-
Guadaleteko gudua 711ko uztailaren 19 eta 26 artean Iberiar penintsulan, Guadalete ibaitik gertu, gertaturiko gudua izan zen, non Roderiko bisigodoen azken erregea Tarik ibn Zijadek zuzenduriko islamdar armadak menderatua izan zen. Porrota hain zen erabatekoa ezen Bisigodoen Erresuma penintsulatik desagertu baitzen.
-
Bandoetako batek, Errodrigo erregearen kontrakoak, Afrikako iparraldeko musulmanei laguntza eskatu zieten.
-
732ko urriaren 10ean, Karlos Martelek zuzendutako tropa frankoek 20 urte lehenago Iberiar penintsulatik Europan sartutako armada musulmana garaitu zuten Toursen, Poitiers inguruan. Garaipen honekin lortu zuten Omeiatar Kalifatoko soldaduen aurrerapen geldiezina geldiaraztea.
-
Al-Andaluseko Estatua era zentralizatuan antolatu zen kalifen botere autokratikotik, fededunen agintaritza gorenetik. Kalifek botere espirituala eta tenporala batu zituzten, eta botere hori ekonomia, justizia, militar eta atzerri politika esparruetara hedatu zen.
-
Kordobako emir eta kalifa eta omeiar leinuko printze Al-Andalusekoa zen. Hogeita bi urte besterik ez zituela ailegatu zen tronura eta hurrengo berrogeita hamar urtez omeiar leinuko printzerik boteretsuena zen.