-
Kreta uhartean minostar kultura sortu zen. Kultura hark K.a. 2600. urtean jo zuen goiena. Uharte hartan, jauregi eder ugariko hiri bat gailendu zen, batik bat: Knosos.
-
Babilonia Behe Mesopotamiako hiri zahar bat zen, Hilla hiri modernotik gertu kokatua.
-
Peloponeson, mizenastar kultura sortu zuten akeoek, geroago: K.a. 1600etik 1200era bitartean.
-
-
-
Persiarrek berriro eraso egin ziezaieketela eta, badaezpada ere militarki antolatzeko, Delosko Liga (K.a. 477) sortu zuten: zenbait hiriren elkartea, Atenas buru zuela. Polis bakoitzak ontziak eta dirua jartzen zituen.
-
-
-
-
Egiptoarrek sortu zuten idazkera hieroglifikoa. Idazkera horretan, soinuak, hitzak eta ideiak irudien edo piktogramen bidez adierazten zituzten. Testu ofizialetan eta erlijio-testuetan erabiltzen zuten, eta harri gainean edo hormetan zizelkatzen eta margotzen zuten. Forma sinplifikatuago bat erabiltzen zuten papiro, ehun edo zur gainean idazteko: idazkera hieratikoa.
-
Idazkera kuneiformea Mesopotamian garatu zen. Silaba baten balio fonetikoa zuten zeinuetan oinarritzen zen. 2 000 zeinu inguru zituzten, eta zeinu horietako 600 erabiltzen zituzten gehien. Idazteko puntzoi baten bidez ebakidurak egiten ziren buztinezko oholtxo umel batean; ondoren, eguzkitan lehortzen zuten.