-
Akearrak izan ziren kultura mizenastarrak garatu zutenak. Kultura hura Peloponesoko penintsulan garatu zen K. a. 1600 – 1100 artean, gutxi gora behera.
-
Mizenastar zibilizazioa krisialdi sakon batean sartu zen K. a. urtearen inguruan, Aro Iluna deitutako aldiari hasiera emanez.
Aldi horretan hiri – estatu edo polisak sortu ziren. Polis bakoitza besteekiko independientea zen -
Greziako lurraldearen ezaugarriak zirela eta (lurralde idor eta menditsua), nekazaritza baliabideak mugatuak ziren. Horrek kolonizazioa bultzatu zuen: Mediterraneokoeta Itsaso Beltzeko kostaldean kolonia greziarrak sortu ziren.
-
-
Pertsiar Inperioaren kontra borrokatu behar izan zuten. Gerra horietan eman ziren Salamina eta Maratongo gudu famatuak.
-
Perikles Atenasko gobernuburua izan zen K. a. 461 - 429 artean. Periklesek demokrazia indartu eta Atenas bere gorenera eraman zuen.
-
Atenasek eta Espartak Grezia kontrolatzeko zuten lehiak bi hirien, arteko gerra ekarri zuen: Peloponesoko Gerra. Bi hiriek, gainera, beren aliatuen babesa izan zuten
-
Filipo II.a Mazedoniako (Greziako iparraldeko erresuma) erregea zen. Filipo II.ak Greziako hiriak bere boterepean jarri zituen K. a. 338an. Bere heriotzaren ondoren, K. a. 336an, bere seme Alejandro errege bihurtu zen