Download

Aintzinaroan izandako aginte moduak

  • 2180 BCE

    EGIPTO (K.a. 2180 - K.a. 1570)

    EGIPTO (K.a. 2180 - K.a. 1570)
    Egipton teokrazia zegoen. Teokrazia deituriko aginte modu hau, jainkoan eta erlijioan oinarritzen da. Errege bat du buru eta boterea bere oinordekoei pasatzen die.
    Egiptoko erregeek botere erlijiosoa eta politikoa bere eskutan biltzen zuten.
  • 900 BCE

    GREZIA (K.a. 900 - K.a. 753)

    GREZIA (K.a. 900 - K.a. 753)
    Greziako Atenasen, monarkia eman zen. Monarkia agintari bakarra duen aginte modua da.
    Agintaria herriak aukeratzen du. Historian zehar botere guztia bere esku izan dezake edo, gaur egun bezala, legebiltzarrarekin elkarbanatuta.
  • 753 BCE

    ERROMA (K.a. 753 - K.a. 510)

    ERROMA (K.a. 753 - K.a. 510)
    Erroman, monarkia ageri izan zen.Monarkia agintari bakarra duen aginte modua da.
    Agintaria herriak aukeratzen du. Historian zehar botere guztia bere esku izan dezake edo, gaur egun bezala, legebiltzarrarekin elkarbanatuta
  • 752 BCE

    GREZIA (K.a. 752 - K.a. 621)

    GREZIA (K.a. 752 - K.a. 621)
    Greziako Atenasen, oligarkia eman zen. Oligarkia, gutxiengo batek boterea duen aginte modua
    Gutxiengo aberats baten eskuetan dago boterea, hauek dutelako agintari izateko aukera. Legeak eta justizia hauen eskuetan daude eta herriaren partaidetza bakarra apella deituriko biltzarraren esku dago (baina aholkulari gisa soilik)
  • 700 BCE

    EUSKAL LURRALDEAK (K.a. 700 - K.a. 30)

    EUSKAL LURRALDEAK (K.a. 700 - K.a. 30)
    Eusklal lurraldeetan,
    Erromatar Inperioaren mendeko bihurtu arte, iparraldeko lurraldeak klanez osatutako tribuetan antolatuta zeuden. Lotura etnikoak eta kulturalak zituzten, baina batasun politikorik gabe. Klana arbaso bereko familiek osatzen zuten. Agintea zaharren kontseiluak zuen, eta horrek hartzen zituen erabaki nagusiak. Tribu bakoitzak buruzagi bat izaten zuen. Horrez gain, burdin aroan Europatik etorritako herriak burdina ekartzeaz gain leinu antolaketa ere ekarri zuten.
  • 630 BCE

    GREZIA (K.a. 630 - K.a. 219)

    GREZIA (K.a. 630 - K.a. 219)
    Greziako Espartan, oligarkia egon zen. Gutxiengo batek boterea duen aginte modua
    Gutxiengo aberats baten eskuetan dago boterea, hauek dutelako agintari izateko aukera. Legeak eta justizia hauen eskuetan daude eta herriaren partaidetza bakarra apella deituriko biltzarraren esku dago (baina aholkulari gisa soilik)
  • 620 BCE

    GREZIA (K.a. 620 - K.a. 508)

    GREZIA (K.a. 620 - K.a. 508)
    Greziako Atenasen, tirania egon zen. Agintari baten mugarik gabeko boterean oinarritzen den gobernu-era.
    Herritarren iritziak eta eskubideak errespetatu ez ezik zapaldu ere egiten ditu.
    Antzinaroan Grezian barne arazoak ugaritzen zirenean diktadurak ezartzeko baimena zegoen, epe labur batez agintari bakarrak, tiranoak biltzen zuen botere guztia.
  • 509 BCE

    ERROMA (K.a. 509 - K.a. 55)

    ERROMA (K.a. 509 - K.a. 55)
    Erroman, errepublika eman zen. Errepublika, herriak boterean zuzenean parte hartzen duen aginte modua da.
    Aginte burua hiritarrek aukeratzen dute. Errepublikan ez dago erregerik. Aginte gorena, gobernua, hautatutako bi kontsulek zuten eta legeak Senatuak egiten zituen. Erromako errepublikan hasieran Erromako errepublikan urte askotan senatari izateko aberatsa izan behar zenez, oligarkia dela esan ohi da, taldetxo batek agintzen duelako.
  • 410 BCE

    GREZIA (K.a. 410 - K.a. 346)

    GREZIA (K.a. 410 - K.a. 346)
    Greziako Atenasen, oligarkia eman zen. Oligarkia, gutxiengo batek boterea duen aginte modua
    Gutxiengo aberats baten eskuetan dago boterea, hauek dutelako agintari izateko aukera. Legeak eta justizia hauen eskuetan daude eta herriaren partaidetza bakarra apella deituriko biltzarraren esku dago (baina aholkulari gisa soilik)
  • 54 BCE

    ERROMA (K.a. 54 - K.a. 28)

    ERROMA (K.a. 54 - K.a. 28)
    Erroman, diktadura egon zen. Diktadura, agintari baten mugarik gabeko boterean oinarritzen den gobernu-era da.
    Herritarren iritziak eta eskubideak errespetatu ez ezik zapaldu ere egiten ditu.
    Erroman errepublika garaian barne arazoak ugaritzen zirenean diktadurak ezartzeko baimena zegoen, epe labur batez agintari bakarrak biltzen zuen botere guztia.
  • 29 BCE

    EUSKAL LURRALDEAK ( K.a. 29 - K.o. 476)

    EUSKAL LURRALDEAK  ( K.a. 29 - K.o. 476)
    Euskal lurraldeetan monarkia zegoen,
    bertan, enperadoreak zuen aginte burua eta horretarako ez zen aukeraketarik egiten enperadoe txandaketa oinordekotzan oinarritzen zen. Erromatar inperioan, eta beraz, euskal lurraldeetan ez zen herritarren partaidatza onartzen.
  • 27 BCE

    ERROMA (K.a. 27 - K.o. 0476)

    ERROMA (K.a. 27 - K.o. 0476)
    Erromatar Inperioan enperadoreak zuen aginte burua eta ez zen horretarako aukeraketarik egiten. Enperadore-txandaketa
    oinordekotzan oinarritzen zen.
    Enperadoreak botere guztiak bereganatzen zituen. Horrela, enperadorea era berean lege-egilea eta epaile nagusia zen.
    Erromatar Inperioan, beraz, ez zen herritarren partaidetzarik onartzen.
  • 507

    GREZIA (K.a. 507 - K.a. 411 )

    GREZIA (K.a. 507 - K.a. 411 )
    Greziako Atenasen, demokrazia eman zen. Demokrazia, herritarrek agintariak hautatzen dituztenean da.
    Boterea banatua dago, agintariak ez du botere guztia bere esku. Herritarrek parte hartzeko eskubidea dute.
    Informazioa aztertu ondoren esan dezakegu bi demokrazien artean berdintasun hauek daudela: ordezkariak hiritarrak hautatzen dituztena, eta erabakiak ere hiritarrak hartzen dituztela.
    Ordezkaritzan ere Antzinako Atenasen hiritarrek bakarrik zuten boto eskubidea.