-
- urtean, laguntza eskaerari erantzunez, musulmanen armada bat sartu zen Iberiar penintsulan. Urte horretan bertan, Tarik ibn Zijad eta Musa ibn Nusair buru zituztela, Errodrigo erregea garaitu zuten eta Hispaniako lurraldearen konkista azkarrari ekin zioten.
-
Guadaleteko guduan, musulmanek erraz garaitu zituzten bisigodoak, orduan erabaki zuen Tarikek Muza deitzea, Afrikako iparraldeko gobernadorea zena, bisigodoen erresumaren konkista osatzeko. -
VIII. eta X. mendeen artean, Al-Andalusek gero eta independentzia handiagoa lortu zuen islamaren barruan. Hiru fase izan zituen orduko bilakaera politikoak.
-
Poitiersko gudua edo Toursko gudua Poitiersetik gertu jazotako bataila bat izan zen, egungo Moussais-la-Bataille herrian; bertan, batetik, Karlos Martelek zuzenduriko franko-burgundiarren eta akitaniarren armada konbinatu bat eta, bestetik, Abdul Rahman Al Ghafiqik zuzenduriko omeiar armada bat elkarren kontra gudukatu ziren, eta europarrek garaipena lortu zuten. -
Espedizio horien artetik, ospetsuenak Abd ar Rahman III. aren kalifaldikoak (929-961) eta Almanzorrenak (Hisham II.a kalifaren lehen ministroa, 976. eta 1002. urteen artean gobernatu zuen) izan ziren.