-
Lehen kultura hasi zen. -
-
Afrikako Erdialdeko lautadetatik zetorren giza talde bat Nilo bailaran lurra lantzen eta abereak hezten hasi zen eta herri txikiak eraikitzen hasi ziren. Herri horiek, pixkana-pixkana, elkartu egin ziren eta herri handiagoak sortu zituzten. Bi erresuma sortu ziren orduan, Egipto Garaia, hegoaldean, eta Egipto Beherea, iparraldean, eta etengabe borrokan ibili ziren, hegoaldeko Menes edo Nermer erregeak.
-
Eguneroko bizitzaren gertaerak erregistratzeko beharra sortu zen. Horrek, idazketaren lehenengo adierazpenak ekarri zituen. Puntzoien bidez buztin zatietan kontabilizatu nahi izaten zituzten gauzen marrazten hasi ziren. Piktogramak ziren. Zeinuak goitik behera marrazten ziren, gero zeinuak horizontalean marraztea hobe izan zitekeela pentsatu zuten. Irakurtzen eta idazten zekiten pertsonak eskribak ziren. Idazten ikastea nahiko zaila zen. Aberatsek eskolara bidaltzen zituzten beren semeak -
Iparraldea konkistatu eta bereganatu zuen arte. Inguruko basamortuek muga naturala osatzen zuten eta horregatik oso zaila zen hortik inbasioren bat heltzea. Horrela Egiptoko kulturak, eta ia aldaketarik gabe, 3.000 urtez iraun zuen.
-
Umma herriko printzeak, Ur, Uruk, Larsa eta Lagash herrien boterea hartu zuen, eta Sumer herrialdea lehen aldiz batzea lortu zuen.
-
Sargonek, Kish herriko boterea hartu zuen eta lurralde osoa bere menpe eduki zuen. Sargon I erregetzan, hiri-estatu sumertarrak batuta geratu ziren eta horrela sortu zen historiako lehen inperioa, Akaden Inperioa; zituen lurraldeak Mediterraneoa eta Turkiaraino hedatu ziren. Akaden inperioaren goieneko unea Naram-Sin-en erregetzan lortu zen, baina, hura hil eta gero, barruko arazo batzueketa, besteak beste, guti, amorrita eta lullubi herrien presioek, inperioaren gainbehera bizkortu zuten. -
Hiri-estatu batzuetako agintariek guztiak botatzea lortu zuten. K.a. 2120 urterako, Ur-Namuk III. Ur dinastia sortu zuen, eta garai horretan lehenengo zigurata eraiki zuen. Adreiluzko dorre izugarriak ziren. Elkarren gainean mailakatutako terraza moduko batzuek osatzen zuten, eskaileren bidez komunikatzen ziren eta azken mailan santutegi bat zuten. Tenplu erlijiosoak izateaz gain behatoki astronomiko bezala erabiltzen ziren ere . -
-
-
Barneko matxinadek Inperio Zaharraren suntsiketa ekarri zuten. Horren ondorioz, ezegonkortasuna nabarmena izan zen; ondoren, Erdiko Inperioa sortu zen. Garai hartan ureztatzeko lan handiak egin ziren. Hicso Asiako herriaren inbasioarekin batera, K.a. 1700 urte inguruan, bukatu zen garai hau.
-
Mesopotamiarrek kodeetan biltzen zituzten legeak erabiltzen zituzten beren bizimodua gobernatzeko. Guztietan ezagunena Hammurabiren kodea da. Hammurabi K.a. 1.700 urte inguruan Babiloniako erregea izan zen. Kodea dioritazko harri batean grabatuta dago. Hammurabi eta Samas jainkoen irudiak ditu apaingarri. Semitaz idatziriko 282 artikulu dauzka, eta ezagutzen den lege bildumarik zaharrena da. -
Gunerik garrantzitsuenak iparraldean dagoen Harrappa eta hegoaldeko Mohenjo-Daro hiriak izan ziren. Garai hartan Mohenjo-Daro ibaiaren ertzetan kokatzen zen. 50.000 biztanle inguru zituen, beraz, munduko metropolirik handienetako bat zen.
-
Egiptoarrek inbaditzaileak botatzea lortu zuten, eta inperioa berrezarri egin zuten. Inperio Berria deiturikoa, Egiptoko Historiako garairik garrantzitsuena da, eta faraoirik ospetsuenetariko batzuek gobernatu zuten: Tutankamón, Ramses II.a, etab. Politika militarista erabili eta lurraldearen garapen handia lortu zuten. -
-
-
-
-
-
-
Ziniska printzesa espartarrak lehen emakumezko txapeldun olinpikoa izan zen. -
Ondoko herri batzuen, asiriar edota persiarren inbasioa jasan ondoren, Greziak Egipto konkistatu zuen. Alexandro Handia hil eta gero, horren jeneral izan zen Ptolomeok dinastia bat fundatu zuen, erromatarrek bere inperioko probintzia bihurtu arte, 300 urtez gobernatuko zuena. Garai hartan, grekoa izan zen hizkuntza ofiziala, baina Egiptoko kultura errespetatu zuten, eta horri esker biziraun zuen.
-
-
-
-
-
-
-
You are not authorized to access this page.