-
Akearrak erresuma txikitan antolatzen ziren, eta horietako erregeek harresi handiz inguratutako jauregietan bizi ziren eta botere handia bilzu zuten. Erresuma horietako garrantzitsuena Mizenas izan zen.
Garai honetan gertatu zen Troiako gerra mitifikatua. -
Mizenastar zibilizazioa krisialdi sakon batean sartu zen K. a. urtearen inguruan, Aro Iluna deitutako aldiari hasiera emanez.
Aldi horretan hiri – estatu edo polisak sortu ziren. Polis bakoitza besteekiko independientea zen. -
Greziako lurraldearen ezaugarriak zirela eta (lurralde idor eta menditsua), nekazaritza baliabideak mugatuak ziren. Horrek kolonizazioa bultzatu zuen: Mediterraneokoeta Itsaso Beltzeko kostaldean kolonia greziarrak sortu ziren. Sortutako koloniak polis independienteak ziren, baina harremanak mantendu zituzten jatorrizko hiriekin.
-
1.0 Gerra Mediarrak
K.a. 490ean eta K. a. 480-479ean greziar hiriek (Atenasek, Espartak…) Pertsiar Inperioaren kontra borrokatu behar izan zuten. Gerra horietan eman ziren Salamina eta Maratongo gudu famatuak. 1.1 Atenasko demokrazia
Perikles Atenasko gobernuburua izan zen K. a. 461 - 429 artean. Periklesek demokrazia indartu eta Atenas bere gorenera eraman zuen. -
Alejandro Handiak armada indartsua sortu zuen eta lurralde zabalak konkistatu zituen: Pertsia, Mesopotamia, Egipto… Horren eraginez, greziar kulturaren eragina lurralde horietara guztietara iritsi zen.
-
Atenasek eta Espartak Grezia kontrolatzeko zuten lehiak bi hirien, arteko gerra ekarri zuen: Peloponesoko Gerra. Bi hiriek, gainera, beren aliatuen babesa izan zuten. Espartak irabazi zuen, eta horrek Atenasen hegemoniaren bukaera ekarri zuen.