-
Akearrak izan ziren kultura mizenastarrak garatu zutenak. Kultura hura Peloponesoko penintsulan garatu zen K. a. 1600 – 1100 artean, gutxi gora
behera.
Akearrak erresuma txikitan antolatzen ziren, eta horietako erregeek harresi
handiz inguratutako jauregietan bizi ziren eta botere handia bilzu zuten.
Erresuma horietako garrantzitsuena Mizenas izan zen.
Garai honetan gertatu zen Troiako gerra mitifikatua. -
Mizeneztar zibilizazioa krisaldi sakon bat izan zuen K. a. urtearen inguruan. Aldi horretan, hiri, estatu edo polisak sortu ziren. Polis bakoitza besteekiko independientea zen.
-
Greziako lurraldearen ezaugarriak zirela eta (lurralde idor eta menditsua),
nekazaritza baliabideak mugatuak ziren. Horrek kolonizazioa bultzatu zuen:
Mediterraneokoeta Itsaso Beltzeko kostaldean kolonia greziarrak sortu ziren.
Sortutako koloniak polis independienteak ziren. -
Greziako lurraldearen ezaugarriak zirela eta,
nekazaritza baliabideak mugatuak ziren. Horrek kolonizazioa bultzatu zuen:
Mediterraneokoeta Itsaso Beltzeko kostaldean kolonia greziarrak sortu ziren.
Sortutako koloniak polis independienteak ziren, baina harremanak mantendu zituzten jatorrizko hiriekin. -
Atenasek eta bere hiri aliatuek demokrazia ezarri zuten. Hau da, herritarren parte hartzea gobernuan. Herritar guztiek Herri Batzarrean hitz egin eta bozkatu zezaketen, legeak onartzeko eta hiriko magistratuak (agintariak) aukeratzeko.
-
Atenasek eta Espartak Grezia kontrolatzeko zuten lehiak bi hirien, arteko gerra ekarri zuen:
Peloponesoko Gerra. Bi hiriek, gainera, beren aliatuen babesa izan zuten. Espartak irabazi zuen, eta horrek Atenasen hegemoniaren bukaera ekarri zuen. -
Filipo II.a Mazedoniako erregea zen. Filipo II.ak Greziako hiriak bere boterepean jarri zituen K. a. 338an. Bere heriotzarenondoren, K. a. 336an, bere seme Alejandro errege bihurtu zen: Alejandro
Handia.
Alejandro Handiak armada indartsua sortu zuen eta lurralde zabalak konkistatu
zituen.Horren eraginez, greziar kulturaren eragina lurralde horietara guztietara iritsi zen.
Alejandro Handia K. a. 323an hil zen, eta bere armadako buruzagiek Inperioa hainbat zatitan banatu zuten. -
Aro klasikoaren barruan Gerra Mediarra, Atenaseko demokrazia eta Peloponesoko gerra gertatu zen.