresuma horietako garrantzitsuena Mizenas izan zen.
Garai honetan gertatu zen Troiako gerra mitifikatua. -
Aldi horretan hiri – estatu edo polisak sortu ziren.
Polisaren elementu nagusiak hauek ziren:
-Akropolisa: lurraldean goialdean eraikitako gotorlekua.
-Agora: plaza nagusi bat zen. -
Aro arkaikoa kolonizazioa bultzatu zuen:
Mediterraneokoeta Itsaso Beltzeko kostaldean kolonia greziarrak sortu ziren. (koloniak polis independienteak ziren). -
Greziar hiriek (Atenasek, Espartak…) Pertsiar Inperioaren kontra borrokatu behar izan zuten.
-
Atenasek eta bere hiri aliatuek demokrazia ezarri zuten.( Herritar guztiek Herri Batzarrean hitz egin eta bozkatu zezaketen). Hauek ziren herritar ez ziren pertsonak:
-Emakumeak
-Esklaboak
-Aterritarrak -
Perikles Atenasko gobernuburua izan zen Periklesek demokrazia indartu zuen.
-
Atenasek eta Espartak zeukaten arazoak arteko gerra ekarri zuen, (Peloponesoko Gerra); Bi hiriek beren aliatuen babesa izan zuten. Azkenean Espartak irabazi zuen gerra.
-
Filipo II.a Mazedoniako (Greziako iparraldeko erresuma) erregea zen. Bere heriotzaren ondoren, bere seme Alejandro errege bihurtu zen.
Alejandro Handiak armada indartsua sortu zuen eta armada horrekin lurralde zabalak konkistatu zituen: Pertsia, Mesopotamia, Egipto…
Alejandro Handia hil ondoren bere armadako buruzagiek Inperioa hainbat zatitan banatu zuten, "Erresuma helenistiko" izenekoak sortuz.