-
Musulmanen armada bat sortu zen Iberiar penintsulan. Urte horretan bertan, Tarik ibn Zijad eta Musa ibn Nusair buru zituztela, Herrodrigo erregea garaitu zuten eta Hispaniako lurraldearen konkista azkar ekin zioten.
-
Musulmanek erraz garaitu zituzten bisigodoak Guadaleteko guduan. Orduan, Tarikek Musari (Afrika iparraldeko gobernadorea) deitzea erabaki zuen, bisigodoen erresuma guztiz konkistatzeko.
-
Konkista Europara zabaltzen saiatu ziren, baina frankoek garaitu egin zituzten Poitiersen. Porrot haren ondoren, musulmanek atzera egin zuten, Iberiar penintsularaino.
-
Konkistatik VIII. mendera arte, Al-Andaluseko lurraldea omeiatarren inperioko probintzia edo emirerri bat bezala antolatu zen.
Etapa horretan, emir bat zen Damaskoren mendeko emirerriaren burua, eta diwan batek lagunduta gobernatzen zuen. -
Musulmanek oso azkar hedatu ziren. Lau urte baino gehiago ez zuten behar Iberiar penintsularen zatirik handiena kokistatzeko, iparraldeko eremu menditsuak izan ezik. Al-Andaluz izena jarri zioten.
-
Abbastar dinastiak Damaskon gora egin zuenean, omeiar familiako kide batek Al-Andalusen babes hartu zuen, eta Bagdadeko Kalifa Herriarekiko independentea zen emirerri bat sortu zuen. Emir hura, Abd ar Rahman I.a, dinastia bikain bateko lehen kidea izan zen.
-
Abd ar Rahman III.ak Bagdadekiko lotura oro hautsi, eta bere burua kalifa izendatu zuen. Hura izan zen Kordobako Kalifa Herriaren hasiera, eta Al-Andalusen goreneko aroa izan zen politika, ekonomia eta kultura arloan. Kalifa herriko hiriburua, Kordoba, Mendebaldeko Europako hiri garrantzitsuena izan zen.
-
Musulmanek kristau lurraldeen aurkako espedizioak antolatzen zuten. Bera ospetsua zen horretan.
-
Hisham II.a kalifaren lehenengo ministroa izan zen.