-
VIII. mendearen hasieran, Iberiar penintsulan kokatutako bisigodoen erresuma gerra zibilean zegoen, tronurako ondorengotza zela eta. Bandoetako batek, Errodrigo erregearen kontrakoak, Afrikako iparraldeko musulmanei laguntza eskatu zieten. -
Musulmanek erraz garaitu zituzten bisigodoak Guadaleteko Guduan (711). Orduan, Tarikek Musari (Afrika iparraldeko gobernadorea) deitzea erabaki zuen, bisigodoen erresuma guztiz konkistatzeko. -
VIII. eta X. mendeen artean, Al-Andalusek gero eta independentzia handiagoa lortu zuen islamaren barruan. Hiru fase izan zituen orduko bilakaera politikoak.
-
Abd ar Rahman III. aren kalifaldikoak (929-961) eta Almanzorrenak (Hisham II.a kalifaren lehen ministroa, 976. eta 1002. urteen artean gobernatu zuen) izan ziren.