-
Kultura hura Peloponesoko penintsulan garatu zen K. a. 1600 – 1100 artean.
Akearrak erresuma txikitan antolatzen ziren.
Garai honetan gertatu zen Troiako gerra mitifikatua. -
Aldi horretan hiri – estatu edo polisak sortu ziren.
Polisaren elementu nagusiak hauek ziren:
Akropolisa, agora, antzokia, biztanleriaren etxebizitzak, harresia eta hiriaren menpeko lurra. -
Greziako lurraldearen ezaugarriengatik, nekazaritza baliabide mugatuak zituen, eta horrek kolonizazioa bultzatu zuen.
-
Greziar hiriek Pertsiar Inperioaren kontra borrokatu behar izan zuten.
-
Atenasek eta bere hiri aliatuek demokrazia ezarri zuten. Baina, garai horretan, Atenasko biztanle guztiak ez zituzten herritarrak bezala onartzen.
Perikles Atenasko gobernuburua izan zen eta demokrazia indartu zuen. -
Atenas eta Espartaren arteko gerra izan zen, Grezia kontrolatu nahi zutelako. Hiri bakoitzak beren aliatuen babesa izan zuen. Gerra nahiko luzea izan zen eta Espartak irabazi zuen. Denak oso kaltetuta amaitu ziren.
-
Filipo II.a Mazedoniako erregea zen eta Greziako hiriak bere boterepean jarri zituen. Bere heriotzaren ondoren, bere semea errege bihurtu zen. Alejandro handiak, lurralde zabalak konkistatu zituen: Pertsia, Mesopotamia, Egipto… Horren eraginez, greziar kultura desplazatu zen.
Alejandro handia hil zenean, Inperioa hainbat zatitan banatu zuten.