-
Akearrak izan ziren kultura mizenastarrak garatu zutenak. Kultura hura
Peloponesoko penintsulan garatu zen K. a. 1600 – 1100 artean, gutxi gora
behera.
Akearrak erresuma txikitan antolatzen ziren, eta horietako erregeek harresi
handiz inguratutako jauregietan bizi ziren eta botere handia bilzu zuten.
Erresuma horietako garrantzitsuena Mizenas izan zen.
Garai honetan gertatu zen Troiako gerra mitifikatua. -
Mizenastar zibilizazioa krisialdi sakon batean sartu zen K. a. urtearen
inguruan, Aro Iluna deitutako aldiari hasiera emanez.
Aldi horretan hiri – estatu edo polisak sortu ziren. Polis bakoitza besteekiko
independientea zen.Aro lluna deitzen zaio informazio gutxi daukagulako Aro horri buruz. -
Greziako lurraldearen ezaugarriak zirela eta (lurralde idor eta menditsua),
nekazaritza baliabideak mugatuak ziren. Horrek kolonizazioa bultzatu zuen:
Mediterraneokoeta Itsaso Beltzeko kostaldean kolonia greziarrak sortu ziren.
Sortutako koloniak polis independienteak ziren, baina harremanak
mantendu zituzten jatorrizko hiriekin. -
K.a. 490ean eta K. a. 480-479ean greziar hiriek (Atenasek, Espartak…)
Pertsiar Inperioaren kontra borrokatu behar izan zuten. Gerra horietan
eman ziren Salamina eta Maratongo gudu famatuak. -
Atenasek eta bere hiri aliatuek demokrazia ezarri zuten. Hau da,
herritarren parte hartzea gobernuan. Herritar guztiek Herri Batzarrean
hitz egin eta bozkatu zezaketen, legeak onartzeko eta hiriko
magistratuak (agintariak) aukeratzeko.
Dena dela, kontutan hartu behar dugu Atenasko biztanle guztiak ez
zirela herritarrak. -
Atenasek eta Espartak Grezia kontrolatzeko zuten lehiak bi hirien, arteko gerra
ekarri zuen: Peloponesoko Gerra. Bi hiriek, gainera, beren aliatuen babesa izan
zuten. Espartak irabazi zuen, eta horrek Atenasen hegemoniaren bukaera
ekarri zuen. -
Filipo II.a Mazedoniako (Greziako iparraldeko erresuma) erregea zen. Filipo
II.ak Greziako hiriak bere boterepean jarri zituen K. a. 338an. Bere heriotzaren
ondoren, K. a. 336an, bere seme Alejandro errege bihurtu zen: Alejandro
Handia.
Alejandro Handiak armada indartsua sortu zuen eta lurralde zabalak konkistatu
zituen: Pertsia, Mesopotamia, Egipto… Horren eraginez, greziar kulturaren
eragina lurralde horietara guztietara iritsi zen.