-
Musulmanek erraz garaitu zituzten bisigodoak Guadaleteko Guduan (711). Orduan, Tarikek Musari (Afrika iparraldeko gobernadorea) deitzea erabaki zuen, bisigodoen erresuma guztiz konkistatzeko.
-
urtean, laguntza eskaerari erantzunez, musulmanen armada bat sartu zen Iberiar penintsulan. Urte horretan bertan, Tarik ibn Zijad eta Musa ibn Nusair buru zituztela, Errodrigo erregea garaitu zuten eta Hispaniako lurraldearen konkista azkarrari ekin zioten.
-
Konkistatik VIII. mendera arte, Al-Andaluseko lurraldea omeiatarren inperioko probintzia edo emirerri bat bezala antolatu zen. Etapa horretan, emir bat zen Damaskoren mendeko emirerriaren burua, eta diwan batek lagunduta gobernatzen zuen.
-
Musulmanak oso azkar hedatu ziren. Lau urte baino ez zituzten behar izan Iberiar penintsularen zatirik handiena mendean hartzeko, iparraldeko eremu menditsuak izan ezik. Al-Andalus izena jarri zioten konkistatutako lurraldeari.
-
Poitiersko gudua edo Toursko gudua Poitiersetik gertu jazotako bataila bat izan zen, egungo Moussais-la-Bataille herrian; bertan, batetik, Karlos Martelek zuzenduriko franko-burgundiarren[3][4] eta akitaniarren armada konbinatu eta, bestetik, Abdul Rahman Al Ghafiqik zuzenduriko omeiar armada bat elkarren kontra gudukatu ziren, eta europarrek garaipena lortu zuten.
-
1-Urtean, abbastar dinastiak Damaskon gora egin zuenean, omeiar familiako kide batek Al-Andalusen babes hartu zuen, eta Bagdadeko Kalifa Herriarekiko independentea zen emirerri bat sortu zuen. Emir hura, Abd ar Rahman I.a, dinastia bikain bateko lehen kidea izan zen.
-
1-Urtean, Abd ar Rahman III.ak Bagdadekiko lotura oro hautsi, eta bere burua kalifa izendatu zuen. Hura izan zen Kordobako Kalifa Herriaren hasiera, eta Al-Andalusen goreneko aroa izan zen politika, ekonomia eta kultura arloan. Kalifa herriko hiriburua, Kordoba, Mendebaldeko Europako hiri garrantzitsuena izan zen.
-
VIII. mendean, kristauen talde horiek borroka egin behar izan zuten beren guneak babesteko eta, gero, Duero ibairaino eramango zituen hedapen faseari ekin zioten. Horri erantzuteko, kristau lurraldeen aurkako espedizioak antolatu zituzten musulmanek.
-
Almanzorrenak Hisham II.a kalifaren lehen ministroa, 976. eta 1002. urteen artean gobernatu zuen izan ziren.