-
VIII. mendearen hasieran, Iberiar penintsulan kokatutako bisigodoen erresuma gerra zibilean zegoen, tronurako ondorengotza zela eta. Bandoetako batek, Errodrigo erregearen kontrakoak, Afrikako iparraldeko musulmanei laguntza eskatu zieten.
-
Musulmanek erraz garaitu zituzten bisigodoak Guadaleteko Guduan (711). Orduan, Tarikek Musari (Afrika iparraldeko gobernadorea) deitzea erabaki zuen, bisigodoen erresuma guztiz konkistatzeko.
-
Konkista Europara zabaltzen saiatu ziren, baina frankoek garaitu egin zituzten Poitiersen. Porrot haren ondoren, musulmanek atzera egin zuten, Iberiar penintsularaino.
-
VIII. eta X. mendeen artean, Al-Andalusek gero eta independentzia handiagoa lortu zuen islamaren barruan. Hiru fase izan zituen orduko bilakaera politikoak.
-
III. mendean, Abd ar Rahman III.ak Bagdadekiko lotura oro hautsi, eta bere burua kalifa izendatu zuen.