-
Zazpi urteetako gerra
1756 eta 1763 artean gertatutako gerra izan zen. Garai hartako Europako botere handi guztiek hartu zuten parte, gudu-zelaietan borrokatuz, Guda honek bat egin zuen Pomeraniako gudarekin eta Frantziar eta indioen aurkako gudarekin -
Period: to
Tearen matxinada
1773ko abenduaren 16an egin zen, Bostonen (Massachusetts), eta te-kargamentu oso bat bota zen itsasora. Amerindiarrez mozorrotutako kolono-talde batek itsasora bota zuen hiru ontzi britainiarren te-karga. -
Period: to
Estatu Batuetako independentzia gerra
Estatu Batuetako Independentzia Gerra gatazka belikoa izan zen, eta Ipar Amerikako jatorrizko hamahiru kolonia britainiarrei aurre egin zien Britainia Handiko Erresumaren aurka. 1775 eta 1783 artean gertatu zen. -
Period: to
AEBko independentzia deklarazioa
1776ko Bigarren Biltzar Kontinentalean irakurri zen independentzia aldarrikapena da, honetan ordurarte Britainiar Inperioaren zati ziren eta une horretantxe Britainia Handiko Erresumarekin gerran ziharduten Ipar Ameriketako Hamahiru Koloniek euren burujabetza eta independentzia aldarrikatu zuten. Independentzia aldarrikatzeaz gain aldarrikapen honetan bi ideia nagusi ere bildu ziren: askatasuna eta berdintasuna. -
Period: to
Saratogako gudua
Saratogako gudua izan zen Estatu Batuetako Independentzia Gerran izan zen gerra-gatazka garrantzitsuenetako bat. Haren amaierak, neurri handi batean, armada kontinentalaren aldeko borrokaren azken emaitza erabakitzen lagundu zuen. -
Period: to
Versaillesko ituna. Britainia Handiak AEBren independentzia onartu
Independentziaren gerraren bigarren fasean (1778-1782). Urte horietan gerra nazioarteko gatazka ihurtu zen: Frantzia eta Espainia matxinatuen alde jarri ziren.
Horren guztiaren ondorioz, Britainiako armada posizioak galtzen hasi zen,halako batean, 1781eko udazkenean Yorktownen porrot egin zuen arte. Versaillesko ituna sinatu zuteneangerra amaitu zen, 1783an, Britainia Handiak Estatu Batuen independentzia onartu zuen itun horrekin.