-
1970eko Ley General de Educación delakoak herri txikietako eskolak hiltzera kondenatu zituen, zortzi unitate baino gutxiagoko eskolak itxiz eta kontzentrazioak bultzatuz. Eskola asko itxi egin ziren eta besteak abandonatu samar gelditu ziren.
-
1987an, Gipuzkoako eskola txikien sarea abian jarri zen. Argazkia: Gipuzkoako Eskola Txikiak
-
1990ean LOGSE ezarri zenean egoera aldatu egin zen, eskola txikiak aintzat hartu baitzituen. Legeak soilik ez, herri txikietako egoera ere aldatzen ari da.
-
Eskola Txikien I. Topaketak egin ziren Bergaran. Bizkaiko eta Gipuzkoako eskola txikietako irakasleak eta gurasoak bildu ziren eta hainbat gai jorratu eta eztabaidatu zituzten elkarrekin. Argazkia: Gipuzkoako Eskola Txikiak
-
2004-05 ikasturtearen amaieran Eskola Txikien I. Topaketak egin ziren Bergaran. Bizkaiko eta Gipuzkoako eskola txikietako irakasleak eta gurasoak bildu ziren eta hainbat gai jorratu eta eztabaidatu zituzten elkarrekin. Argazkia: Gipuzkoako Eskola Txikiak
-
Gipuzkoako 26 herri eta auzok dute gaur egun euren Eskola Txikia : Abaltzisketa, Aduna, Aginaga, Aia Andatza, Aia Lardizabal, Aizarna, Aizarnazabal, Albiztur, Alkiza, Altzo, Angiozar, Arroa, Berastegi, Berrobi, Bidegoian, Ereñozu, Errezil, Gabiria, Igeldo, Ikaztegieta, Lizartza, Oikia, Olaberria, Zerain, Zizurkil San Millan eta Zubieta. Argazkia: Mikel Iraola/Tolosaldeko Ataria