-
Espedizio horien artetik, ospetsuenak Abd ar Rahman III. aren kalifaldikoak (929-961) eta Almanzorrenak (Hisham II.a kalifaren lehen ministroa, 976. eta 1002. urteen artean gobernatu zuen) izan ziren.
-
- urtean, laguntza eskaerari erantzunez, musulmanen armada bat sartu zen Iberiar penintsulan.
-
Musulmanek erraz garaitu zituzten bisigodoak Guadaleteko Guduan (711). Orduan, Tarikek Musari (Afrika iparraldeko gobernadorea) deitzea erabaki zuen, bisigodoen erresuma guztiz konkistatzeko.
-
Musulmanak oso azkar hedatu ziren. Lau urte baino ez zituzten behar izan Iberiar penintsularen zatirik handiena mendean hartzeko, iparraldeko eremu menditsuak izan ezik. Al-Andalus izena jarri zioten konkistatutako lurraldeari.
-
VIII. eta X. mendeen artean, Al-Andalusek gero eta independentzia handiagoa lortu zuen islamaren barruan. Hiru fase izan zituen orduko bilakaera politikoak.
-
Bandoetako batek, Errodrigo erregearen kontrakoak, Afrikako iparraldeko musulmanei laguntza eskatu zieten.
-
VIII. mendean, kristauen talde horiek borroka egin behar izan zuten beren guneak babesteko eta, gero, Duero ibairaino eramango zituen hedapen faseari ekin zioten. Horri erantzuteko, kristau lurraldeen aurkako espedizioak antolatu zituzten musulmanek.
Looking for a timeline maker?
Create timelines for projects, roadmaps, history, lessons, legal cases, and stories with Timetoast. Timetoast is a timeline maker for work, school, research, and stories.