Unificacion alemana

Alemaniako Batasuna

  • Vienako Kongresua

    Vienako Kongresua
    Vienan erabakitzen da Alemaniako estatuen egoera: Germaniar Konfederazioa sortu zen eta barruan 41 estatu germaniarrak sartu ziren, hauen artean inportanteenak Prusia eta Austria. Erakunde komun bakarra izan zuten, Franfurtetko Dieta edo parlamentua
  • 1830.eko Iraultzak

    1830.eko Iraultzak
    Alemaniako Esttau ezberdinetan iraultza liberal eta nzaionalista batzuk eman ziren. Arrakasta eskasa izan zuten. Argazkian Hambacheko Jaialdia, non Alemaniako bandera sortu zuten
  • Zollverein sormena

    Zollverein sormena
    Prusiak eta iparraldeko alemaniako estatuek osatu zuten aduana-batasuna: merkatu libreko zonaldea.
  • 1848.eko "Herrien Udaberria" edo Iraultza

    1848.eko "Herrien Udaberria" edo Iraultza
    1848.eko martxotik 1849 urte amaiera arte ematen diren altxamendu liberal, nazionalistak eta sozialista ezberdinak, Germaniar Konfederazio barruko estatuetan, barne Austria eta Prusia. Porrota izan zen, nahiz eta Vienan, Metternichen dimisioarekin batera, sistema liberala indarrean jarri. Franfurteko Dietan, Germaniar Konfederazio osarako Konstituzio bat idatzi zen eta Alemaniako tronua Prusiako Erregeari eskaini zioten, baina honek uko egin zion
  • Danimarkaren kontrako Gerraren hasiera

    Danimarkaren kontrako Gerraren hasiera
    Schleswigko dukerria eta Holsteingo dukerria Danimarkako Erresumaren barruan sartuta zeuden germaniar lurraldeak izan arren. Prusiak eta Austriak gerra deklaratzen diote Danimarkari 2 dukerriak hauek beraien artean bananduta geratuko zirelarik
  • Period: to

    Prusia eta Austriaren arteko Gerra

    Danimarkaren kontrako Gerraren ostean, Prusia eta Austriaren arteko liskarrak areagotu ziren Holsteingo Dukerria menpean egotearren. Tarte honetan Prusia eta Italiaren arteko itun isilak gerrarako urratsak ematen zituen
  • Sadowako bataila

    Sadowako bataila
    Ekainaren 14ean Prusia eta Austriaren arteko guda hasi zen eta Sadowako batailan Prusiak desegin zuen Austriako ejerzitoa. Abuztuaren 23an, Pragako Bakean, Konfederazio Germaniarra desagertu zen eta Iparraldeko Alemaniar Federazioa sortu zen. Alemania osoa Prusiaren menpe egoteko, hegoaldeko estatu alemaniarrak besterik ez ziren geratzen .
  • Period: to

    Frantzia eta Prusiaren arteko Guda

  • Sedango bataila

    Sedango bataila
    Irailaren 1ean eta 2an frantziar ejerzitoak eta prusiar ejerzitoak izan zuten gudu honetan prusiarrek itzelezko garaipena lortu zuten. Napoleon IIIak errendizioa eskatu behar izan zuen. Irudian Napoleon IIIa eta Bismark daude, batailaren ostean. Prusiarren ejerzitoak izan zuen abantaila teknologikoari esker izan zen garaipen hau.
  • Alemaniako II.Inperioaren sormena

    Alemaniako II.Inperioaren sormena
    Frantziako ejerzitoa garaitu ostean eta Napoleon III preso hartu ostean, Prusiarrek aldarrikatu zuten Alemaniako Batasuna Inperio bihurtuta, Versalleseko gazteluan. Frantziako II. Inperioa ere desagertu zen honen bidez. ALSAZIA eta LORENA Frantziari kendu ostean, Alemaniako II. Reichen barruan sartu ziren