Aintzinateko Grezia

  • Period: 3000 BCE to 1150 BCE

    Aro Minoiko eta Mizenastarra

    Lehen idazkerak agertu ziren, Lineal A eta Lineal B.
    Polisak agertu aurretik hiritxo harresitu batzuk zeuden.
    Inguruko lurraldeekin merkataritza egiten hasi ziren.
  • Lineal A idazkeraren agerpena
    1625 BCE

    Lineal A idazkeraren agerpena

    Kretako hegoaldean agertu zen.
    Toki batzuetan lineal B idazkerarekin batera garatu zen.
  • Lineal B-ren agerpena
    1450 BCE

    Lineal B-ren agerpena

    Kretan hasi ziren erabiltzen 1450 urtean. Lineal A-rekin batera agertu zen. Greziako hizkuntza idazteko alfabetoa erabiltzearen aurretik izan zen hainbat mendez.
  • Period: 1150 BCE to 800 BCE

    Aro iluna

    Aro iluna deitzen da ez dagoelako garai honetako informazio askorik. Idatzizko testuak desagertu ziren.
    Itsaso bidezko merkataritza desagertu zen.
    Polisen aurreko hirixka asko utzi ziren.
  • Alfabetoaren agerpena
    800 BCE

    Alfabetoaren agerpena

    Alfabetoa erabiltzen hasi zenean, K.A 800 urtean, Grezia osoan erabilia izan zen. Greziar alfabetoak 24 letra ditu.
  • Koloniaren lehen hedapena
    800 BCE

    Koloniaren lehen hedapena

    Greziako lurrak ez zirenez emankorrak, lehen hedapenean koloniak egin zituzten Mediterraneoan: Espainia, Frantzia, Italia, Afrika...
  • Period: 800 BCE to 490 BCE

    Aro arkaikoa

    Polisak sortu ziren eta horrekin abertzaletasuna sortu zen.
    Lurra ez zenez emankorra, itsasontziak hartu eta itsasora joan ziren lur berrien bila. Ere biztanle gehiegi zeudenez, lur berriak aurkitu behar izan zituzten eta horrela kolonizazioa hasi zen. Koloniek jatorrizko polisekin lotura zuten.
    Herri berriekin merkataritza trukeak egiten zituzten.
  • Lehenengo mediar gerra
    492 BCE

    Lehenengo mediar gerra

    Lehen mediar gerra Greziako persiar inbasioan izan zen, gerra mediarretan. K.a. 492an hasi zen. K.a.. 490ean Marathongo gerran Atenasko garaipen erabakigarriarekin amaitu zen.
  • Period: 490 BCE to 334 BCE

    Aro klasikoa

    Polisak gero eta gehiago hedatzen ziren, eta handiena izateko lehia handia zegoen eta haien arteko gerra asko zeuden.
    Polisen arteko aliantzak sortu ziren eta horiek liga deitzen ziren.
    Gatazka guztien atzean Atenas eta Esparta zeuden.
    Gerrak lehorretik zein itsasotik ematen ziren.
  • 2. gerra mediar gerra.
    482 BCE

    2. gerra mediar gerra.

    Bigarren gerra medikoa Antzinako Greziako persiar inbasioan izan zen, bi urte iraun zuena, baina azkenean Greziarrek irabazi zuten.
  • Peloponesoko gerra
    431 BCE

    Peloponesoko gerra

    Peloponesoko gerra antzinako Greziako gatazka militar bat izan zen, Deliar Ligak eta Peloponesoko Ligak osatutako hiriak inbaditzen zituena. Historialariek hiru fasetan banatu dute gerra: Atikaren inbasioa, Sirakusarako espedizioa eta Dezeliako gerra.
  • Korintoko gerra
    395 BCE

    Korintoko gerra

    Korintoko Gerra K.a. 395 eta 386 artean gertatutako gudu batzuk izan ziren. bertan, Espartak Atenas, Korinto, Argos eta Beoziar Konfederazioaren (Tebasek zuzendutakoa) aurka joan zen, Persiar Inperioak ekonomikoki lagunduta.
  • Filipo II-aren heriotza
    336 BCE

    Filipo II-aren heriotza

    Alexandro handiaren aita zen eta K.A. 336. urtean hil zen.
    K.A. 338. urtean aliatutako Atenas eta Tebas garaitu zituen Queroneako gerran.
  • Period: 334 BCE to 30 BCE

    Aro helenistikoa

    Gerren ostean polisak ahuldu ziren.
    Mazedonia erresuma indartsuak dena konkistatu zuen.
    Alexandro handiak erresuma hedatu zuen Asia eta Afrikarantz.
    Lur asko lortu zituen baina oso gazte hil zen.
    Bere inperioa erresumetan banatu zuen.
  • Greziar kolonien 2. hedapena
    330 BCE

    Greziar kolonien 2. hedapena

    Alexandro handia Mazedoniatik heldu zen eta polisak ahulduta zeudenez, dena inbaditu zuen eta Indiaraino heldu zen bere inperioa
  • Alexandro handiaren heriotza
    323 BCE

    Alexandro handiaren heriotza

    Alexandro handia Filipo II-ren semea zen, eta K.A. 323. urtean hil zen 32 urterekin. Persiako inperioa garaitu zuen eta lurralde pila lortu zituen Greziatik Indiaraino.