-
Laguntza eskaerari erantzunez, musulmanen armada bat sartu zen Iberiar penintsulan. Tarik ibn Zijad eta Musa ibn Nusair buru zituztela, Errodrigo erregea garaitu eta Hispaniako lurraldearen konkista azkarrari ekin zioten.
-
Guadaleteko guduan, musulmanek erraz garaitu zituzten bisigodoak. Orduan, Tarikek erabaki zuen, bisigodoen erresuma guztiz konkistatzeko, Afrika iparraldeko gobernadoreari deitzea; Musari.
-
Al-Andalusek gero eta independentzia handiagoa lortu zuen islamaren barruan. Hiru fase izan zituen:
711-756- Mendeko Emirerria
756-929- Emirerri Independentea
929-1031- Kalifa Herria -
Karlos Martelek zuzenduriko franko burgundiarren eta akitaniarren armada konbinatu bat, eta bestetik, Abd ar Raham zuzenduriko omeiar armada bat elkarren kontra gudukatu ziren. Europarrek lortu zuten garaipena.
-
VIII. mendean, kristauen talde horiek borroka egin behar izan zuten beren guneak babesteko , eta Duero ibairaino eramango zituen faseari ekin zioten. Espedizio horien artetik, ospetsuenetariko bat Abd ar Rahman III. aren kalifaldikoa izan zen.